Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Elkartasun Saskiak lekukoa utziko dio Sahararen aldeko euskal karabanak bultzatutako jaki bilketari

Elkartasun Saskiak lekukoa utziko dio Sahararen aldeko euskal karabanak bultzatutako jaki bilketari

Legazpiko Udaletik jakinarazten dugu Saharako biztanleen aldeko jakien bilketa burutuko duela Hare Haizeak, Saharako euskal karabanarekin bat eginik, abenduaren 21etik 2016ko urtarrilaren amaiera-arte. Jakiak Legazpiko, BM, Todo-todo eta Eroski supermerkatuetan jasoko dira, eta beraz, ekimenak dirauen bitartean Elkartasun Sakia eten egingo da.

  • Visto: 83
Abenduaren 18an Gabon Irudi Lehiaketako Saria banaketa eta Arte Dendaren irekiera

Abenduaren 18an Gabon Irudi Lehiaketako Saria banaketa eta Arte Dendaren irekiera

Ostiralean, abenduaren 18an, 18:00etan egingo da Nafarroa Kalean “Zure Eskuz” denda zegoen lokalean, Gabon Irudi Lehiaketako sari-banaketa ekitaldia. Era horretan irekiko da Arkatza eta Ikatza Elkarteek gabon egunetan espazio horretan jarriko duten Arte Denda. Dendan bi elkarteetako kideen lanak egongo dira salgai eta urtarrilaren 5erarte egongo da irekita honako ordutegiarekin:
Goizez 11:00-13:00 eta arratsaldez 18:00-20:00. Igande arratsaldeetan eta abenduaren 25 eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da.
 
Aurtengo Gabon Irudi lehiaketan 35 gaztetxok hartu dute parte eta honako hauek izango dira sarituak:
LH1- Carla Lopez
LH2- Jone Balenciaga
LH3- Xabat Rodrigo
LH4- Ane Conde
LH5- Zuriñe Rodrigo
LH6- Jokin Conde
Zorionak parte hartu duzuen guztioi eta bereziki sarituei. 
Lanak ikusgai egongo dira Arte Dendan Gabonetan.
 
  • Visto: 103
Olentzero Erronda Herrikoia 17:30ean abiatuko da Goierri taberna paretik

Olentzero Erronda Herrikoia 17:30ean abiatuko da Goierri taberna paretik

17:00etan elkartuko gara Goierri taberna parean, 17:30etan Olentzerorekin ohiko ibilbidea egiteko. Euskal Herria plazan amaituko dugu Olentzero Udaletxeko balkoian dugula. Parte hartzeko dei berezia egin nahi diegu, talde, gazte, heldu, familia,… gabon kantak ozen abestuz, gure usadioak mantendu eta biziberritzeko.

  • Visto: 103
Lurpeko parkinean bigarren makina ezarriko da

Lurpeko parkinean bigarren makina ezarriko da

Gaur, ostirala, hilak 18, Juanastegin dagoen makina lurpeko parkingera mugituko da, gaur egun dagoena laguntzeko.
 
Programazioa aldetik hauek dira baldintzak:
1.- Tiketa gehienez 2 ordurako emango du . Tiketa Kotxen bertan utzi beharko da.
2.- Tarifak beste makina bezala, 7:00-17:00 ra = 0,10€ /orduro eta 17:00 -21:00 ra=0,20€/orduro
3.- Martxan ondorengo egun eta ordutan egongo da: Astelehenetik-Ostegunera 18:00etatik- 21:00era eta Ootiraletik – igandera eta jaigunetan: 9:00 etatik- 21:00era.
Bereizteko kontraletzeko garain ,   Papera beste koloretako izango da.
 
Beste aldetik. Juanastegiko 1 orduko gunea, Kultur-Etxeko gunearekin batera kontrolatuko da. 
 
 
  • Visto: 82