Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Alaitasuna Errondaila abenduaren 19an Gizarte Zentroan eta Buztintegi Abesbatza, Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika Banda Abenduaren 20an Parrokian

Alaitasuna Errondaila abenduaren 19an Gizarte Zentroan eta Buztintegi Abesbatza, Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika Banda Abenduaren 20an Parrokian

Gabon bezperako asteburu honetan bi musika emanaldi eskainiko dituzte herriko taldeek. Abenduaren 19an, larunbata, 20:00etan Gizarte Zentroan Alaitasuna Errondailak ohiko bihurtu den emanaldia eskainiko du. Igandean berriz, abenduaren 20an, 19:00etan Parrokian Buztintegi eta Santikutz Abesbatzek eta Legazpi Musika Bandak Gabon kontzertua eskainiko dute. Hona igandeko kontzertuko egitaraua:
 
Buztintegi Abesbatza:
 
LO DAGO Juan Carlos Irizar
ASPALDIKO  OLENTZEROXanti Espina
COR JESU, MELLE DULCIUSD.  Bortmansky
FUENTECILLA  QUE  CORRESE. Cifre
GAU  ERDIANJuan  Carlos  Irizar
ELURRA MARA MARAArr.   Aulestia
VENID,  PASTORCILLOSCesar  Geoffray
LEGÓ  NOCHEBUENAPopular  Austriaco
 
 
Santikutz Abesbatza:
A LA MEDIA NOCHEAnónimo
NOËL NOËLArr. S. Balza
BLANCA NAVIDADIrving Berlin
GOXO GOXOArr. Arragües
EL PEQUEÑO TAMBORILERODavis
OLENTZEROM. Aierbe
VILLANCICOJ.J. Belaustegi
 
Banda:
CARTOON EXPRESSLes Taylor
EL MURCIÉLAGOJ. Strauss
SANDPAPER
L. Anderson
 
Denak elkarrekin:
MESIAS
OLENTZERO
ADESTE FIDELES
  • Visto: 225
Azaroko erosketa balearen sariduna Yon Etxeberria izan da

Azaroko erosketa balearen sariduna Yon Etxeberria izan da

Dagoeneko egin dute urteko hamaikagarren galderari dagokion zozketa; alegia, azaroari dagokiona. Hauxe zen galdera:  Arrue orga ezagunak eskura jarri zizkien garaiko guraso guztiei. Erantzun zuzena, hain justu Lorea jantzi denda da. Ondo erantzundakoen artean zotz egin, eta Yon Etxeberria izan da irabazlea. 50 euroko bale bat jaso du, herriko dendaren batean erosketa egiteko.
Bere izenean, bere emazteak jaso du gaur goizean.
Aurten, dena den, galderak ez daude egutegian adierazita; www.legazpi.eus webgunean jarriko dituzte hilabeteak etorri ahala. Hauxe da abenduari dagokion galdera: Nork ez ditu dastatu bertako parrillan egindako txuleta ederrak!!
 
  • Visto: 98
“El lago de los cisnes” Balleta, asteazkenean 18:30ean Kultur Etxean

“El lago de los cisnes” Balleta, asteazkenean 18:30ean Kultur Etxean

Balleta izango dugu hilabete honetako Musika eta Arte eszenikoak zikloan, eta abenduaren 16ko saiorako  Txhikovskyre “El lago de los cisnes” eskainiko dugu, St. Petersburgeko Mariinsky Theatren eginiko emanaldia hain zuzen ere.
 
FITXA TEKNIKOA  
Musika: Pitr Ilich Tchaikovsky
Koreografia: Marius Petipa eta Lev Ivanov
Libretoa: Vladimir Beghitchev eta Vasili Geletzer
“El lago de los cisnes” ballet klasikoaren obra ezagunena da munduan.
Moskuko Bolshói antzokian eskaini zen lehen aldiz 1877ko martxoaren 4an, Julius Reisinger maisuaren koreografiarekin. Baina garai haietan ez zen oso ondo hartu obra. Aldiz, 1895eko urtarrilaren 15ean, Marius Petipa eta Lev Ivanov maisuen koreografia berriarekin aurkeztu zen eta arrakasta handia lortu zuten San Petersburgo hiriko Marrinsky antzokian. Marius Petipa lehenengo eta hirugarren ekitaldiez (gaztelukoak) arduratu zen eta Lev Ivanov izan zen bigarren eta laugarren ekitaldien (lakukoak) ardura hartu zuena.
 
IRAUPENA: 128 min.
 
PERTSONAIAK 
Odette – Odile: Ulyana Lopatkina
Siegfried printzea: Danila Korsntsev
Erregina Alexandra: Gronskaya
Tutorea: Pyots Stasiunas
Jester: Andrei Ivanov
Rothbart: Ilya Kuznetsov
 
  • Visto: 106
Kale Nagusia irekitzea, bihar, abenduaren 15ean

Kale Nagusia irekitzea, bihar, abenduaren 15ean

Datorren abenduaren 15ean, ibilgailuen trafikora irekiko da Kale Nagusia.
Kale Nagusira eta Nafarroa kalera, “Elizondo” taberna parean dagoen pasabidetik sartu ahal izango da, bertako zutoina irekiz.
 
Zutoina astelehenetik larunbatera, 7:00etatik 13:30era  irekiko da.(Arraindegiei zerbitzeko ordutegia bateratu behar izan da.Hauek sartu ahal izango dira bakarrik:
• Dendetara eta tabernetara datozen hornitzaile eta banatzaileak.
• Zama-lanak egin behar dituzten bertako bizilagunak.
• Gainerakoek, baimen berezia izan behar dute kalera sartzeko.
 
Ordutegi horretatik kanpo, zerbitzu bereziek (anbulantziak, suhiltzaileak,…) eta kalean bizi eta mugikortasun urria duten bizilagunek izango dute bertan sartzeko baimena, sartu beharra izango dutenerako. Abenduaren 14tik aurrera, udaletxean eskatu ahal izango dute kalera sartzeko baimena.
 
Beste aldetik, astelehenetik larunbatera  arratsaldetan baimen bereziak onartuko dira, Kale Nagusia 25aren parean zama-lanak egiteko. Lan horiek, gehienez ere, 10 minututan egin beharko dira. Baimen berezi horietarako txartelak egingo ditu Udalak eta txartel horiek abenduaren 14tik aurrera eskatu ahal izango dira.
 
Ez ohiko eta aparteko egoerak suertatu eta kalera sartzeko zutoina ireki beharra izanez gero, honako telefono-zenbakietara deitu:
 
Udaltzaingoa: 943- 109662
Ertzaintza:      943-  534760
  • Visto: 85