Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Aisialdiko Begiraleen Lan Poltsa

Aisialdiko Begiraleen Lan Poltsa

2016ko urtarrilaren 3tik 5era bitartean, Legazpiko udalak Gabonetako Haurrentzako Parkea antolatzeko asmoa du, enpresa baten bidez eta aipatutako enpresak Aisialdiko begiraleen lan poltsa bat eratu nahi du, bertan lan egiteko. 
 
Hori dela eta, Aisialdiko Begirale ikastaroa egina baduzu eta Aisialdiko begiraleen lan poltsan izena emateko interesa baduzu, jar zaitez harremanetan Zerki enpresarekin, honako e-postaren bidez: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
  • Visto: 112
Aste honetan Gabonetako argiak piztu dira

Aste honetan Gabonetako argiak piztu dira

- Aurreko urteetako argi-arku batzuk oso hondatuta zeuden eta, beraz, Kale Nagusiko, Patrizio Etxeberria kaleko eta Laubide kaleko argien dekorazioa aldatzea erabaki da. 
 
- Garaguneko erabiltzaileek elementu berriak egin dituzte udaletxeko balkoiak apaintzeko. Iaz bezala, aurten ere plastikozko botilak eta bizikleten gurpilak erabili dituzte lore gorriak eta berdeak egiteko; apaingarri horiek udaletxeko aurreko eta atzeko balkoietan jarriko dira. Ekimen hori Garagunek Legazpiko udalerriari egiten dion ekarpen berria da eta, horrezaz gain, materialak birziklatzearen adibide ekologiko interesgarria da.
 
  • Visto: 105
Legazpi Pariseko Klima-aldaketaren goi-bileran

Legazpi Pariseko Klima-aldaketaren goi-bileran

Koldobike Olabide Legazpiko alkate andreak Parisen ospatzen ari den Klima-aldaketaren goi-bileran hartu zuen parte joan den abenduaren 4an, alkateen eta tokiko eta eskualdeko ordezkarien egunean.
 
Europako 14 udalerrik betetzen dituzte klima-aldaketa arintzeko eta aldaketara egokitzeko Compact of Mayors itunaren baldintzak eta Legazpi da horietako bat. 14 udalerri horietatik, gainera, 10 euskal udalerriak dira.
 
Legazpik 2001ean zehaztu zuen bere Tokiko Agenda 21aren Plana eta Tokiko Agenda 21eko Foroa sortu zuen. Ordutik hona ahalegin handia egin du ingurumena babesteko eta 2009an Klima-aldaketaren aurka borrokatzeko Ordenantza onartu zuen.
 
Urtero udalerriko eta Udaleko berotegi-efektuko gasen inbentarioak kalkulatzen ditu; energiaren kontsumo arduratsua sustatzen du eta herritarren parte hartzea bultzatzen du “Erreka Eguna” bezalako ekimenetan.
 
Horrela, 2006-2013 epealdian % 11 murriztu dira Berotegi-efektuko gasen isurketak.
 
Joan den 2015eko irailaren 23ko Bozeramaileen Batzordean Compact of Mayors ituna sinatzea onartu zen eta horrek jarraipena emango dio gure udalerrian emaitza globalak lortzeko egindako ahaleginari.
 
  • Visto: 145
Gabon Irudi Lehiaketa abenduaren 12an egingo da Kultur Etxean

Gabon Irudi Lehiaketa abenduaren 12an egingo da Kultur Etxean

Aurtengoan, Arkatza Elkarteak antolaturiko lehiaketa hau, abenduaren 12an, larunbata, goizeko 10etan hasiko da eta lanak Kultur Etxeko marrazketa geletan egingo dira. Lehen Hezkuntzako ikasleentzat da lehiaketa eta honako oinarri hauen arabera egingo da:
OINARRIAK
 
Legazpiko Arkatza Elkarteak ondorengo oinarri hauen arabera abenduaren 12an, Kultur Etxean egingo den Gabon Irudi lehiketarako deia egiten du.
 
1. PARTAIDEAK
Legazpiko Lehen Hezkuntzako ikasleak parte hartu ahal izango dute. Sei maila bereziko dira, kurtso bakoitzeko bat.
 
2. GAIA
Gaia GABONAK izango da maila guztietarako.
 
3. ERABIL DAITEZKEEN BALIABIDEAK
Lapitza, lapitz margoak edo arkatz ziriak erabili ahal izango dira, eta baita bestelako apaingarriak ere (kotoia, brilantina,…). Partaideek ekarri beharko dituzte lanerako tresnak. 
Orriak eta azpiko euskarriak antolatzaileak banatuko dituzte lehiaketa hasi aurretik.
Debekatuta dago erregela erabiltzea.
 
4. EPAIMAHAIA
Arkatza Elkarteko kideek osatuko dute.
 
5. SARIAK
Kategoria bakoitzeko sari bat banatuko da. Sari banaketa abenduaren 18an, 19:00etan egingo da Arkatza Elkarteak Gabonetarako irekiko duen Arte Dendan. Irabazleen lanak ikusgai egongo dira denda irekita dagoen egunetan (Gabonetan).
 
6. LEKUA EGUNA ETA ORDUA
Lehiaketa abenduaren 12an izango da Kultur Etxeko marrazketa geletan. Goizeko 10:00etan hasiko da eta 13:00ak baino lehen bukatu eta entregatu beharko dituzte lanak. 
 
7. OHARRAK
Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izango dira eta oinarri hauen osagarri gisa sortu daitezkeen beste puntu guztiei buruzko erabakia antolatzaileen eskuetan geratzen da.
Parte hartzaileek derrigor onartu beharko dituzte emandako jarraibideak. 
  • Visto: 96
Asteburu eta jaiegunetako Junetorri zerbitzua negu garaian

Asteburu eta jaiegunetako Junetorri zerbitzua negu garaian

Datorren larunbatetik aurrera (abenduak 5) eta martxoaren 24ra arte, neguko ordutegiarekin hasiko da Junetorri autobus-zerbitzua. Horrela, asteburu eta jaiegunetan autobus zerbitzua egongo da 17:00etatik 21:17ra.
  • Visto: 106