Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Legazpiko Udalak eta herriko elkarteek nagusien aldeko boluntarioen gizarte-lana sustatzen dute “La Caixa”ko gizarte-ekintzaren lankidetzari esker

Legazpiko Udalak eta herriko elkarteek nagusien aldeko boluntarioen gizarte-lana sustatzen dute “La Caixa”ko gizarte-ekintzaren lankidetzari esker

Legazpiko Udaleko Gizartekintza, Berdintasuna eta Lankidetza zerbitzuak pertsona nagusien aldeko boluntarioen gizarte-lana bultzatzen du herriko beste elkarteen laguntzarekin: NAGUSILAN, GUESKE eta BUZTINTEGI. Eta horretarako, “La Caixa” Gizarte-ekintzaren diru-laguntza jaso du.
 
Elkarte horiek Tipi Tapa proiektuan hartzen dute parte. Proiektu horren arabera, paseoak antolatzen dituzte pertsona nagusiekin haien bizitzeko ohiturak hobetzeko eta pertsonen arteko harremana bultzatzeko. Ekintza horrek arrakasta handia izan du nagusien artean; zailtasun desberdina duten hiru zirkuitu daude eta parte hartzaileek borondatez erabakitzen du zein egin.
 
  • Visto: 81
Abenduko ekintza egitaraua eskuragarri  duzu dagoeneko

Abenduko ekintza egitaraua eskuragarri duzu dagoeneko

Prest dago Abenduko ekintza egitaraua eta eskuragarri duzu paperean Kultur Etxean, Udaletxean, Gizarte Zentroan eta Latxartegi Aretoan. KZguneko abenduko formazio eskaintza ere prest dago eta Kultur Etxean eskura dezakezu paperean.
 
Bestalde Agenda Web orri honetako agenda sailean kontsultatu dezakezu eta KZgunekoa berriz, Bizi atalean.
 
  • Visto: 78
Euskal Herriko Unibertsitatearen aurkezpen-hitzaldia

Euskal Herriko Unibertsitatearen aurkezpen-hitzaldia

Hamabigarren urtea da Euskal Herriko Unibertsitatea  (EHU/UPV) Legazpiraino gerturatzen dela Urola Garaia Mankomunitateko ikasle eta familiengana bere eskaintzaren berri emateko.
 
Jardunaldi honen helburua etorkizuneko unibertsitate-ikasleen nahiz haien familien arteko lehen harremana bideratzea da. Era berean, unibertsitate honi buruzko informazio orokorra emango da eta ikasleek gogoko dituzten unibertsitate-ikasketen gainean erabakiak hartzeko unean-uneko zalantzak argitzeko aukera izango dute.
 

Informazio gehiago

  • Visto: 99
Ortzadar-Ioar abesbatza (Kanpezo)

Ortzadar-Ioar abesbatza (Kanpezo)

Azaroan Musika zikloko azken kontzertua izango da larunbatekoa, eta zikloari hasiera eman ziona bezalaxe, hau ere Santikutz Abesbatzaren eskutik datorkigu. Emanaldi hau urtero Santikutz Abesbatzak egiten duen truke emanaldi bati dagokio, Legazpiarrak eskaini zuten emanaldia Kanpezun eta oraingoan Kanpezukoak izango ditugu Legazpin.
  • Visto: 75
Hondakinak: Zer Non. Ba al dakigu nola sailkatu?

Hondakinak: Zer Non. Ba al dakigu nola sailkatu?

Legazpiko Udalak, Sasieta Mankomunitatearekin batera, hitzaldi batzuk antolatu ditu etxeko hondakinak zuzen bereizten sakontzeko. 
 
 
Hitzaldi horiek Sasieta Mankomunitateko ingurumen-hezitzaileek emango dituzte eta helburu nagusia etxean hondakinak nola bereizi behar diren adieraztea izango da. Horrezaz gain, edukiontzi bakoitzean utzi behar diren hondakinei buruz egon daitezkeen zalantzak argituko dituzte, edukiontzi horian utzi behar diren plastikozko hondakinen eta ontzien hondakinen artean dagoen aldea argitzen saiatuko dira, Garbigunera zer eraman behar den azalduko dute edo ostegunetan bolumen handiko hondakinak biltzeko zerbitzuaren bidez zein motako hondakinak jasotzeko diren adieraziko dute,…
 
Hitzaldi horiek Eli Perez Arizmendi Sasieta Mankomunitateko teknikariak emango ditu.
 
EgunaOrduaLekuaHizkuntza
Abenduaren 1ean19:00etanDomingo Agirre eskolanGazteleraz
Abenduaren 2an19:00etanKultur EtxeanEuskaraz
  • Visto: 109