Larunbatean, azaroaren 14an, arratsaldeko 18.00etan Gazte-txokoan, 12 eta 16 urte bitarteko nerabeek “Musarañas” filma ikusiko dute eta ondoren hausnartzeko tarte bat hartuko dute.
Hamabost urte betetzen dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek beraien urteroko azken lanaren aurrestreinaldia Legazpin egiten dutela. Aurtengoa “Amalur” du izena eta azaroaren 12an eskaini zen Latxartegi aretoan, Domingo Agirre ikastetxeko eta Haztegi ikastolako 3 eta 10 urte bitarteko ikasle guztientzat.
Horrezaz gain, azken lau urtetan egin den bezala, bi ikastetxeetako Haur Hezkuntza 2 urtekoek Porrotxen bisita jaso zuten.
Hauxe da ikuskizunaren sinopsia: Pailazoak baserrira doaz Marimototsengana. Marimo bertan da Ilargirekin ikasten, baserritarra izan nahi baitu. Gaur baserriko lanetan lagunduko diote denek Ilargiri, haurdun dago eta. Laster jaioko da umetxoa.
Baserritarrak zerua irakurtzen du, izarrak, hodeiak eta haizea ezagutzen ditu, eta eguraldia iragartzen du. Baserritarrak lurra du ama, eta amak bera zaintzen duen bezala zaintzen eta maitatzen du berak ere lurra. Sendabelar eta ukenduekin, abereen laguna eta sendagilea da, baita gurea ere. Larrean bertsotan eta azokan hizketan, euskararen zaindaria da. Baita ekonomista ere, nahiz Porrotxek dioen bezala, matematika baino, maitematika nahiago izan. Baserritarra, eman eta hartu, jakintsua eta eskuzabala da.
Visto: 116
Escrito por Karmele Arruebarrena el . Publicado en Albisteak.
Aurrera doa Azaroan Musika Zikloa, eta larunbatekoa izango dugu hirugarren emanaldia.
The Upper Room gospel bikotea Donostian jaio zen 2005. urtean, Iñaki Miguel (pianoa) eta Mikel san José (ahotsa) batu zirenean. Biak rhythm&blues estiloko The Croppers talde gipuzkoarrean arituak ziren aurretik. Euren lehenengo emanaldi nagusia Donostiako Loiola auzoan eman zuten, bertako Sagrado Corazón de Jesús parrokian. Ordudanik, bikoteak indarra hartu zuen, eta gerora bide profesional luzea izango zenari ekin zioten Euskal Herriko, Errioxako, Kantabriako eta Gaztela Leongo zenbait eliza eta aretotan joz. Dagoeneko, ehun emanaldi baino gehiago egin dituzte.
The Upper Room, gospela euskaraz eskaintzen duen talde bakarra da. Saioan zehar eurek konposatutako abestiak aurkezten dituzte, baita generoaren barruan betierekoak diren zenbait pieza ere. Taldearen kontzertuak alai, didaktiko, espiritual eta parte-hartzaile bezala definitu daitezke.
EGITARAUA
How Great Thou Art
Burua Altxa
Medley: In The Upper Room / By And By
Zoriontasunaren Bila
Norbait Maitatzeko Eta Negar Egiteko
Nere Ondoan
Jaunaren Hitza
Oihua Da Nire Deia
Peace In The Valley
Mesedez
Esaidazu Jauna Non Dago Etxerako Bidea
Kebar Ibaian
Miracle of The Rosary
Jerikoko Guda
Please My God Give Me Back My Love Again
When The Saints Go Marching In
Visto: 69
Escrito por Karmele Arruebarrena el . Publicado en Albisteak.
Inausketa-lanak hosto ugari pilatzen den lekuetatik hasi dira, hau da, hosto-pilaketa oinezkoentzako arriskutsua izan daitekeen lekuetatik. Modu berean, ohar honetaz baliatu nahi dugu ez direla udalerrian dauden zuhaitz guztiak inaustea aurreikusi jakinarazteko, inausketa-lanak Udalak diseinatu duen Inausketa Planean ezarritako maiztasunarekin gauzatuko baitira.