Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Urriko erosketa balearen sariduna Borja Blanco izan da

Urriko erosketa balearen sariduna Borja Blanco izan da

Iazko egutegiko zozketak izandako arrakasta aintzat hartuta, aurtengoan ere bide beretik jarraitzea erabaki du Udalak. 2015eko egutegiko gai nagusia gure udalerrian zerbitzua eskaintzen urteak eta urteak daramatzaten saltokiak dira. Eta hilabetero, horiekin lotutako galderaren bat egingo da. Erantzuna egutegian bertan aurkitu daiteke, eta web orriaren bidez edo Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda parte hartu ahal izango da.
Dagoeneko egin dute urteko hamargarren galderari dagokion zozketa; alegia, urriari dagokiona. Hauxe zen galdera:  Burdindegia izan nintzen, eta orain, glamourra dut gustuko. Erantzun zuzena, hain justu Alberdi jantzi denda da. Ondo erantzundakoen artean zotz egin, eta Borja Blanco izan da irabazlea. 50 euroko bale bat jaso du, herriko jatetxeren batean otordu batez gozatzeko.
Bere izenean, bere amak jaso du gaur goizean.
Aurten, dena den, galderak ez daude egutegian adierazita; www.legazpi.eus webgunean jarriko dituzte hilabeteak etorri ahala. Hauxe da urriari dagokion galdera:Arrue orga ezagunak eskura jarri zizkien garaiko guraso guztiei.
  • Visto: 138
Ikatza Argazkilari Elkarteak erakusketa irekiko du Azaroaren 6an

Ikatza Argazkilari Elkarteak erakusketa irekiko du Azaroaren 6an

Arratsaldeko 17:30etan irekiko da Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan Ikatza Argazkilari elkarteko kideen lanekin osatutako erakusketa. Elkarteko 25 partaideren 50 lanek osatuko dute erakusketa, eta gai jakinik ez dagoenez, denetik erakutsiko digute: paisaiak, erretratuak,… Azaroaren 20arte egongo da ikusgai, astegunetan 17:30etatik 20:30etara.

  • Visto: 77
“Hobe aurre hartzea sendatzea baino. Smartphoneak eta nerabeak”

“Hobe aurre hartzea sendatzea baino. Smartphoneak eta nerabeak”

Legazpiko KZguneak antolaturik datorkigu hitzaldi hau, era horretan bere ohiko eskaintzari, guztiontzat interesgarri izan daitezken gaien inguruko hitzaldiak gehituko dizkio. Oraingoa batez ere gurasoei zuzenduriko hitzaldia izango da eta  aurrez izen ematea eskatzen da telefono honetara deituz 943023663, 16:00etatik 20:00etara edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbide elektronikoan. Hitzaldia gazteleraz izango da. Honakoak aztertuko dira:
 
- Elkarren arteko harremanak
- Sare Sozialen erabilera
- Izan daitezkeen arriskuak 
* Ciberbulling
* Sexting
* Online harrapakariak
* Arrisku ekintzak
- Smartphonak ¿Bai edo Ez?
- Ekintza alternatiboak
- Monitorizazioa
  • Visto: 89
KHAMI KONTZERTUA. Victoria Eugenia eta Euskaldunatik Legazpira

KHAMI KONTZERTUA. Victoria Eugenia eta Euskaldunatik Legazpira

Azaroaren 8an, igandea, Azaroan Musika zikloak Khami proiektuarekin jarraituko du. Ikuskizunak Carlos Sagi Khami proiektuaren zuzendaria (konposizioa, moldaketak, bateria eta perkusioa), Garikoitz Mendizabal Bilboko Txistulari Bandaren zuzendaria (txistuak, silbotea eta alboka), Iñaki Salvador (pianoa), Kike Arza (kontrabaxua), Iraide Ansorena (perkusioa) eta Luis Gimenez (gitarra) elkartuko ditu eszenatoki gainean.
 
Khami proiektua diska batekin gauzatu da, hala aipatu musikarien elkarnaren fruitua, 'Bazzque World Sounds' diskoa, aurkeztuko dute ikus-entzuleen aurrean. Urriaren 20an Donostiako Victoria Eugenian eta Azaroaren 2an Bilboko Euskaldunan aritu ondoren, Legazpin izango ditugu igandean, azaroaren 8an. Azaroan Musika Zikloko kontzertu guztiak bezala, emanaldia doakoa izango da, eta eguerdiko 13:00etan hasiko da Latxartegi aretoan.
 
Esperientzia musikal oso berezia da Khami. Askatasun handiz aztertzen ditu euskal kulturaren sustrai sakonenak eta benetakoenak, beste lurraldeetako folklorearekin alderatu, nahastuz. Euskal Herriko herri musikak eta folkloreak duen izaeran oinarrituta, proiektu honetan musika tresna ugari elkartzen dira (txistuak, danbolinak, albokak, perkusioa, pianoa, gitarrak, kontrabaxua...) goi mailako hainbat musikarik interpretatuta: Garikoitz Mendizabal, Iñaki Salvador, Carlos Sagi, Kike Arza eta Iraide Ansorena.
 
Helburu horiek lortzeko ahaleginean Carlos Sagi moldatzaile eta konpositorea da buru; bere ardura izan da sei lan original eta hiru euskal herriko kanta konposatu, ekoiztu eta zuzentzea. Euskal Herritik abiatuta, oso ibilbide interesgarria eta berezia egingo dute lehen aipatutako musikariek: errepertorio tradizionaletik hasi (Bautista Basterretxe, Akerra Ikusi Dugu edo Txirritaren Oriogarri) eta munduko beste hainbat lekutara joango dira (Brasil, Europako ekialdea, Asia...), XX. mendeko musika eta jazz berriena ere landuz.
 
Sormenezko ibilbide horretan, musika mota horien guztien elkarren arteko loturak eta sentimendu pertekatuak bilatzen ahalegintzen da Khami proiektua, esate baterako, lurrarekiko maitasuna, espiritualitatea edo kantuen handitasuna. Bizipen guzti hauek 'Bazzque World Sounds' deituriko taldearen lehen argitalpenean aurkituko ditugu. 
  • Visto: 75