Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Batis Goikoetxea memoriala Argazki Rallyko emanaldia eta sari banaketa

Batis Goikoetxea memoriala Argazki Rallyko emanaldia eta sari banaketa

Urriaren 16an, ostirala, 19:00etan hasiko da Kultur Etxeko Areto Nagusian, Irailaren lehen igandeko Artzain Egunean jokatu zen Argazki Rallyari dagokion sari banaketa ekitaldia. Aurretik aurkezturiko lanekin emanaldia eskainiko da. 
Aurtengo Rallyan 80 argazkilarik hartu dute parte, 45 helduk eta 35 haurrek, guztiak ere Gipuzkoa eta Bizkaitik etorriak.
Helduen sailean honako hauek izango dira sarituak:
1. Carlos de Cos
2. Juan Mari Ibarzabal
3. Imanol Manterola
Herriko saria: Carlos Mediavilla.
Haurren mailan sarituak egunean bertan emango dira ezagutzera.
  • Visto: 139
Musika eta Arte Eszenikoak Opera DVDan

Musika eta Arte Eszenikoak Opera DVDan

Urriaren 14an, asteazkena, 18:30ean “Madama Butterfly” ren lehen zatiaren emanaldiarekin hasiko da berrikuntzekin datorren zikloa. Orain arte hilero opera bat eta zarzuela bat eskaintzen zen hilero. Denboraldi berrian bi zikloak bateratu egin ditugu eta toki egingo diegu musika oinarrian duten bestelako diziplinei: dantza eta ikuskizun musikalei zehazki, eta hilean ikuskizun bakarra eskainiko da. Hori dela eta egitasmoari izena aldatu zaio, Musika Arte Eszenikoetan izango da hemendik aurrera eta hilero zehaztuko da zein genero izango dugun Kultur Etxeko pantailan. Emanaldiak, orain arte bezala, iraupenaren arabera, saio bakarrean edo bitan eskainiko dira, beti ere gaztelerazko azpitituluekin.
 
Zikloari Operarekin emango diogu hasiera, egitasmoa Operarekin jarri baitzen martxan duela 10 urte, eta 48 opera desberdin eskaini dira 68 emanalditan. 2012. urtean hasi ziren Zarzuela emanaldiak, eta gaurdaino 23 eskaini dira beste hainbat emanalditan.  
 
  • Visto: 282
Dagoeneko, martxan jarri da herri-kontsultaren prozedura zehazteko lantaldea

Dagoeneko, martxan jarri da herri-kontsultaren prozedura zehazteko lantaldea

Legazpiko herriak herri-kontsulta batean erabakiko du udalerrirako hondakinak biltzeko sistema egokiena zein izan daitekeen. Horrela, joan den asteazke-nean, urriak 7, herri-kontsulta gauzatzeko jarraituko den prozedura zehaztuko duen lantaldea bildu zen lehen aldiz.
 
Horretarako, Azkoitian egin den Herri-kontsultan jarraitu duen prozedura hartu da oinarritzat eta hura lantzen ari da.
 
Lehenengo bilera horretan Azkoitiko esperientzian oinarritutako lehen proposamen bat azaldu zen. Proposamen hori irekia da eta Legazpiko egoera zehatzetara egokitzeko egin beharreko aldaketak egiteko garaia da. 
 
Modu berean, hasiera batean kontsulta hori Brinkolako hauteslekuan ez egitea proposatu zen, bilketa-sistemak bertako bizilagunengan eraginik ez duelakoan. Akatsaz oharturik, kontsulta hori bertako hauteslekuan ere egitea onartu zen.
 
Hurrengo bilera urriaren 21ean izango da. Orain kontsultaren prozedura osatzeko proposamenak aurkezteko epea ireki da eta, ondoren, Osoko Bilkura izango da adostutako prozedura onartuko duen organoa.
 
Egin nahi den herri-kontsultaren gainean planteatutako kontu asko izaera juridikokoak direnez, egindako galdera batzuk erantzun aurretik Alkate andreak gai horiei buruz udal zerbitzu juridikoei aholkua eskatzea erabaki du.
 
  • Visto: 90
Iraileko erosketa balearen sariduna Ainhoa Gonzalez Arenaza izan da

Iraileko erosketa balearen sariduna Ainhoa Gonzalez Arenaza izan da

Iazko egutegiko zozketak izandako arrakasta aintzat hartuta, aurtengoan ere bide beretik jarraitzea erabaki du Udalak. 2015eko egutegiko gai nagusia gure udalerrian zerbitzua eskaintzen urteak eta urteak daramatzaten saltokiak dira. Eta hilabetero, horiekin lotutako galderaren bat egingo da. Erantzuna egutegian bertan aurkitu daiteke, eta web orriaren bidez edo Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda parte hartu ahal izango da.
 
Dagoeneko egin dute urteko bederatzigarren galderari dagokion zozketa; alegia, irailari dagokiona. Hauxe zen galdera: Ikusi-makusi, zer ikusi? Txikiak baina ugariak gara dendan, badakizu non? Erantzun zuzena, hain justu, Nuñez Mertzeria da. Ondo erantzundakoen artean zotz egin, eta Ainhoa Gonzalez Arenaza izan da irabazlea. 50 euroko bale bat jasoko du, herriko jatetxeren batean otordu batez gozatzeko.
 
Aurten, dena den, galderak ez daude egutegian adierazita; www.legazpi.eus webgunean jarriko dituzte hilabeteak etorri ahala. Hauxe da urriari dagokion galdera: Burdindegia izan nintzen, eta orain, glamourra dut gustuko.
  • Visto: 107
Gazteei zuzendutako ikus-entzunezko lehiaketarekin ireki da 2015eko beldur barik programa

Gazteei zuzendutako ikus-entzunezko lehiaketarekin ireki da 2015eko beldur barik programa

• Emakundek bultzatuta eta euskal erakunde guztien laguntzarekin, gazteen artean errespetua, berdintasuna eta indarkeria sexistaren prebentziorako jarrerak sustatu nahi ditu programak.
 
• Lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta programaren jarrera ikustarazten duten ikus-entzunezko lanak saritzen ditu. Lanak entregatzeko epea azaroak 11 da eta www.beldurbarik.org web gunearen bitartez egingo da. 
 
• Azaroaren 28an Amurrion ospatuko da Beldur Barik Topaketa, non sari-banaketa, tailerrak, erakusketak eta bestelako ekintzak antolatuko diren. Urola Garaiko Topaketa, abenduaren 11n izango da, Legazpin.
 
• Informazio gehiago jaso daiteke lotura hauetan:

https://www.facebook.com/berdintasuna.urolagaraia/videos/910239775734249/?pnref=story

http://berdintasuna-urolagaraia.blogspot.com.es/

  • Visto: 90