Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Aisialdiko Begirale ikastaroaren bilera

Aisialdiko Begirale ikastaroaren bilera

Legazpiko udaleko Gazteria zerbitzuak Aisialdiko Begirale ikastaroa antolatzeko asmoa du 2015-2016 ikasturtean. Aurreko egunetan Zuzendari ikastaroa ere antolatzeko asmoa agertu zuen, baina ez du harrerarik izan.
 
Hori dela eta, Aisialdiko Begirale ikastaroa egiteko interesa duten guztiekin bilera bat egingo du ikastaroaren egutegia adosteko:
►Urriak 2, ostirala, arratsaldeko 18:00etan Kultur Etxean.◄
 
Bilera honetara Begirale ikastaroa egiteko interesa duten eta baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiak gonbidatuak daude, baita oraindik izenik eman ez dutenak ere.
 

Baldintzak

 
  • Visto: 141
Mintzalagun izan nahi?

Mintzalagun izan nahi?

Euskaraz hitz egiteko erraztasun handiagoa lortu nahi duzu? edo norbaiti erraztasuna lortzen lagundu nahi diozu? Mintzalagun bihurtuta egingo duzu hori, euskaltegian edo Udalaren euskara zerbitzuan izena emanda. 
 
Iaz EHko Mintzalagun eguna ospatu zen Beran (Jose Luis Echarte) 
 
HELBURUAK:
• Ikasi duten euskara mantentzeaz gain, aurrerapausoak ematea.
• Euskararekiko sentsibilitatea landu eta indartzea.
• Euskaldun zaharrak eta berriak harremanetan jartzea.
• Ondo pasatzea.
 
ZEIN IZAN DAITEKE MINTZALAGUN?
• Euskaraz ulertu eta maila apalean bada ere hitz egiteko gai dena.
• Euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartzea ezinbestekoa izango da
 
ZEIN IZAN DAITEKE GIDARI?
• Euskaraz ondo moldatzen den edozein herritar.
• Irteerak egiteko aukera ere badago, eta noizean behin ekintzaren bat ere bai.
 
IZENA EMATEKO:
• Euskaltegian: 943731167 (Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.)
• Udalaren euskara zerbitzuan: 943737188 (Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.)
Izena eman dutenen artean, Mintzalagunen talde txikiak antolatuko dira eta, ordutegi eta nahien arabera, elkartzeko orduak eta maiztasunak erabakiko dituzte. Urtean pare bat ekintza handi ere egingo dira guztiei zuzendutakoak. Hona hemen iazko ekintza batzuen argazkiak: http://www.zingizango.eus/argazkiak/taldeak/mintzalagunak
 
  • Visto: 89
Zergatik bizikletan?

Zergatik bizikletan?

2015eko Mugikortasunaren Astean zehar, Urola Garaiko Udalek eta Uggasak eguneroko joan-etorrietan  bizikleta erabiltzen dutenei sari txiki bat eman diegu. Horrez gain zergatik erabiltzen duten bizikleta galdetu zaie eta beraien erantzunak kontuan hartuta bideo hau egin dugu. Bertan ikusiko dituzue bizikletaz ibiltzeak dituen abantailak: osasuna hobetzea, ingurumena zaintzea, azkar iristea, aparkatzeko erraza…
 
 

Bideoa ikusi

  • Visto: 208
Irailaren 21tik Aztiriko depositoa martxan

Irailaren 21tik Aztiriko depositoa martxan

Irailaren 21ean Aztiriko depositoa martxan jarri zenetik, bertako auzokideek edateko ura dute. Eugenio Aguirrek bilduma bat egin du Legazpiko Udalari eta proiektua aurrera eramateko lanean aritu direnei bere esker ona adierazteko.

Eugenio Agirreren bilduma

  • Visto: 80