Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Nafarroa kalerako sarbidea Kale Nagusitik -Elizondotik- itxita

Nafarroa kalerako sarbidea Kale Nagusitik -Elizondotik- itxita

Kale Nagusian egiten ari diren obrak direla eta, honako hau jakinarazi nahi diegu, garajeak edo bere komertzioak Kale Nafarroan dituztenei, eta Kale Nagusitik sartu behar direnei:
 
Astelehenetik, irailak 21, aurrera ITXI egingo dela Elizondoko sarbidea. Sartu eta irtetzeko KONTUZ, Saturnino Telleriako erretondatik egin beharko da. Egoera hori astebetez mantenduko da.
  • Visto: 101
Liburu aurekezpena Kultur Etxean ostiralean

Liburu aurekezpena Kultur Etxean ostiralean

Irailaren 18an, 19:00etan Kultur Etxeko areto nagusian egingo da “Erdi Aroko burdin akeologia. Legazpi barrutiko zepadiak” argitalpenaren aurkezpena. Egileak, Mertxe Urteaga eta Jose Luis Ugarte dira. Liburua Arkeolan fundazioa eta Burdinola Elkartearen arteko elkarlanaren fruitu da eta Arkeolanen buletinaren 14. Zenbakia izango da.
  • Visto: 88
2015ko Aizkorrin Barrena mendi martxa Irailak 27an

2015ko Aizkorrin Barrena mendi martxa Irailak 27an

2015ko Aizkorrin Barrena mendi martxa Irailak 27an ospatuko da, aurten ere bi ibilbide ditugu, Zanpa Zanpa 30 km eta Ttipi Ttapa 14km. Aurten ere ibilbidean zehar, txoko berri desberdinak erakutsiko ditugu.
 
Aurten Mikel Oskoz Argazki lehiaketaren bigarren edizioa ospatuko da
 
Hiru gai ditugu: Brinkola, Martxa eta natura. Ibilbidean zehar nahi dituzun argazkiak atera ditzazkezu, baina emailez Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera, urriak 15a baino lehen, gai bakoitzeko argazki bat bidali bahar duzu
Bi maila daude: Haurrak eta nagusiak. Sariak izango dira
 
Mesedez aurrez izena eman.
 - HAU EZ DA LASTERKETA BAT
 - Haur eta Helduentzat, Mikel Oskoz argazki Rallya ospatuko da, sariak egongo dira
 - Erropak gordetzeko tokia izango da
 - Bezperan lo egiteko lekua egongo da (Internetez izena eman)
 - Kamixetak Ibilbide bukaeran banatuko dira
 - Ingurunea zaindu, hondakinak behar diren lekuetan utzi
 - Bukaeran:
      - Armuño elkartean bazkaria, prezioa: Borondatea
      - Bertoko produktuak salgai
 
Zanpa Zanpa: 8.15 - 8.45
 
Ttipi Ttapa : 9.15
 
Mesedez Trenez Etorri!!  
Donostia 6.50 
Beasain 7.35
Zumarraga 7.50
Legazpi 7.54
Brinkola 8.00
 
Donostia 7.50 
Beasain 8.35
Zumarraga 8.50
Legazpi 8.54
Brinkola 9.00
 
Junetorri bus zerbitzua
    - Brinkolatik Legazpira: 14.00, 15.00 eta 16.00tan

http://www.izadi-zaleak.com/aizkorrinbarrena/index1.htm

  • Visto: 100