Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Ohiko ordutegiak Kulturetxean

Ohiko ordutegiak Kulturetxean

Irailaren 1etik aurrera: Kultur Etxeko ateak goiz eta arratsalde egongo dira irekita berriz ere, goizeko 9etatik 13:00etara eta 15:30etatik 21:00etara. KZgunea ere ohiko ordutegira itzuli da, goizean 9:30etatik 13:00etara begirale gabe eta 16:00etatik 20:00etara begiralearekin irailean.
 
Liburutegiak ere ireki ditu ateak eta  irailaren 4erarte eutsiko dio udako ordutegiari (10:00etatik 14:00etara) eta irailaren 7an hasiko da berriz ere goiz eta arratsaldeko lan jardunean: goizez 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara.
 
  • Visto: 89
Mari Cruz Apaolazak irabazi du udalaren egutegiarekin lotutako uztaileko zozketa

Mari Cruz Apaolazak irabazi du udalaren egutegiarekin lotutako uztaileko zozketa

Iazko egutegiko zozketak izandako arrakasta aintzat hartuta, aurtengoan ere bide beretik jarraitzea erabaki du Udalak. 2015eko egutegiko gai nagusia gure udalerrian zerbitzua eskaintzen urteak eta urteak daramatzaten saltokiak dira. Eta hilabetero, horiekin lotutako galderaren bat egingo da. Erantzuna egutegian bertan aurkitu daiteke, eta web orriaren bidez edo Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda parte hartu ahal izango da.
 
Dagoeneko egin dute urteko zortzigarren galderari dagokion zozketa; alegia, abuztuari dagokiona. Hauxe zen galdera: Egun kale nagusian nago, baina nire lehen urteak Aurrera taberna zenaren lokalean eman nituen, nor naiz? Erantzun zuzena, hain justu, Fenoll farmazia da. Ondo erantzundakoen artean zotz egin, eta Mari Cruz Apaolaza izan da irabazlea. 50 euroko bale bat jasoko du, herriko jatetxeren batean otordu batez gozatzeko.
 
Aurten, dena den, galderak ez daude egutegian adierazita; www.legazpi.eus webgunean jarriko dituzte hilabeteak etorri ahala. Hauxe da irailari dagokion galdera: Ikusi-makusi, zer ikusi? Txikiak baina ugariak gara dendan, badakizu non?
  • Visto: 36
Egintza bandalikoak

Egintza bandalikoak

Abuztuaren 28ko goizaldean, Brinkolako jaiak ospatu ziren asteburuan, zazpi zuhaitz agertu ziren puskatuta Ulma enpresaren eta Bikuñako errotondaren bide tartean.
 
Horrelako egintzek gure gizartean onartu ezin den portaera antisoziala jartzen dute agerian.
 
Zuhaitzek udal paisaia osatzen dute baina, horrezaz gain, gure herriaren ondarea osatzen dute.
 
Bestalde, zuhaitzak ezinbestekoak dira klimaren aldaketari aurre egiteko; izan ere, CO2 xurgatzen dute eta ondoren, fotosintesiaren bitartez, egur moduan metatzen den karbonoa bilakatzen dute, modu horretan klimaren aldaketa arinduz.
 
Beraz, oso inportantea da gure zuhaitzen eta landareen funtzioa baloratzea eta haiek errespetatu eta zaindu behar ditugu.
 
Norbait, txikizio horien lekuko izan bada, benetan eskertuko genioke udaltzaingoarekin harremanetan jartzea.
  • Visto: 124