Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Zumarragako Ospitalera doan herri autobusa berriro martxan irailak 1 etik

Zumarragako Ospitalera doan herri autobusa berriro martxan irailak 1 etik

Datorren ASTEARTETIK, 2015 eko irailak 1, martxan jarriko da Legazpi-Zumarraga-Ospitala lotuko dituen DG09 izena duen herri autobus linea berria.

Linea honen geltokiak: Azkorri Kalea, Patrizio Etxeberria (EKEI), Santi Kutz Kalea 24, Lau Bide, San Ignazio eta Urolako rotonda (Industrialdea).

DG09herri autobusa, goizeko 7:10etan hasiera emango dio zerbitzuari, 7:50etan jarraituz, ordu bateko maiztasunarekin eta 20:50 etan amaituz

Aldaketa honek suposatzen du DG03 eta DG04 herriarteko autobusek ez direla herrigunean sartuko eta Saturnino Tellerian eta Urolan (industrialdea) soilik  egingo duteta geldialdia.

Aipatutako autobusek ohiko ordutegia mantenduko dute.

Irailaren 1etik aurrera autobusen ordutegiak honako esteka honetan kontsultatu ahal izango duzu:

DG09 linearen ordutegia

  • Visto: 12
Irailaren 5ean egingo da, 'Musika Parkean' egitasmoaren azken kontzertua

Irailaren 5ean egingo da, 'Musika Parkean' egitasmoaren azken kontzertua

 
 
 
Artzain Egunaren bezperan izango da zita Latxartegi parkean, 18:30ean, eta Agurtzane eta Jon Elustondorekin arituko dira diskoan parte hartu duten musikarietako batzuk:
Michel Longaron Galarza –Bateria
Amaiur Cajaraville Garmendia -Kontrabaxua 
Gurutz Bikuña Barandiaran -Gitarra akustikoa
Xabier Zeberio Etxetxipia –Bibolina
Estitxu Pinatxo Olaziregi-Ahotsak
 
Agurtzane eta Jon Elustondo anai-arrebek urte ugari daramatzate trikitiaren munduan, baina honako hau dute aurreneko diskoa. Martxoan grabatu zuten, Elkar argitaletxearekin, punta-puntako kolaboratzaileen laguntza jasota. Aurkezpena, berriz, maiatzaren 22an egin zuten, Donostiako Elkar aretoan.
 
Martin trikitilariaren piezetan oinarritutako diskoa da Agurtzane eta Jon Elustondok plazaratutakoa. Laja handiaren ikasle eta ondorengoa dugu Agurtzane, eta egun, berak egiten ditu herriko trikiti eta pandero jole gazteen irakasle lanak, Haztegi ikastolan zein Doinua Musika Eskolan. Gazte-gaztetatik ibili da, anaiarekin batera, plazarik plaza eta erromeriaz erromeria. Lehenbiziko disko honek ibilera oso horretako ezagutzak bilduko ditu.
 
Diskoaren azalean, legazpiar baten irudia joango da; izan ere, Gorka Salmeron argazkilariak herriko fabrika arteko bidean ateratako argazkia darama diskoak aurkezpen gisa. 
  • Visto: 170
Arantzazura erromesaldia

Arantzazura erromesaldia

Bertara joateko autobus zerbitzuak ipiniko dira, bat goizeko 7,30etan oinez joango direnentzat, Nafarroa Kalea 18an (Saturnino Telleriako errotondan) dagoen bus geltokitik Udanaraino (ez da beharrezkoa hamarretakoa eramatea, Amabirjinaren iturrian salda eta txorixoa egongo da). Bestea goizeko 10etan izango da Arantzazuraino, hau ere Nafarroa 18an dagoen  autobus geltokitik irtengo da.

Herri bazkaria Arantzazuko Santutegia Hotelean izango da eguerdiko ordubietan.

Bazkarirako txartelak 20€ren truke Udaletxeko HAB zerbitzuan egongo dira salgai. 

Menua honako hau izango da: Urdaiazpikoa, arrain-pudina, paella, legatz frijitua eta pantxineta

Bueltan etortzeko autobusa arratsaldeko 17:30etan izango da.

Autobus zerbitzua erabili nahi duenak izena Udaletxean eman beharko du, Herritarren Arreta Bulegoan.

  • Visto: 19