Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Datorren astelehenean Marrazketa eta Pintura ikastaroan izena emateko epea irekiko da

Datorren astelehenean Marrazketa eta Pintura ikastaroan izena emateko epea irekiko da

Ekainaren 30ean amaituko da epea eta 2009. urtea baino lehen jaiotakoek eman ahal izango dute izena

 

Arkatza Elkarteak Kultur Etxean eskaintzen duen Marrazketa eta Pintura ikastaroan 2015-2016 ikasturtean parte hartzeko matrikula epea ekainaren 8an irekiko da. 
 
Matrikula egiteko, horretarako prestatu den matrikula orria bete eta Kultur Etxeko harreran utzi baino ez da egin behar; betiere, ekainaren 30a baino lehen. Matrikula orriak ikastetxeen bidez banatu zaizkie eskoletako ikasleei eta helduek Kultur Etxean eskura ditzakete. Aurten ikasle izan direnek eta jarraitu nahi dutenek ere derrigorrez bete beharko dute matrikula orria.
 
Taldeak eta ordutegiak matrikulatutako ikasle kopuruaren eta euren aukeren arabera antolatuko dituzte. 18 urtetik beherakoek astean bi egunetan ordubeteko saioa izango dute; helduek, berriz ordu eta erdiko bi saio. Helduek arratsaldeko lehen orduetan aritzeko aukera ere izango dute.
 
Matrikulatzeko gutxieneko adina 6 urte izango da (2009an jaioak). Haur horiekin talde berezia egingo da. Bestalde, ez dago gehienezko adinik.
 

Matrikula egiteko orrira sartzeko, sakatu hemen.

  • Visto: 121
Oilar Jokoaren tradizioak etenik izan ez dezan, ezinbestekoa da parte hartzea

Oilar Jokoaren tradizioak etenik izan ez dezan, ezinbestekoa da parte hartzea

Ekainaren 11n izango da, 19:00etan, Euskal Herria plazan, eta 12 urtetik gorako neska-mutilek parte hartu ahal izango dute, Euskal Herria plazan, eta 12 urtetik gorako neska-mutilek parte hartu ahal izango dute
 
Urtero bezala, datorren ostegunean, ekainak 11, 19:00etan, Oilar Jokoa egingo da Euskal Herria plazan; eta bertan, 12 urtetik gorako neska-mutilek parte hartu ahal izango dute. Aurten, deialdi berezia egin dute udaletik, urtetik urtera parte-hartzeak behera egin duelako eta mende luzeetako tradizioak jarraituko badu, ezinbestekoa delako jendeak parte hartzea. Parte hartu nahi dutenek hitzordura azaldu besterik ez dute egin beharko, eta txandaka-txandaka jokoan parte hartzeko aukera izango dute.  
 
Joko hau dugu, hain zuzen, garai bateko Korpus Zortzigarreneko jai giro eta egitarautik oraindik ere egiten den bakarra. Jokoaren nondik norakoa ilun samarra dugu. Batzuek diotenez, “antzara jokoa” bezalaxe, gure hau ere Europatik ekarri eta gure herrietan XVIII. mendean zabaldu zen. Beste batzuek, aldiz, joko hauek aurretik ere izan zirela baieztatzen dute. Dena den, XVIII. eta XIX. mendeetan hain hedatua zen oilar jokoa dagoeneko desagertu da herriko plazetatik, eta Legazpi dugu ohitura hori oraindik mantentzen duen herri bakarretakoa.
 
20 euro irabazlearentzat
Garai batean, oilarraren parera iristea lortzen zuen parte-hartzaileak ezpatarekin lepoa moztu behar zion animaliari, eta oilarra bera eramango zuen etxera, sari gisa. Gaur egun, ordea, ez da horrelakorik egiten. Oilarraren parera iritsi eta ezpatarekin oilarra barruan izango duen biribil bat egin behar du. Hori egiteko gai denak 20 €-ko billetea eramango du saritzat. Alabaina, bada aspaldiko garaietatik eutsi zaion ezaugarri bat: txistulariek "Tranka-tranka" doinua jo izan dute beti, baita gaur egun ere. Joko honetan baino ez dute jotzen txistulariek doinu hori. 
 
  • Visto: 226
'Ondarea bertatik bertara' Legazpin

'Ondarea bertatik bertara' Legazpin

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuta, gure lurraldeko altxorrak ezagutzeko asmoz Gipuzkoako hainbat herritan egingo den 'Ondarea bertatik bertara' egitasmoaren bigarren saioa ere Legazpira iritsiko da.
 
Ekainaren 7an, igandea, 12:30ean, San Migel Galdategia eta lantegiko Memoria Historikoa. Gipuzkoako Ondare Industriala egitasmoa gauzatuko dute. Gaur egun Euskal Burdinaren Museoa den lantegiaren historia ezezaguna azalduko dute; eta halaber, Lan Munduaren Memoria Historikoan oinarritutako bideo emanaldia eskainiko dute.
 
Jarduera elebitan izango da, eta 2,5 €-ko prezioa izango du. Talde mugatuak direnez, aldez aurretik hartu behar da txanda (gutxienez egun bat lehenago), Mirandaolako Turismo Bulegora bertara joanda,  943730428/943731895 telefono zenbakietara deituta edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbide elektronikora idatzita.
 
  • Visto: 105
Datorren asteartean partaidetzako aurrekontuekin zer egin erabakitzeko bilera

Datorren asteartean partaidetzako aurrekontuekin zer egin erabakitzeko bilera

Gipuzkoako Foru Aldundiak partaidetza prozesu bat abiatu zuen, bere aurrekontuaren zati bat hainbat eskualdetan hobekuntzak egiteko erabiltzeko. Urola Garaia gure eskualdea hobetzeko, 2 milioi euro jarri zituen Foru Aldundiak herritarren esku.
 
Aurreko bilera batean, herritarrek euren iritziak eta proposamenak bota zituzten: 80 guztira. Orain, proposamen horietatik lehentasuna zeini eman erabaki beharko dute.
 
Horretarako, bilera izango da, datorren asteartean, hilak 9, 18:30ean, Uggasaren egoitzan (Muniategi Poligonoa, C bidea, 18. pabiloia), Urretxun.
 
Legazpiko Udaletik deia egin diete herritarrei, bilerara azal daitezen, eta hain garrantzitsua den erabakian esku har dezaten.
 

Kartela

  • Visto: 97