LegazTipi-Tapa ekimenak 40. astea izan du gaurkoa. Horregatik, ibilbide bakoitzaren ostean zigilua jartzeko lehenengo egunean eman zitzaien txartela beteta aurkeztu duten pertsonei lepoan jartzeko buff bana oparitu zaie, omenalditxoa egiteko sari gisa.
Udaleko Gizarte Zerbitzuek sustatutako proiektua da LegazTipi-Tapa. Osakidetzak herritarren ongizatea eta osasuna hobetzeko helburuarekin proposatuta, udalerriko hainbat elkarteren laguntzarekin gauzatzen dena. Hainbat ibilbide finkatu dira, legazpiarrek maiztasun jakin batekin eta nork bere aukeren arabera lagunartean oinez ibiltzeko ohitura har dezaten.
Nagusilan, Gueske, Buztintegi eta kiroldegiko begiraleak dira, hain zuzen, astero, goizeko ibileratxoan parte-hartzaileei laguntzeaz arduratzen diren elkarteak.
Legazpiar guztiek parte hartzeko moduko proiektua da, astialdia, jarduera eta konpainia ona eskaintzeaz gainera, mezu garrantzitsua zabaltzen duena: zeinen osasungarria den oinez ibiltzea.
Udaletik deia egin dute interesa duten pertsona guztiak ostegunetan, 10:30ean, Euskal Herria plazara azal daitezen.
Visto: 167
Escrito por Karmele Arruebarrena el . Publicado en Albisteak.
IMSERSOk, Nagusientzat antolatzen duen 2015/2016 Gizarte Turismo programan parte hartu ahal izateko izena emateko epea ireki du.
Programa honetan parte hartzeko honako baldintza hauek bete behar dira:
•Jubilazio pentsioduna izatea
•Beste pentsio mota bat izatea edo prestazio edo.langabe subsidioa jasotzea eta 60 urte beteta izatea.
•Alarguntasun pentsioduna izatea eta 55 urte beteta izatea.
•Segurtasun Sozialaren sistemaren onuraduna izatea eta 65 urte beteta izatea
Programan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da eskaera bete eta ekainaren 5a baino lehen bidaltzea. Eskaera Legazpiko Udaletxeko Gizarte Zerbitzuetan jaso daiteke.
Visto: 91
Escrito por Karmele Arruebarrena el . Publicado en Albisteak.
Gaur, maiatzak 13, udaletxeko Areto Nagusian bildu dira Legazpiko Gerdau enpresako Maria Mercedes Tabar, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jon Peli Uriguen eta Legazpiko Udaleko Sagrario Etxabe zein Kepa Urzelai, Gerdau enpresaren jabegoko 1. zonaldearen optimizazioa bilatzeko hitzarmena sinatzeko. SPRILUR erakundeak ere parte hartu du hitzarmenaren lanketan, baina gaur ez da ordezkaririk izan Legazpin, agenda arazoak direla tarteko.
Sinatu berri duten hitzarmenaren helburu nagusia da, hain zuzen, industria jarduera sustatzea eta enplegua sortu zein mantentzeari dagokienez ingurunea garatzea; betiere, indarrean dagoen hirigintza araudia aintzat hartuta.
Legazpiko Gerdau enpresaren bilakaera aztertzeko, ulertu behar dugu 2014. urtearen aurretik, enpresak ez duela gunearen jarduera aldatzeaz gehiegi hausnartu; hori dela eta, aipatutako eremua biltoki gisa erabili izan dute. Udalak 2013an abian jarritako Plan Bereziaren lanketa hasi zenean, ordea, gogoeta prozesu batean sartu zen enpresa 2014an, eta urte horretan, eremuari beste irtenbide bat ematea aztertzen hasi ziren Gerdauren inguruan bildutakoak. Urte berean, hausnarketa horietatik abiatuta, lur industriala kudeatzeaz arduratzen den SPRILUR erakundeari aholkua eskatu, eta lursail horri zer irtenbide eman aztertzen aritu dira enpresako arduradunak Legazpiko Udalarekin batera.
Legazpiko Udalak garbi adierazi du aurrerantzean ere herriko enpresekin harremanetan jarraituko duela, Legazpiko lurretan lursail hutsik edo utzitako industria eraikinik egon ez dadin horiei irtenbidea bilatzen laguntzeko.
Maiatzak 13, asteazkena, 12:00etan, Legazpiko Udalak, Gerdau Aceros especialistas Europa, SPRI eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Legazpiko udalerrian kokatzen den GERDAU enpresaren jabegoko 1. Zonaldearen optimizazioa bilatzeko hitzarmena sinatuko dute.