Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Otsaileko datu meteorologikoak Legazpin

Otsaileko datu meteorologikoak Legazpin

Goenagako estazio meteorologikoak hilero jasotzen ditu AEMETera (Estatuko Meteorologia Agentzia) bideratzen diren datuak.

Datuen arabera, otsailean 60,10 litro erori dira, eta iaz, berriz, 244,60 litro. 2023ko eta 2024ko balioetara itzuli da, 60l-tik beherakoak izan zirelarik. 1946tik, batez bestekoa 147,98 l-koa da. Azken hamarkada honetan, 107,14 litrokoa izan da batez bestekoa.        

Horrela, otsailean zehar 14 egunez euria egin du eta 2 egunez lainoa izan dugu. Tenperatura maximoa 19,5ºC-koa izan zen otsailaren 16an; minimoa berriz, 0ºC-koa otsailaren 3an. Batez besteko tenperatura 8,69 ºC-koa izan zen, ia 2024ko urtarrilekoa bezalakoa, eta otsaileko batez besteko tenperatura baino altuagoa (7,01 ºC).


Datu orokorrak

Urtarrilean, Goenagan dagoen estazio meteorologikoak (AEMET) jasotako datuak aztertzen dira eta txosten bat argitaratzen da udalaren webgunean. Txosten honen edukia aberasteko, eta datu handiak tratatzeko tresna baten laguntzaz, Goenagako estazio meteorologikoan 1946tik bildutako datuak azter daitezke. Webgunean, halaber, Eustatek gure herriari buruz dituen datuak kontsulta daitezke: biztanleria, demografia, hezkuntza, lan-merkatua, euskara, berdintasuna, errenta eta abar.

  • Visto: 39
Legazpiko inauteriak 2025. Argazki bilduma ikusgai

Legazpiko inauteriak 2025. Argazki bilduma ikusgai

Ostiralean, otsailak 28, Legazpiko Inauteriak ospatu zituzten herriko ikastetxeetako haur eta nerabeek, arratsaldean aurrera eraman ziren ikuskizun eta desfilearekin. Honetan ere Lintx eta katamaloen etorrera ez zen falta eta legazpiarrak jai giroan aritu ziren arratsalde osoan zehar herriko kaleak alaituz.

ARGAZKI guztiak ikusteko sakatu hemen.

  • Visto: 154
TEK Legazpi martxan jarriko da plaza guztien % 98arekin osatuta, eta Gipuzkoako Trantsizio Energetikoaren Bulegoak monitorizatuko du

TEK Legazpi martxan jarriko da plaza guztien % 98arekin osatuta, eta Gipuzkoako Trantsizio Energetikoaren Bulegoak monitorizatuko du

Dagoeneko amaitutzat eman da Legazpiko Tokiko Energia-komunitatean (TEK Legazpi) izena emateko prozesua. Joan den otsailaren 25ean egindako batzarrean 207 bazkide onartzea erabaki zen.

TEK Legazpik amaitutzat eman du kanpaina, plaza guztien % 98a osatuta. Berriz ere nabarmendu behar da proiektu horrek ingurumenean izango duen eragina, udalerrian 4.765 zuhaitz landatzearen parekoa baita, hau da, atmosferara 1.191 tona CO²isurtzea saihestearen antzekoa.

Monitorizazioa

Gipuzkoako Trantsizio Energetikoaren Bulegoak monitorizatuko du TEK Legazpiren funtzionamendua. Gipuzkoako Trantsizio Energetikoaren Bulegoak (OTEG) Gipuzkoako energia-komunitateak kontrolatzeko gela bat du. Bertan, instalazioen funtzionamenduari buruzko datu guztiak jasotzeaz gain, instalazio horiek denbora errealean monitorizatzen dira, herritar guztiei zerbitzu publiko segurua eta gardena ematen zaiela bermatzeko.

Zerbitzu hori lurraldean eratu diren 55 energia-komunitateei eskaintzen zaie, baita 5 industria-komunitateei ere. Ildo horretan aipatutako bulegoak TEK Legazpiren funtzionamendua monitorizatuko du, energia-komunitatea erabat martxan dagoenean.

Gela horretatik, instalazio fotovoltaikoen produktibitatea monitorizatuko da, bai eta energia aurrezteko eta CO²emisioak murrizteko egiten duten ekarpena ere. Era berean, behar bezala funtzionatzeko izan daitezkeen arazo teknikoen alertak jasoko ditu.

Horrek guztiak energia-komunitatearen eraginkortasuna hobetzen, energia-galerak minimizatzen eta instalazioen aprobetxamendua optimizatzen lagunduko du.

Kontrol-gela hori 2024aren amaieran aurkeztu zitzaien Gipuzkoako udaletako arduradun politikoei, horien artean Oscar Valbuena Legazpiko Garapen Jasangarriko eta Trantsizio Energetikoko zinegotzia egon zelarik.

Adierazi nahi dugu ere, CEIDAn plaka fotovoltaikoak jartzeko lanak amaitu direla eta Domingo Agirre eskolako kantxakoak martxoan zehar jarriko direla.

  • Visto: 92
Pazko astean, apirilaren 22tik 24ra Arantzako Aterpera, Sorgintxulorekin

Pazko astean, apirilaren 22tik 24ra Arantzako Aterpera, Sorgintxulorekin

Izen-ematea martxoaren 5ean Sorgintxulo taldearen lokalean.

Legazpiko udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak Pazko Astean Nafarroako Arantzako aterpera irteera antolatu du Sorgintxulo aisialdi taldearen gidaritzapean. Irteera apirilaren 22tik 24ra izango da, asteartetik ostegunera, eta DBHko ikasleentzat apropos prestatutako irteera da.

Ekintza honen bitartez, euskararen erabilera sustatu, Legazpitik kanpo egun batzuk pasa, teknologia alde batera utzi eta adin ezberdinetako beste koadrila eta nerabeekin harremanak izatea lortu nahi da.

Aldi berean, Sorgintxulo taldeak uztailean antolatuko duen kanpaldian parte hartu nahi duten gazteak eta begiraleak elkar ezagutzea da irteera honen helburuetako bat.

Izen-ematea asteazkenean, martxoaren 5ean egin beharko da, arratsaldeko 17.00etatik 19.00etara, Sorgintxulo taldeak duen lokalean (Itxaropen auzoa, 5, behea-esk.). Gazte bakoitzak bere izena eta beste batena eman ditzake. Plaza kopurua: 40. Gehiago badira, zozketa egingo da: martxoak 7, ostirala, 17.30ean Kultur etxean.

Izen-ematea egiteko ezinbestekoa izango da honako dokumentazioa eramatea:

-          Gurasoen baimena sinatuta (esku-programan agertzen dena)

-          65 euro

Irteera hau “haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programa”-ren barruan kokatzen da, udal Gazteria, Hezkuntza eta Euskara zerbitzuek antolatzen dutena.

Informazio gehiago:

Esku-programa

 

  • Visto: 96
Ipuin kontaketa saioa Udal liburutegian. Martxoaren 12an, asteazkena, 18:15ean. 3-5 urte bitartekoentzat, Pello Añorga kontalariarekin.

Ipuin kontaketa saioa Udal liburutegian. Martxoaren 12an, asteazkena, 18:15ean. 3-5 urte bitartekoentzat, Pello Añorga kontalariarekin.

Pello Añorga izango da kontalari, udal liburutegian egingo den martxoko ipuin kontaketa saioan. Saioa 3-5 urte bitarteko haurrentzat izango da.

Informazio gehiago, liburutegian bertan, telefonoz (943 737 186), emailez Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. , edo whatsappez ( 639 851 172).

  • Visto: 53