Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Fokatu Urola Garaia argazki lehiaketa

Fokatu Urola Garaia argazki lehiaketa

Ezkio-Itsasoko, Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako Udalek eta Uggasak argazki-lehiaketa hau antolatzen dute gure udalerrietako Tokiko Agenda 21ek oinarri hartu duten gure ingurunearekiko kontzientziazioa bultzatu nahian eta garapen iraunkorraren kontzeptua zabaldu nahian. Hauxe da lehiaketaren helburua: gure inguruan dauden arazo sozial, ekonomiko eta ingurumenekoei eta horiek konpontzeko bideei buruz hausnartzera lagunduko dizkiguten irudiak hartzea.
 

Hona hemen oinarriak.

  • Visto: 112
Legazpiko Udalak bi kontratazio egingo ditu

Legazpiko Udalak bi kontratazio egingo ditu

Hilaren 30ean amaituko da horietarako proposamenak aurkezteko epea

Legazpiko Udalak bi kontratazio egingo ditu, udalerrian beste hainbeste zerbitzu eskaintzeko. Hain justu, kartelak jartzeko eta etxez etxeko banaketa egiteko eta Gizarte Zentroan podologia zerbitzua eskaintzeko. Proposamenak aurkezteko epea apirilaren 30ean amaituko da, bi zerbitzuetarako. Horretarako, Legazpiko Udaleko Erregistro Orokorrera jo beharko da, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.
 
Lehenengo kontratuaren helburua, zehazki, udal mailako propaganda, publizitatea eta informazioa (udal aldizkaria, egutegia, jakinarazpenak...) etxez etxe banatzea eta Legazpiko udalerrian kartelak jartzea da. Kontratuaren iraupena 2 urtekoa izango da, baina urtez urte luzatu ahal izango da, 4 urtera arte.
 
Bigarren kontratuaren helburua, berriz, Legazpiko Gizarte Zentroan podologia zerbitzua eskaintzea izango da. Kontratuaren iraupena urtebetekoa izango da, baina urtez urte luzatu ahal izango da, 4 urtera arte.
 

 

Kontratu guztiei buruzko informazioa eta dokumentazioa udaletxean (943 73 70 30) edo www.legazpi.eus helbidean dago eskuragarri, konkretuki ondorengo loturan:

Udaleko Kontratatzaile profila

  • Visto: 172
Agenda 21eko foroa izango da apirilaren 23an

Agenda 21eko foroa izango da apirilaren 23an

Adostutako egutegia jarraituz, datorren apirilaren 23an egingo dugu Legazpiko Agenda 21 Foroaren bilera. Apirileko foro honetan landuko den gaia honakoa izango da:
Legazpi herri bizia al da?
 
Orain dela 8-10 urtetik hona, zein norantzatan eboluzionatu dugu? Eta 20-25 urte atzera eginez gero?
 

Ikus deialdia

 
Forora etorri ezin duenak bere ekarpenak online foroaren bitartez egin ditzake (http://www.legazpi.eus/bizi/garapen-iraunkorra-agenda-21/online-foroa)
Animatu eta parte hartu!
  • Visto: 115
Berriz ere martxan da 'Elkartasun Saskia' kanpaina

Berriz ere martxan da 'Elkartasun Saskia' kanpaina

Abenduan etena egin zuen 'Elkartasun Saskia' kanpainak, jasotako produktu kopuru handiari  irteera emateko .
 
Apirilaren 16tik aurrera,  interesdunek Legazpiko lau saltoki handietan utzi ahal izango dituzte elikagaiak: Kale Nagusiko Eroskin, Laubideko Eroskin, BMn eta Todo-Todon.
 
Eta norbaitentzat erosoagoa bada, dirutan ere egin ahal izango dira dohaintzak, Laboral Kutxan horretarako irekita dagoen 3035 0024 380241096396 kontu zenbakiaren bitartez. 
 
  • Visto: 138