Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Koordinazio sozio-sanitarioko protokoloa

Koordinazio sozio-sanitarioko protokoloa

Goierri-Urola Garaiko ESI, Osasun Mentaleko hainbat Zentro, Donostia Unibertsitate Ospitalea, udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia dira bultzatzaileak
 
Gaur sinatu dute, udaletxean, koordinazio sozio-sanitarioko protokoloa, esparru sozio-sanitarioan koordinatzean sortzen diren egoerak arautzeko helburuarekin; eta betiere, herritarren eskubideak bermatze aldera. Izan ere, esparru horretan bat egiten dute bi sistemek (sozialak eta sanitarioak), eta bertan daude aintzat hartuta gaixotasun kronikoak eta askotariko beharrak dituzten pertsonentzako zerbitzu sozial eta sanitarioen aldi bereko edo/eta etengabeko premiak.
 
Hala, protokolo hau sinatuta, koordinazio sozio-sanitarioa lortzea bilatzen dute honako hauek: Goierri-Urola Garaiko ESIak (Lehen Mailako Atentzioko Unitateak eta Zumarragako Ospitalea); Beasain, Zumarraga eta Azpeitiko Osasun Mentaleko Zentroek; Donostia Unibertsitate Ospitaleak; udaletako Gizarte Zerbitzuek eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamenduak. 
 
Esparru prozedura gisa ezarri da, eta helburua da, aurrerantzean, gure udalerriaren ezaugarrietara egokitzea.
 
Sinatu duten zerbitzu erakundeek konpromisoa hartu dute beraien ardurapeko esparruan dauden herritarren beharrei erantzuteko, nork bere zerbitzu zorroaren bidez diziplinarteko esku-hartzeak eginez, herritarren beharrei modu integralean erantzuteko; betiere, era arin eta koordinatuan, eta asistentzia hutsuneak saihestuta.  
 
Protokolo honen eraginpekoak izango dira, beraz, beren arazo edo arrisku egoera modu eraginkorragoan konpondu ahal izateko osasun sistemaren eta gizarte zerbitzuen esku-hartze bateratua behar duten pertsona eta familia guztiak.
 
  • Visto: 98
Hobekuntza lanak Mugikortasun Planaren baitan

Hobekuntza lanak Mugikortasun Planaren baitan

2008ko Mugikortasun Planaren baitan, hainbat hobekuntza lan egingo dira Legazpin.
 
Batetik, Muruko bidegurutzean. Hobekuntza horri esker, oinezkoek, bizikletek eta ibilgailuek segurtasun handiagoa izango dute.
 
Eta, bestetik, Santikutz Egoitzako bidegurutzea. Hor ere, segurtasuna irabaziko dute oinezkoek eta ibilgailuen irteera azkartu egingo da Olaondoko(Pio) aldapatik, semaforoetako auto pilaketak saihestuta.
 
Aldaketak zirkulazioaren noranzkoan
Aldaketa horiek, hain zuzen, Santikutz, Olaondo eta La Salle kaleetan eta San Ignazio auzoan egingo diren asfaltatze eta pintaketa lanak bukatu eta gero jarriko dira martxan; hau da, datorren astean, apirilaren 8 edo 9tik aurrera. Aldaketak 3 gunetan izango dira.
 
Olaondoko aldapan (Pio), zirkulazioa bi noranzkoa izango da. Beheranzkoa, udalerritik irteteko, San Ignazio auzoko aldapatik edo Santikutz kaletik datozen ibilgailuentzako. Eta goranzkoa, auzoetara joateko: San Ignazio, San Martin, San Jose, Juanastegi….
 
La Salle kalean, berriz, zirkulazioaren noranzko bakarra jarriko da. Sarrera Lanaren hiribidetik eta irteera Olaondo zeharkaletik. Gainera, aparkaleku berriak egokitu egingo dira.
 
Azkenik, Muruko bidegurutzea dugu (San Ignazio 23). Lehentasuna izango dute Laubide auzotik datozen ibilgailuek eta, beraz, San Ignazio auzotik behera doazenek STOP egin beharko dute. Zirkulazioaren noranzko bakarra izango da: beheranzkoa, Muruko bidegurutzetik Juanastegi kaleko 25. zk.-ra.
 
Informazio gehiago, udal paneletan. Tamaina handiko planoak ikus daitezke.
 
Planoa

  • Visto: 30
Hauteskunde-zerrenda jendaurrean dago

Hauteskunde-zerrenda jendaurrean dago

Udal Bulegoetan HAUTATZAILE-ZERRENDA berria jendearen aurrean aurkitzen da, herritarrek, zerrendan dauden ala ez ikusi eta zerrendan agertzen ez badira bidezko zuzenketa eska dezaten, horretarako bulego honetan emango zaizkien orriak bete beharko dituztelarik.
 
Zuzenketa eskatzeko epea: Apirilaren 7tik apirilaren 13arte, bulegoko ordutegian, astelehenetik ostiralera,  Udal Bulegoetan.
  • Visto: 88
Hainbat dirulaguntza emango ditu Udalak

Hainbat dirulaguntza emango ditu Udalak

Urtero egiten duen legez, aurten ere diru laguntzak emango ditu Legazpiko Udalak, Gizarte Zerbitzuak, Euskara, Gazteria eta Hezkuntza sailetako proiektu, ikastaro, ekintza eta bestelakoetan parte hartu ahal izateko.
 
Laguntzak egiteko eskaerari eta eskatzaileek bete beharreko baldintzei buruzko oinarriak egun hauetakoren batean argitaratuko dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
 
Ikusi oinarriak

Eskari orriak

  • Visto: 90

  • Visto: 99