Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Santikutz eta Olaondon asfaltatze lanak

Santikutz eta Olaondon asfaltatze lanak

Datorren astelehenean, martxoak 30, eguraldia lagun, Santikutz kalea (6 zenbakidun ataritik egoitzako bidegurutzera) eta Olaondo zeharkalea asfaltatzeko lanak hasiko dira eta.
 
Lan horiek eragina izango dute trafikoan.
ZIRKULAZIOA:
30an eta 31an, Santikutz kalea ITXITA egongo da tarte horretan eta, −Patrizio Etxeberria eta Latxartegiko bizilagunen-tzako eta garajeetarako eta osasun-zentroko larrialdietarako bakarrik−, eremu horretara sartzeko eta bertatik irteteko honela jokatuko da:
SARRERA: Santikutz kalea 4ko aldapatik gora (Serenako aldapa).
IRTEERA: Patrizio Etxeberria kaletik, egungo kontrako noranzkoan.
 
AUTOBUS ZERBITZUAK:
Lanak iraun bitartean, hiru egunetan:
* Legazpi-Zumarraga-Bergara linea:
Patrizio Etxeberria (Ekei) kaleko geralekua Elizondora pasatuko da.( hilak 30 eta 31an.)
Eta Laubide eta San Ignazio auzoetako gera-lekuak Santikutz 24ra –Ogiberri- pasatuko da.
* Zumarraga-Legazpi-Oñati linea:
Auzoetara ez da igoko eta bi lekutan geratuko da: Urola kalean −Ekonomato parean− eta Saturnino Telleria kalean –errotondan−. hiru egunetan. (hilak 30, 31 eta apirilak 1ean).
 
Asfaltatze-lanek bi egun iraungo dute Santikutz kalean eta egun bat Olaondo zeharkalean.
 
Lanaren hiribidea 1etik-3ra –Bi norabide
 
Olaondo kaleko ASFALTO lanak direla eta , Datorren asteazkena hilak 1ean , Tramo horretan EZINGO da APARKATU, trafikoa bi norabideetan egongo delako.
  • Visto: 55
Familia Planak Aste Santu eta Pazko Asterako

Eskualdeko museoetara bisitak, tailerrak eta mendi ibilaldiak izango dira besteak beste
 
Urola Garaia Turismoak Aste Santurako eta Pazko Asterako Familia Planak izeneko egitarau zabala antolatu du. Eskualdeko museoetara bisitak, tailerrak, mendi ibilaldiak eta zaldi ibilaldiak izango dira.  Horrez gain, Santa Barbara aterpetxean lo egiteko aukera ere izango dute nahi dutenek.
 
Ikus egitaraua

  • Visto: 141
Subeltzako lokaletan sarbide kontrol sistema

Iaz izandako lapurretei irtenbidea bilatzea izan da Udalak neurri hori abian jartzearen helburu nagusia
 
Iaz, hainbat lapurreta izan ziren Bikuñako Subeltza lokaletan, eta arazoari irtenbidea bilatzeko, sarbide eta alarma sistema berria ezarri ditu, duela hiru hilabete, udalak.
 
Sistema berriak sarbide kontrola eta zaintza kamerak ditu, lokalen barneko kontrola egiteko. Hala, horiei esker, noiz, nola eta nor sartzen den ikusi ahal izango da.
 
Sistema honek bideoa du, infragorriak eta berotasuna zein mugimendua aintzat hartzen dituzten detektagailuekin batera. Gainera seinaleak bidaltzen ditu Madrilera inhibizio-aurkako sistema baitu. Lapurreta gehiago ez izateko neurria izatea espero du Udalak.
 
Gaztetxeko teilatua ere konpondu zuten
Subeltzako lokaletako sarbide kontrol berria ez ezik, beste inbertsio batzuk egin zituen Legazpiko Udalak gazte ekipamenduetan. Esate baterako, Gaztetxeko teilatuaren egitura aldatzea eta berritzea. Horrezaz gain, isolamendua jarri da, energia eraginkortasuna hobetu ahal izateko. Teilatua oso gaizki zegoen eta obra handia behar izan zuen. Azken egunetako euriteak direla eta, itogin berriak agertu dira eta konponketa lanetan ari dira, baina epe laburrean amaituko dira.
 
Bi inbertsio horien kostua, hain zuzen, 47.586,07 eurokoa izan da, eta proiektu horiek aurrera eraman ahal izateko, Legazpiko Udalak 9.027 euro jasoko ditu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailetik; zehazki, gazte ekipamenduen sarea bultzatzeko 2014rako deitutako diru-laguntzetatik. Hala, inbertsioaren % 18,97 ordaindu ahal izango du laguntzari esker; gainerakoa, udalaren beraren kontura joango da.
Aurrerantzean ere, gazteekin elkarlanean, azaltzen diren arazoei aurre egiten jarraituko du udalak.
  • Visto: 84

  • Visto: 123