Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
14 legazpiar bihar Txekiar Orkestraren kontzertura

Otsailaren 19an, osteguna, 18:15ean 14 legazpiarrek hartuko dute autobusa Kursaal Eskura egitasmoaren barruan, 20:00etan Kursaalen Txekiar Orkestra Filarmonikoak eskainiko duen kontzertura joateko. Egitasmoa eskualde mailakoa denez, 18:30ean Zumarragan beste 16 lagun gehituko zaizkie legazpiarrei. Kontzertua amaitzean autobus berean itzuliko dira guztiak.
  • Visto: 97
Kirol eskaintza zabala izango da Bikuña Kiroldegian

Otsailaren 20ra arte 'Indoor txirrindularitzan' jardutera gonbidatuko dituzten herritarrak
 
Norbaitek 'Indoor txirrindularitza' zer den jakin nahi badu eta probatzeko prest badago, horretarako aukera emango diote Bikuña Kiroldegian. Izan ere, Legazpiko Kirol Patronatuak bultzatuta, 'Indoor txirrindularitzan' jarduteko gonbidapena egin die herritarrei. Interesa dutenek saio bateko edo biko proba egin ahal izango dute, hilaren 20ra arte. 
 
Bestalde, kiroldegian bertan datozen egunotan izango diren ekintzei begira, nabarmentzekoa da otsailaren 21ean, larunbata, goizez, "Ziklon Day" izenekoa egingo dutela; alegia, ziklo
indooreko Master Class baten modukoa. Egun horretarako, 40 lagunentzako bi talde eskaini dira.
 
Era berean, hilaren 21ean, Igeriketako Neguko Txapelketa jokatuko da Legazpiko igerilekuan. Ondorioz, itxita egongo da bai goizez bai arratsaldez.
 
Bestalde, hasi da Pilota Txapelketa Herrikoia, eta Urbeltz pilotalekuan jokatuko dituzte hainbat eta hainbat partida.
 
Hilaren 27an, berriz, ostirala, pultsometroa erabiltzen ikasteko tailerra egingo da,
indoor txirrindularitzako eskola baten bitartez, kiroldegian bertan.
 
Eskola kirolak, berriz, aurreikusita duen ohiko egutegia izango du.
  • Visto: 103
Kirol eskaintza zabala Bikuña Kiroldegian

  • Visto: 25
Eskulan ikastaroetarako izen emateko epea luzatu da

Otsailaren 24rarte eman ahal izango da izena Kultur Etxean. Izen emateko epea amaiturik eta oraindik tokia badagoenez, izen emateko epea luzatzea erabaki da.
 
Irule Elkartek sustaturik Otsailaren 27an abiatuko den Gaztetxoentzako eskulan ikastaroan parte hartzeko gutxieneko adina 8 urte (LH3) izango da. 15 ordutako ikastaroa izango da, ostiraletan 17:00etatik 18:30etara, eta maiatzaren 22an amaitzea aurreikusten da. Ikastaroan landuko direnak: Eva Gomazko eskulanak, galtzerdi eta toallekin egindakoak, kafe kapsulekin eginak,… Ikastaroaren kostua 25 eurotakoa izango da eta ikastaroko lehen egunean egin beharko da ordainketa. Ikastaroa Irule Elkartearen egoitzan eskainiko da (Euskaltegiko ganbaran). Plaza mugatuak: 12.
 
  • Visto: 112
Maiatzeko jaiak prestatzeko lehen bilera

Inauteriak amaitzearekin bat Maiatzeko Jai Nagusiak prestatzen hasteko garaia iritsi da. Hori dela eta ostegunean, otsailaren 19an, 19:00etan Kultur Etxean egingo den Kultura eta Jai batzordearen bilera izango da horiek prestatzeko hasteko lehen saioa. Elkarte, talde, koadrila edo/eta edozein legazpiarri dei egiten zaio bertan parte hartzera, guztion artean ahalik eta jairik hoberenak antolatu ditzagun.

  • Visto: 145