Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
LegazTipi-Tapa oporretatik bueltan martxan berriro ere

LegazTipi-Tapa oporretatik bueltan martxan berriro ere

Ostegunero-ostegunero, 10:30ean, ibiltzea komeni zaien edo ibili nahi duten pertsonak biltzen dira LegazTipi-Tapa egitasmoan, eta udalerrian zehar finkatutako hainbat ibilbide egiten dituzte. Nagusilan, Gueske, Buztintegi eta kiroldegiko begiraleek laguntzen diete parte-hartzaileei.
 
Orain arte parte hartzaileen kopurua finko mantendu da baina kopuru hori areagotzeko ahalegina egin nahi du udalak. “Izan ere, ekimen honen bitartez, legazpiarrek maiztasun jakin batekin eta nork bere aukeren arabera lagunartean oinez ibiltzeko ohitura hartu dute” aipatu du Ugarte zinegotziak. Osasunarentzat onuragarria izateaz gain, lagunak egin edota beste pertsona batzuk ezagutzeko aukera ere ematen duela gaineratu du ongizate arloko zinegotziak. 
 
Herrian ibilbideak ikusgai
LegazTipi-Tapa egitasmoa indartzeko asmotan, Legazpiko Udalak herrian ibilbideak markatzeko seinaleak jarriko dituzte. Modu honetan, ostegunetako hitzordutik kanpo ere, nahi duenak ibilbideak bere kabuz egiteko aukera izango du. 
 
Negua gogorra izaten da Legazpin eta horregatik, eguraldi txarra egiten duenerako beste zenbait aukera landu dituzte antolatzaileek. Besteak beste, elizako arkupeetan, Plazaolako arkupeetan eta pilotalekuko arkupeetan ibiltzea erabaki dute. Gizarte Zentroan beste ekintza batzuk egiteko aukera ere izango dute. Eta kiroldegiko begiraleen txanda denean, pilotalekuan egingo dute ariketa fisikoa: zalutasun ariketak, etab.
 
Legazpiar guztiek parte hartzeko moduko proiektua da, astialdia, jarduera eta konpainia ona eskaintzeaz gainera, mezu garrantzitsua zabaltzen duena: zeinen osasungarria den oinez ibiltzea. 
 
Udaletik interesa duten pertsona guztiei ostegunero, 10:30ean, Euskal Herria plazara gerturatzeko deia luzatu nahi die.
  • Visto: 118
Agirre-Etxeberri parkearen goiko aldea itxiko da

Agirre-Etxeberri parkearen goiko aldea itxiko da

Hona hemen legazpiarroi Udalak igorritako gutuna:
"Legazpiar agurgarri hori:
Gutun honen bidez hartu nahi ez genuen neurri baten berri ematera gatoz.
Azkenaldian Agirre-Etxeberri parkean txikizioak eragin dituzte bata bestearen atzetik eta irtenbideren bat bilatzeko hainbat saiakeren ostean, Udalak parkearen goiko sarrera, Santikutz kalekoa, eta eraikina bera ixtea erabaki du.
Ateak ireki zituenetik hamaika sarraski izan dira Agirre-Etxeberri parkean. Zaborrontziak txikitu, Urola kalerantz ematen duen ate baten sarraila puskatu, pintaketak egin, frutak jaurti eta hormak zikindu, bizikletekin arrastoak belarretan, egurrezko atea txikitu, harrika leihoak eta beiratea puskatu, etab.
Oharrak bidali eta ertzainen zein udaltzainen zaintza areagotu izanagatik, txikizioek ez dute etenik izan.
Urtearen azken egunetan, bestelako gehiegikeriez gainera, sua ere egin dute eraikinaren txoko batean, eraikina bera arriskuan jarrita.
Udalak gogo onez ireki zituen bere garaian parkearen ateak, iruditzen baitzitzaion guztion erabilerarako gune publikoa dela. Alabaina, ikusita batzu-batzuk antza tematuta daudela eremu horretan kalteak eragitearekin eta horren ondoriozko arrisku eta alferrikako gastuak saihestearren, erabaki gogorra hartu du, sarbidea ixtea. Ondorioz, aurrerantzean eta harik eta eraikinean musika eskola egokitzeko obrak hasi arte, Urola kaleko sarbidea baino ez da egongo irekita, eta horrenbestez, herritarrak beheko zatira soilik sartu ahal izango dira; eraikin ingurua itxita geratuko da.
Ez da gustuz hartutako erabakia, baina horixe da irtenbide bakarra. Gutxi batzuen gizalegerik ezak eragindako neurria da; tamalez, herritar guztioi eragiten diguna.
Urte berriak jarrera aldaketa ekarriko duen itxaropena galdu gabe.
Hemen aurkezten ditugun argazkiak adibide batzuk baino ez dira, luzeegia izango baitzen txikizioen kronologia guztia aurkeztea:"
 
 
  • Visto: 150
Puntu Ikastarorako izen emateak

Puntu Ikastarorako izen emateak

Kultur Etxean egin ahal izango da, Irule Elkarteak sustaturik, otsailaren 4an hasiko den Puntu ikastaroan parte hartzeko izen ematea. Ikastaroak 25 ordutako iraupena izango du eta saioak asteazkenetan izango dira 17:30etatik 19:30etara. Ikastaroaren kostua 36 €takoa izango da, eta ordainketa ikastaroko lehen egunean egin beharko da. 
  • Visto: 118
Bi dantza txapelketetako hiru lehen sailkatuak

Bi dantza txapelketetako hiru lehen sailkatuak

Joan den urtarrilaren 17an, larunbata, Latxartegi Aretoan jokatu zen Legazpiko Udalak eta Sustraiak Dantza taldeak antolatutako mutilen Haurren Gipuzkoar Aurresku Txapelketako XXI. edizioa eta nesken Haurren Soinu Zaharrak (Neskatxena) Txapelketako III.edizioa.
Bi txapelketak Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen XVIII. Gazteen Gipuzkoar Aurresku eta XVII. Gazteen Soinu Zahar  (Neskatxena) Ligaxketako lehen saioak izan ziren.
Hona bi txapelketetako legazpiko hiru lehen sailkatuak:
Soinu Zaharra:
1.       Katerin Artola (Oiartzun)
2.       Nagore Muriel (Billabona)
3.       Oihane Urreta (Billabona)
Aurresku:
1.       Aimar Oldriozola (Ibarra)
2.       Iker Belintxon (Lezo)
3.       Xabier Bengoetxea (Ziordia)
Soinu Zaharra Txapelketako Legazpiko saio honetan Sustraiak Dantza Taldeko hiru neskatila aritu ziren, Nahia Lopez, Ane Arrizabalaga eta Maider Encina, eta azpimarratzekoa da oso lan ona egin zutela, lehenengo hiru sailkatuetan artean agertu ez arren, ligaxkako lehen saio honetan puntu mordoxka bildu zutelako. 
  • Visto: 207
Ur pitxarrak zozkatu ditugu Urola Garaian

Ur pitxarrak zozkatu ditugu Urola Garaian

Ur pitxarrak zozkatu ditugu Grifoterapia jaso duten Urola Garaiko herritarren artean 
Urola Garaian Etxeko Ura kanpaina martxan da jada eta herritarrei horren berri emateko eskualdeko lau herrietan (Ezkio-Itsaso, Legazpi, Zumarraga eta Urretxun) kale ekintza bat egin dugu abenduan.
 
Jatetxeetan iturriko ura eskatzeak sortzen digun beldurra gainditzeko hezitzaileak ibili dira kalez-kale, gomendioak eskaintzen eta Grifoterapia praktikatzera gonbidatuz, herritarrak jatetxe eta tabernetan iturriko ura eskatzen ausartzera animatzen.
 
Grifoterapia praktikatu duten herritarren artean beirazko 60 ur pitxar dotore zozkatu ditugu. Hauek dira zozketaren irabazleak: 
 
EZKIO-ITSASO
1.       Ander Unzurrunzaga
2.       Jaione Lizarralde
3.       Intza Iturralde
4.       Ana Mendiguren Bereciarto
5.       Miren Iturralde
6.       Uxue Lardizabal
7.       Eugenia Aranburu
8.       Irati Arratibel Pildain
9.       Jone Iturralde Aranburu
10.   Olatz Lizarralde
 
LEGAZPI
 
1.       Rosa Agirre
2.       Monika Etxeandia
3.       Susana Meruelo Amenabar
4.       Lierni Asurabarrena
5.       Julia Aguado Montes
6.       Ana María Martín Carretero
7.       Abel Rodrigo
8.       Mikel Martínez
9.       Estibaliz Díez
10.   Marian Martínez
11.   Puy Zalduendo
12.   Nora González
13.   Erregiñe Lozano
 
URRETXU
 
1.       Roberto Sinobas 
2.       Unai Urisabel
3.       Lourdes Zabala
4.       Mari Carmen Azurmendi
5.       Marisa Atxa
6.       Maria Amparo Marco
7.       Miren Pozueta
8.       Nekane Blanco
9.       Itziar Amondarain
10.   José Carmona
11.   Rosa Mª Florencio Prado
12.   José Ángel Román Fraile
13.   Ana Belén del Valle Telleria
14.   Goizeder Urbieta
15.   Lorena Caballero
 
ZUMARRAGA
1.       Maria José Rincón
2.       Javier Merino
3.       Daniel Requejo
4.       Ana Belén Cid
5.       Rosa Mari Zaldaña
6.       Jon Elgarresta
7.       Irati Mendia
8.       Mailo Garmendia
9.       Antonio Navarro
10.   Mikel Barriga
11.   Marta Morillo
12.   Nekane Atorrasagasti
13.   Sofía Mendia
14.   Aitor Mendia
15.   Haritz Martín
16.   Pablo Martín
17.   Antonia Benito
18.   Josu Mendia Díaz
19.   Iker Mendia
20.   Silvia Requejo
21.   Diego Calvo Sanz
22.   Ainhoa Mateos Varela
 
Zorionak guztiei eta eskerrik asko parte hartzeagatik!
  • Visto: 150