Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Udalak aurreneko bizikleta elektrikoa erosi du

Udalak aurreneko bizikleta elektrikoa erosi du

6 hilabeteko probaldiaren ondoren erabaki du erostea, eta 1.019 €-ko kostua izan du
 
Legazpiko Udalak sei hilabetean proban eduki du bizikleta elektrikoa udaletxean, sail guztietako langileek eta zinegotziek era bateko zein besteko kudeaketak egiteko erabil zezaten. Erabilera ona izan duela ikusita, Udalak horrelako bizikleta bat erostea erabaki du, 1.019 €-ren truke. 
 
Erosketa honen helburua da udaletxeko langileek zein zinegotziek obrak ikusi edo bestelako kudeaketa lan batzuk egin behar dituztenean, bizikleta hau erabiltzea, eta autoa bazter uztea. Izan ere, Agenda 21eko plangintzaren barruan  eta mugikortasun iraunkorra bultzatzeko asmoz, eguneroko joan-etorrietan bizikletaren erabilera sustatzeko hainbat ekintza antolatzen ditu Udalak urtero-urtero: bizikleta martxa, bidegorriak era egokian erabiltzeko kanpaina…
 
Ekintza horietako batzuk, dena den, eskualde mailan antolatzen ditu; alegia, Uggasarekin eta Zumarragako, Urretxuko zein Ezkio-Itsasoko udalekin batera: hala nola bizikletaren eta trenaren arteko intermodalitatea bultzatzeko jardunaldia, herritarrei hainbat bizikleta mota (tartean elektrikoa) probatzeko aukera ematea, bizikletaren oinarrizko mantentze lanei buruzko tailerrak, bizikletaz ibiltzen ikasteko helduei zuzendutako ikastaroa, bizikletaz ibiltzen diren pertsonei saria ematea... Bizikletaren erabilera sustatzeko prozesu horretan, Urretxuko Godoy Bike & Ride dendak bizikleta elektriko bat utzi zien eskualdeko udaletxeei, proba zezaten.
 
Bizkorra, isila eta ekologikoa
Bizikleta elektrikoa bizkorra, isila, ekologikoa, osasungarria eta eraginkorra da.
 
Oinarri-oinarrian, bizikleta arrunt bat da, baina motor elektriko bat eta bateria ditu erantsita. Motorra, zehazki, atzeko gurpilean txertatuta egon ohi da, bizikletari indarra emateko. Entxufe arrunt batean kargatutako bateria batetik jasotzen du energia; sakelako telefono bat kargatuko bagenu bezalaxe. Indarrean dagoen legediarekin bat etorrita, bizikleta elektrikoak ezin du 25 km/h baino bizkorrago joan, eta potentziak 250W baino txikiagoa izan behar du. Pedalei emateari utziz gero, motorra geratu egiten da.
Bizikleta elektrikoa bizikleta arrunt bat bezala erabil liteke, eta aldaparen batera iristean, motorra piztu. Gehienez ere 50 km-ko autonomia ematen dion litiozko bateria dauka.
  • Visto: 142
Inauteri igandeko konpartsak 25 urte

Inauteri igandeko konpartsak 25 urte

Larunbatean, urtarrilak 10, 16:30ean hasiko dira berriz ere aurtengo inauteri igandeko konpartsan parte hartzeko entsegu-ikastaroak. Gogoan izan aurtengoan konpartsa berezia izango dela, urteurrena medio, eta gaurdaino kaleratu diren euskal inauteri guztiekin osatuko dela. Entsegu-ikastaroak astearteetan 20:15ean eta larunbatetan 16:30ean izango dira Sustraiak Dantza taldearen egoitzan. Anima zaitezte guztiok. 
  • Visto: 146
Erregeentzako Gutun bilketa urtarrilaren 2an

Erregeentzako Gutun bilketa urtarrilaren 2an

Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etra Udaletxeko atzeko arkupeetan egongo dira Errege Magoen laguntzaileak herriko haurren gutunak biltzen. Hau izango dugu Urtarrilaren 5ean 18:00etan abiatuko den Erregeen kabalgataren aurreko ohiko ekintza.
 
Kabalgatan parte hartu nahi duten Legazpiarrek 17:00etan Kiroldegian azaldu beharko dute eta opariak kabalgata bitartean banatzea nahi dutenek, 16:30etatik 17:30etara bitartean eraman beharko dituzte opariak Kiroldegira.
  • Visto: 148
Kultur Etxearen ordutegia Gabonetan

Kultur Etxearen ordutegia Gabonetan

Gabon egun hauetan Kultur Etxea abenduaren 22, 23, 29 eta 30ean irekita egongo da ohiko ordutegian. Urtarrilaren 7an irekiko ditu berriz ere ateak .
  • Visto: 159
Banatu dira Gabon Irudi Lehiaketako Sariak

Banatu dira Gabon Irudi Lehiaketako Sariak

Ostegunean, abenduaren 18an, banatu ziren Gabon Irudi Lehiaketako sariak eta ireki zen erakusketa aurkezturiko lan guztiekin Kultur Etxean. Aurtengo sarituak honako hauek izan dira:
LH1- Urko Agirre Arruebarrena
LH2- Amaia Azpeitia Osinalde
LH3- Aiora Muñoz Merinero
LH4- Zuriñe Rodrigo Araguzo
LH5- Jokin Konde Gonzalez
LH6- Ainhoa Grazia Urzelai
Horiez gain epai-mahaikideak hala erabakirik beste honako hauei aipamen berezia egin zitzaien, eta beren saritxoa izan zuten:
Maria Osinalde
Ane Urzelai
Marene Etxeberria
Noa Zubizarreta
PeruAgirrezabal.
Aurtengo lehiaketara guztira 87 lan aurkeztu dira eta herriko ikastetxeei eskerrak eman nahi dizkiegu, parte hartzea sustatzeko egin duten lanagatik. Zorionak parte hartu duzuen guztioi eta bereziki saridunei.
Aurkeztutako lan guztiak ikusgai egongo dira Kultur Etxeko Erakusketa gelan abenduaren 19, 22, 23, 29, 30 eta urtarrilaren 7, 8 eta 9an, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.
  • Visto: 116