Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
“Shayda” Zine-Klub saioa Latxartegi Aretoan, martxoak 7, 19.00tan, Iratzarri Emakume Elkartearekin elkarlanean

“Shayda” Zine-Klub saioa Latxartegi Aretoan, martxoak 7, 19.00tan, Iratzarri Emakume Elkartearekin elkarlanean

Legazpi Zine-Klub elkarteak, Iratzarri Emakumeen Elkartearekin elkarlanean, eta martxoaren 8aren atarian, Noora Niasariren “Shayda” filma eskainiko dute datorren martxoaren 7an arratsaldeko 19.00tan.

Sinopsia:

Shayda, Australian bizi den emakume irandar bat, tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako harrera-zentro batean dago, Mona bere 6 urteko alabarekin. Hossein senarrarengandik ihes egin eta dibortzioa eskatu ondoren, Shaydak borroka egingo du Monarentzat normaltasuna mantentzeko. Egoera berriak eta neskatoak aita betetzera behartuta dagoen bisita-erregimenak tentsioa areagotzen dute egunez egun, baina ez dute bizitza berri bati ekiteko gogoa murrizten.(FILMAFFINITY)

Fitxa Teknikoa:

Zuzendaritza: Noora Niasari

Gidoia: Noora Niasari

Aktoreak: Zar Amir-Ebrahimi, Leah Purcell, Mojean Aria, Jillian Nguyen,…

Argazkia: Sherwin Akbarzadeh

Generoa: Drama/ Familia. Inmigrazioa. Amatasuna.

Iraupena: 117m minutu

Urtea: 2023

SARRERA DOAN

  • Visto: 72
Inauteri Igandeko Konpartsa 2025: Herri Inauteri konpartsak 35 urte Martxoaren 2an, igandea

Inauteri Igandeko Konpartsa 2025: Herri Inauteri konpartsak 35 urte Martxoaren 2an, igandea

Inauteri igandean, Herri Inauteri konpartsaren eguna izaten da, eta baita Lintxen agurra ere.

Ekitaldiaren sustatzaile den Sustraiak Dantza taldeak aurten 50 urte betetzen ditu, baina ez du data borobil bakarra, aurtengoa izango baita Herri Inauteri Konpartsaren 35. edizioa.

Aurten martxoaren 2an aterako da Herri inauteri konpartsa ‘Herri konpartsak 35 urte’ izenarekin, 35 urte betetzen baitira lehen aldiz egin zirenetik, eta hortik dator izena; Goierriko inauterien konpartsa izan zen 1991ko hura. Taldeko kide beteranoenek ongi gogoratzen dute lehen inauteri hura, elurra egin baitzuen.

35. herri inauteri konpartsa dela eta, zerbait berezia egin nahi izan dute eta aurtengoan, dantzei dagokionez, urte horietan guztietan ateratako inauteri batzuen nahasketa bat aterako da herriko kaleetara. Inauteri desberdinetako zortzi dantza egingo dira eta konpartsakideak, 1991an dantzariak jantzita joan ziren bezala joango dira.

Konpartsako partaide izango dira, dantzariez gain, joan den azaroaren 13az geroztik, asteazken eta larunbatetan entseguetan aritu diren adin guztietako hainbat eta hainbat herritar.

Hona eguneko egitaraua:

  • 11:00: Konpartsa Laubiden elkartuko da. Bertan entsaioa.
  • 12:00: Konpartsa Laubidetik irtengo da.

Ibilbidea: Hegialde (Laubide), San Inazio, Juanastegi, Bikuña Enea, Plazaola.

  • 14:00: Bazkaria Aitxuri jatetxean.
  • 17:30: Arratsaldeko saioa.

Ibilbidea: Gernika Plaza, Kale Zaharra (Karibe Zaharra parean), Kale Nagusia(Karibe Berri eta Gurrutxaga parean), Euskal Herria plaza.

  • 19:00: Lintxen agurra, panpina erretzea eta inauterien amaiera, Euskal Herria plazan.

  • Visto: 129
Herri danborradan  parte hartzeko izen ematea on-line, martxoak 21 arte

Herri danborradan parte hartzeko izen ematea on-line, martxoak 21 arte

Maiatzaren 2an, Santikutz Jai Nagusietan, egingo den Herri Danborradan parte hartzeko on-line bidezko izen ematea jarri da 18 urtez gorakoentzat.

16 eta 17 urtetako gaztetxoek era aukera izango dute parte hartzeko, baina ez bide honetatik. Hauek talde edo elkarteren batekin egin beharko dute zuzenean, eta horien bidez egingo da beraien parte-hartzearen jakinarazpena. Ezingo dute abian jarri den izen-emateko bide hau erabili.

Hortaz, 18 urtetik gorakoek martxoaren 21era arte egin ahal izango dute izen ematea, eta gomendatzen dugu horrela egitea, talde antolatzaileek entseguak hasi aurretik zenbat pertsonak duen parte hartzeko asmoa jakin dezaten, Herri Danborrada era egokian bideratu ahal izateko.

Martxoaren 21era arte, ondorengo loturan:

https://www.legazpi.eus/legazpiko-herri-danborradan-izen-ematea

Ohiko izen ematea, aurrez aurrekoa, mantenduko da, ohi bezala apirilean hasiko diren lehen bi entsegu egunetan, apirilaren 8 eta 11n, 19:00etatik aurrera entsegu tokian bertan.

Entsegu egunak:  Apirilak 8,11,15, 22 eta 25, 20:00etan Haztegi Ikastolako atzeko frontoian.
Entsegu orokorra, LMBrekin: Apirilak 29, asteartea, 21:00etan (entsegu hau Domingo Agirreko frontoian egingo dugu).

  • Visto: 138
Herri danborradan  parte hartzeko izen ematea on-line, martxoaren 3tik 21era

Herri danborradan parte hartzeko izen ematea on-line, martxoaren 3tik 21era

Maiatzaren 2an, Santikutz Jai Nagusietan, egingo den Herri Danborradan parte hartzeko on-line bidezko izen ematea jarri da 18 urtez gorakoentzat. 16 eta 17 urtetako gaztetxoek era aukera izango dute parte hartzeko, baina ez bide honetatik. Hauek talde edo elkarteren batekin egin beharko dute zuzenean, eta horien bidez egingo da beraien parte-hartzearen jakinarazpena. Ezingo dute abian jarri den izen-emateko bide hau erabili.

Hortaz, 18 urtetik gorakoek martxoaren 18ra arte egin ahal izango dute izen ematea, eta gomendatzen dugu horrela egitea, talde antolatzaileek entseguak hasi aurretik zenbat pertsonak duen parte hartzeko asmoa jakin dezaten, Herri Danborrada era egokian bideratu ahal izateko.

Martxoaren 3tik 21era, ondorengo loturan:

https://www.legazpi.eus/legazpiko-herri-danborradan-izen-ematea

Ohiko izen ematea, aurrez aurrekoa, mantenduko da, ohi bezala apirilean hasiko diren lehen bi entsegu egunetan, apirilaren 8 eta 11n, 19:00etatik aurrera entsegu tokian bertan.

Entsegu egunak:  Apirilak 8,11,15, 22 eta 25, 20:00etan Haztegi Ikastolako atzeko frontoian.
Entsegu orokorra, LMBrekin: Apirilak 29, asteartea, 21:00etan (entsegu hau Domingo Agirreko frontoian egingo dugu).

  • Visto: 62
Lintx eta Katamaloen etorrerarekin hasiko dira ofizialki Legazpiko Inauteriak

Lintx eta Katamaloen etorrerarekin hasiko dira ofizialki Legazpiko Inauteriak

Ordurako Inauteri giroa piztuta izango bada ere, otsailaren 28an, ostirala, 17:15ean Lintx eta Katamaloen etorrerarekin emango zaie hasiera ofiziala Legazpiko Inauteriei.

Trapalata Txaranga izango dugu lagun etorrera ekitaldian, eguraldiak laguntzen badu Euskal Herria plazan egingo dena (bestela Azokan).

Arratsaldeko 17:15ean, Lintx katamotza eta katamaloak azalduko dira Udaletxeko balkoian. Trapalata txarangaren laguntzaz lehen kopla kantatuko dugu (bi aldiz jarraian). Kantuak irauten duen bitartean Katamaloak Lintxekin balkoian arituko dira dantzan.

Kanta amaitzean zarata aterako dugu eta izututa Lintx eta katamaloak alde egingo dute. (Zarata ateratzeko komeni da guztiok zerbait eramatea: txilibituak, karrakak, oihu egin,…txarangak ere lagunduko digu).

Berriz azalduko dira Katamaloak eta Lintx, oraingoan jai eremuan eta jende artean ibili ondoren  musikariak dauden tokira hurbilduko dira guztiak. Aurreko jokaldia errepikatuko dugu guztiok (oraingoan ere musikari taldeak adieraziko digu noiz hasi kantuan.) Kantua amaitzean txafleroa botako da eta zarata ateratzen hasiko gara, Lintx eta katamaloak izutzeko.

Oraingoan alde egiten dutenean gure poza adierazteko bigarren kopla kantatuko dugu era horretan Legazpiko Inauteriei hasiera ofiziala emanez.

KOPLAK: Doinua:Axuri beltza

1) Lintx beldurtzeko deia,.

Lintx gaizto eta sarraski-zale

katamaloekin dator

uju ta aja, ulu ta txistu

tira karrakari gogor (bis)

(ABESTU ONDOREN ZARATA ATERA ETA DANTZA MUSIKARIEKIN)

Litx eta katamaloak berriz azaltzean, Musikarien ingurura gerturatzen direnean berriz kantatuko dugu kopla eta amaieran TXAFLEROA botako da eta zarata aterako dugu Lintx eta katamaloak izutzeko.

2) Lintxek alde egin du. Ospatzeko kopla:

Gure zaratei esker joan da

dantza eta sua lagun

uju ta aja, ulu ta txistu

festan ospatu dezagun (bis)

Trapalata Txarangak plaza girotzen jarraituko du 18:00ak arte.

19:00etan Alaitasuna Errondailako kideak aterako zaizkigu kalera, Alaitasuna Mariatxiak hartuko ditu berriz ere kaleak.

Hortik aurrerakoak norbere kontu!

  • Visto: 45