Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Grabaketak egiteko diru laguntzak

Grabaketak egiteko diru laguntzak

Urriaren 31ra arte eskatu ahal izango dira grabaketak egiteko diru laguntzak

Aurten, seigarrengoz emango ditu laguntzak Gazteria Sailak

Legazpiko Udaleko Gazteria Sailak 5 urte darama herriko musika taldeentzat diru laguntza programa bat bideratzen. Eta aurten ere, halaxe egingo du, seigarrenez. Diru laguntza jaso nahi duten musikariek, beraz, urriaren 31ra arteko epea izango dute eskaera egiteko, udaletxean bertan dagoen Herritarrentzako Arreta Bulegoan.

Oinarri eta eskari orrirako sarbidea

Programa honen helburua, hain zuzen, musikari legazpiarrei euren diskoa argitaratzen laguntzea da, eta horretarako, gehienez ere 1.000 euroko laguntza ematen zaie. Elbereth (2009), Hartu arte (2010), Yerko Ortiz (2011), Doinua Musika Eskolako Big Band eta D-Pintxos (2012) eta One Way Rock, Vancouver eta Deaf Squad (2013) taldeek jaso dute laguntza orain arte.

Trikornio txapelketa

Bestalde, Gazteria Sailak, Sorgintxulo taldearen bitartez, Trikornio txapelketa antolatu du datorren larunbaterako, irailak 27, Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan. Domingo Agirre eskolako pilotalekuan izango da, eta LHko 5. eta 6. eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek parte hartu ahal izango dute.

Trikornio txapelketa, hain justu, hiru kirolen txapelketa da; alegia, futbola, eskubaloia eta saskibaloia. Eta kirola gauzatu bitartean, euskaraz hitz egitea izango da helburu nagusia. Goizean goizetik hasiko dira lehian.

Goizeko partidak, zehazki, 9:30ean hasiko dira, eta arratsaldekoak, 16:00etan. Ondoren, askaria izango dute. 

  • Visto: 199
Urola Garaiko Jabekuntza Eskolako Egitaraua

Urola Garaiko Jabekuntza Eskolako Egitaraua

Hemen dauzkagu Urola Garaiko Jabekuntza Eskolako tailerrak, hauek izango dira iraila abendu bitartean landuko ditugun gaiak, animatu eta parte hartu.

Neskentzako Rap Tailerra
Antzerkia Gorputzaren Jabetzerako Tresna.
Teoria eta praktika feministaren Historia
Etxeko Langileen eskubideen inguruko saioa.
Atzerrian lortutako tituloen homologaziorako saiaoa.

Egitarau osoa ikusteko sakatu HEMEN
Harremanetarako
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
943 72 56 42
Izena Emateko: sakatu HEMEN

 

  • Visto: 159
OBRAK Olaondo kaletik Santikutz 16-18ra doan bide-tartean

OBRAK Olaondo kaletik Santikutz 16-18ra doan bide-tartean

Gaur ASTEAZKENEAN, urriak 1, goizeko 8:00etatik aurrera urbanizaziolanak egingo dira Santikutz kalea 16tik 18ra doan bide-tartean. Hori dela eta Olaondo kaletik Santikutz kalera - geriatrikoa- doan oinezkoen espaloia ITXI egingo da. Beraz, honako hau jakinarazi nahi diegu bertako bizilagunei:
 
Olaondo kaletik Santikutz kalera (Geriatrikoa, Haztegi Ikastola, auzoak..) joateko eta alderantziz, Santikutz kalea 20tik joan beharko dela. (Meazti etxea).
  • Visto: 146
Azaroaren 22an, Benito Lertxundi

Azaroaren 22an, Benito Lertxundi

Legazpiko Kultura Sailak urtero antolatzen duen 'Azaroan Musika' zikloa berrikuntzaz beterik etorriko zaigu aurten; izan ere, Santa Zezilia Egunean, Musikariaren Egunean, Benito Lertxundiren kontzertua izango da Urbeltz pilotalekuan.
 
11 urte dira Lertxundik Legazpin azkenekoz jo zuenetik. 2003. urtean inauguratu zen Urbeltz pilotalekua, eta urte horretan jo zuen, hain zuzen, musikari oriotarrak gurean. Pilotalekua lepo bete zen.
 
Azaroaren 22an emango duen kontzertuak ere orduko arrakasta izatea espero dute, eta horretarako, Udaleko Merkataritza Batzordeak 15 sarrera bikoitz zozketatuko ditu urriaren 3tik 23ra bitarte Ilintiko dendetan erosketak egiten dituzten herritarren artean.
 
Urriaren 24an, zozketa
Parte‐hartzaileek euren izena eta erosketa eguna idatzi beharko dituzte ordainagiriaren atzealdean, eta dendetan jarriko diren kutxetan utzi. 15 sarrera bikoitzen zozketa urriaren 24an egingo da, 20:00etan, Nafarroa kalean.
 
Ekimen honekin, herriko dendetan merkataritza sustatzearen aldeko apustua egin nahi izan du Udaleko Merkataritza Batzordeak.
 
Zozketan saririk irabazi ez, baina kontzertura joan nahi duen edonork, bestalde, aurrez izango ditu sarrerak salgai, 20 euroren truke.
 
Legazpin, esaterako, Kultura Sailean, Urbeltz tabernan eta Kukue tabernan. Zumarragan, berriz, Hiruki tabernan; eta Urretxun, HD tabernan. Eta baita Oñatiko Arkupe tabernan ere. Bertaratzen ibili nahi ez dutenentzat, Kutxabank bidez egongo dira eskuragarri.
 
Eta aurretik erosteko aukerarik izan ez dutenek azaroaren 22an bertan erosi ahal izango dituzte, leihatilan, 22 euroren truke.
  • Visto: 139
Zeramika hastapen ikastaroa

Zeramika hastapen ikastaroa

Zeramika hastapen ikastarorako ez du inork izenik eman epe barruan eta ondorioz azken saiakera egitera goaz epea luzatuz. Ikastaro hau bi urtez behin egiten da, eta buztina eskuz eta tornuan lantzen ikasten da, buztin mota desberdinak, labea… Ikastaro trinkoa da, eta behin ikastaroa eginez gero Xalinko Elkarteko kide egiteko aukera izango du ikasleak, zaletasuna  bere kasa edo  gainontzeko kideekin landuz. Urrian hasiko den ikastaro honek 30 ordutako iraupena izango du. Bi ordutako saioak izango dira, 19:00etatik 21:00etara, astelehenetik ostiralera, ordu kopurua osatu arte. Ikastaroaren kostua: 40 € Izen ematea Kultur Etxean Urriaren 10erarte.Xalinko Elkarteak sustaturiko ekitaldia. Ikastaroa egingo bada, gutxienez 6 ikasle behar dira.

  • Visto: 214