Ugle eskolako Goi Mailako Automozio zikloko ikasleek “Maroko erronka 2025” hezkuntza eta elkartasun proiektu berritzailea aurrera eramaten ari dira ikasturte honetan eta honekin bat egin nahi izan du Legazpiko Udalak, bere laguntza eskainiz.
Gaur goizean otsailak 20, Ugleko ikasleak Legazpiko Udaletxera gerturatu dira kotxeekin aurkezpen txiki bat egiteko asmoz, eta jarraian Sevillako bidea hartu dute, Maroko helmuga izanik; proiektua hilaren 28an amaituko da.
“Maroko erronka 2025”
Proiektu honen helburuak hiru dira zehazki. Alde batetik hezitzaileak, ikasleei disziplina anitzeko esperientzia praktikoa eskaintzen dielako, haien gaitasun tekniko eta sozialak indartuz; solidarioa, gizarte erantzukizuna eta elkarlana sustatzen dituelako, komunitate behartsuetan eragin positiboak izanik; eta humanoak, solidaritatea, talde-lana eta gainditze pertsonala bezalako balioak sustatzen baititu.
Proiektu hau hiru fasetan banatu dute:
Ibilgailuaren erosketa: ikasleek konponketa integralak behar dituen auto bat hartu dute desguazetik.
Konponketa eta prestaketa: karrozeria, pneumatikoak, pintaketa, ibilgailuaren barrualdea, motorra, enbragea eta balaztak bezalako lanak egin dituzte, ikasgelan eskuratutako ezagutzak aplikatuz, talde-lana eta arazoen konponbidean oinarrituz.
Elkartasun bidaia: prestaketa amaituta, ibilgailua ikasleek gidatuko dute Marokoraino, bidai hau gaur bertan hasi dutelarik. Ibilgailuan, aurrez bildutako arropa eta eskolako materiala daramate, hango gizarte eta komunitate ekimenak lagundu eta bultzatzeko.
Zortzi eguneko esperientziaren bizipena hasi dute gaur Ugleko ikasle hauek eta Legazpiko Udaletik espero den eragina izatea espero dugu.
Zorte on!
Visto: 35
Escrito por Legazpiko Udala el . Publicado en Albisteak.
Maiatzaren 1ean, Santikutz Jai Nagusietan, egingo den Danborradan parte hartzeko izen ematea martxan dago dagoeneko.
HH5etik DBH4ra arteko haur eta gazteek parte hartzeko aukera izango dute, eta izen ematea online egingo da. Hala ere, online egin ezin duenak ikastetxeetako idazkaritzara gerturatu eta bertan emango zaio inprimakia paperean, bete eta idazkaritzan bertan entregatzeko. Izen ematea martxoaren 14 baino lehen egin behar da.
Haur-Gazte Danborrada taldeak, zehaztu ditu entsegu egunak, eta baita arropak jasotzekoak ere, eskolen bidez zabaldutako oharrean ere horren berri ematen da.
Entsegu egunak: martxoak 31, apirilak 2, 4, 8, 10 eta 28 18:30etan Haztegi Ikastolako atzeko frontoian. Entsegu orokorra: apirilak 29, 20:00etan (entsegu hau Domingo Agirreko frontoian egingo dugu).
Visto: 48
Escrito por Legazpiko Udala el . Publicado en Albisteak.
Datorren larunbatean, otsailak 22, hasiko da euskal automobilismo denboraldia Gabiria-Legazpi Rallysprintarekin. Bosteko eskuderia arduratuko da proba aurrera eramateaz. Ostiral arratsaldean, 18:00etatik 21:00etara, egiaztapen administratiboak egingo dira Aitxuri Jatetxean eta Legazpiko industrialdean, Etxaleku Garraioen instalazioen aurrean, hurrenez hurren. Larunbat goizean, 8:00etatik aurrera, egiaztapen administratibo eta teknikoak egingo dira Udalaren bulegoetan eta Legazpiko plazan. Ondoren, 11:15ean, ibilgailuak plazatik irtengo dira Ezkioko Anduaga industrialdean dagoen asistentzi-gunerantz. Bertan, parte hartuko duten taldeek autoei azken doikuntzak egingo dizkiete eta erlojupeko lehenengo tramorako gurpil egokiak aukeratuko dituzte. 12:00etan, lehenengo ibilgailuak Gabiritik irteera hartuko du Legazpiko noranzkoan, 6,65 km egiteko. Aurten, iaz bezala, bi txanda egingo dira noranzko bakoitzean. Goizean Gabiria-Legazpi noranzkoan eta arratsaldean beste bi aldiz Legazpi-Gabiria noranzkoan. Bigarren txanda 13:45ean hastea espero da. Arratsaldeko tramoak 16:00etan eta 17:45ean izango dira.
Ondoren, ibilgailuek Legazpiko plazan amaituko dute proba. Bertan, sari eta garaikur banaketa egingo da, 20:00ak aldera.
Izen emate handia
Urtero bezala, Gabiria-Legazpi Rallysprintak ikusmin handia sortzen du taldeen eta ikusleen artean, denboraldia hasteko irrikaz baitaude. 60 taldek eman dute izena, eta horien artean Aitzol Apalantza egungo Euskal Rallysprinteko txapelduna nabarmentzen da, Olatz San Miguelekin taldea osatuz, eta Skoda Fabia RSarekin lehiatzen dira, marka txekiarraren azken modeloa, eta gainditu beharreko taldea izango dena. Alberto Marcos eta Garazi Beitia BMW M3 batekin. Albertok hainbat aldiz zapaldu du podiuma, baina garaipena falta zaio, eta hori lortzen saiatuko da. Gorka Idigorasek eta bere kopiak, Nerea Campos legazpiarrak, Peugeot 208 Rally4 bat estreinatuko dute, etalaster egokitzea espero dute. Ibon Otaegi eta Leire Odriozola BMW M3 E46 ikusgarri batekinlehiatuko dira, eta errepidea lehor badago, ezustekoa eman dezake. Txus Jaio eta Borja Agirregomezkorta BMW M3-rekin lehiatuko dira. Markinako pilotua, beti ikusgarria, zaleen gogokoenetako bat da eta ziur ikuskizun polita eskainiko duela. Carlos García Yoldi nafarra, bere anaia Jesusekin batera, BMW M3 batekin ere lehiatzen da, eta kontuan hartu beharko da. Gurutz Agirretxe eta Mikel Labaka.rekin bezala BMW 1M batekin. Iazko garailea, Iraitz Olariaga, oraingo honetan Citroën Saxo txiki batekin lehiatuko da, oraindik bere Honda prest ez duelako. Oraingoan Oihane Urangak laguntzen dio. Ezin ditugu ahaztu Mitsubishi 4x4 ezberdinak, euriak presentzia eginez gero, pomadan egon daitezkeenak. Roland Holke-Erik Fuente, Jon Etxeberria-Mireia Saizar eta Mikel Bilbao-Aitor Rocha Mitsuren bertsio ezberdinekin lehiatuko dira.
Emaitza on bat lortzeko aukerak dituzten pilotu gehiago dira Iñaki Alberdi eta Izar Aranguren, Ford Escort MK-II indartsu eta aldi berean ikusgarriarekin, Xabi Mujika-Igor Velasco, iaz lehen txandan bigarren denborarik onena lortu zutenak, eta Aitor Saizar-Paloma Mújica, Peugeot 208 R2 batekin, besteak beste.
Segurtasuna
Beste behin ere, zaleei leku seguruetan jartzeko eskatu behar diegu, inoiz ez aurreko egunetan antolatzaileek jartzen dituzten zinta gorrien edo kartelen bidez arriskutsu gisa markatutako lekuetan. Leku arriskutsu horiek kurben irteera, balaztatzeak eta hartxintxarrak ateratzen diren lekuak izan ohi dira. Eta oso garrantzitsua da, inoiz ez ibilbidera irtetea. Tramo hori ezin hobeto ikus daiteke zuhurtziazko distantzia batetik, norberarengana edo parte-hartzaileengana arriskuan jarri gabe. Aurten, gainera, kontuan izan behar da noranzko batean ondo kokatuta dagoen publikoa ezin dela bestean egon. Beraz, mesedez, kasu egin segurtasun-autoari, lehen ibilgailua irten baino 30 minutu lehenago igarotzen baita ibilbidetik. Kasu egin behar zaie komisarioen jarraibideei, probaren garapena arina izan dadin. Gogoan izan debekatuta dagoela sua egitea, eta bertaratzen direnei eskatzen zaie eraman ditzatela ekartzen dituzten hondakinak, mendia ez dela zabortegia.
Denborak zuzenean jarraitu ahal izango dira www.fotomotor.es orrian.
Visto: 78
Escrito por Legazpiko Udala el . Publicado en Albisteak.
26, asteazkena: LITERATURA KLUBA GAZTELERAZ. 18:00etan Udal Liburutegian, Monica Leivak gidaturik. Landuko da: Las cosas que perdimos en el fuego/ Mariana Enríquez
27, osteguna: LITERATURA KLUBA EUSKARAZ. 18:30ean Udal Liburutegian, Miriam Lukik gidaturik. Landuko da: Lanbroa/ Pello Lizarralde
Gogora ekarri nahi dugu, Irakurketa taldeak irekiak direla baina parte hartzeko komeni dela aurrez izena ematea Udal Liburutegian bertan edo telefonoz: 943737186, e-postaz: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. edo WhatsaAppez: 639851172.
Visto: 104
Escrito por Legazpiko Udala el . Publicado en Albisteak.
Kiroletik bagoaz Euskaraz sariak Jaurlaritzaren “2021-2024 Kirolean Euskara Sustatzeko Planean” du bere jatorria. Euskararen erabilera aktibatzeaz eta sustatzea da errekonozitu nahi dena, eta hor kokatuko litzateke sari honen sorrera. Hori horrela, egitasmo honek kirolean euskararen erabilera era sistematikoan lantzen duten klubei zein pertsonei aitortza egin nahi die.
Aurten, Urola Garaia mankomunitatea izan da sari horietarako hautagaietako bat. Izan ere, azkeneko 6 urtetan hiru diagnostiko kuantitatibo eta kualitatibo bat egin ditugu, eskualdeko kirol elkarteek kudeatzen dituzten eskoletan eta udal kirol zerbitzuetan, bereziki 16 urtez azpikoen artean, euskararen erabilera areagotzeko xedearekin. Diagnostiko horietatik, hiru katalogo argitaratu ditugu gure herrietan euskaraz entrenatzen duten taldeak nabarmenduz, eta balioa eman asmoz, gehiago ere batu dakien. Katalogo horiek hainbat eratara zabaldu ditugu: etxe guztietara, Goierriko Hedabideekin lankidetzan, sei bideo laburretan… helburu nagusia gaztetxoei entrenamenduak euskaraz eskaintzen dizkieten entrenatzaileen lana goraipatzea ere izan da.
Osteguneko ekitaldian, Jon Luqui mankomunitateko lehendakariak jaso du aitorpen diploma, Eric Galvez Legazpiko alkatea eta Edurne Matias euskara zinegotzia ere bertan egon zirelarik.
Dena den, aitortza hori eskualdeko kirol-klubena ere bada, haien parte-hartzerik gabe ezin izango bailitzateke mankomunitate mailako “Kirolean euskaraz” aurrera eraman. Beraz, lerro hauen bidez, gure eskerrik beroena gure herrietako klub guztiei, besteak beste, euskararen erabilerari ere egiten dioten ekarpenarengatik.