Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Zine denboraldi berria hasiko da

Zine denboraldi berria hasiko da

Zine denboraldiari hasiera emateko,Mohamed Al Daradji-ren Son of Babylon filmea emango dute bihar, osteguna, Latxartegi aretoan 22:15ean.

Ostiralean Mud filma izango da leku eta ordu berean.

Igandean berriz, Marcel Barrenak zuzendutako Mon petit dokumentala izango da ikusgai 19:30ean.

Lehenengo asteburuan emanaldi guztiak doakoak izango dira.

  • Visto: 134
Kalean egin beharreko XII. Pintura Lehiaketa-ko irabazleak

Kalean egin beharreko XII. Pintura Lehiaketa-ko irabazleak

Joan den irailaren 20, larunbata Legazpin izan zen “Joxe Martin Etxeberria Kalean egin beharreko XII. Pintura Lehiaketa”-ko irabazleak honako hauek izan ziren:

Epaimahaiaren saria: Maria Teresa Durás

Herritarrek aukeratutakoa: Jokin Telleria

  • Visto: 209
Grabaketak egiteko diru laguntzak

Grabaketak egiteko diru laguntzak

Urriaren 31ra arte eskatu ahal izango dira grabaketak egiteko diru laguntzak

Aurten, seigarrengoz emango ditu laguntzak Gazteria Sailak

Legazpiko Udaleko Gazteria Sailak 5 urte darama herriko musika taldeentzat diru laguntza programa bat bideratzen. Eta aurten ere, halaxe egingo du, seigarrenez. Diru laguntza jaso nahi duten musikariek, beraz, urriaren 31ra arteko epea izango dute eskaera egiteko, udaletxean bertan dagoen Herritarrentzako Arreta Bulegoan.

Oinarri eta eskari orrirako sarbidea

Programa honen helburua, hain zuzen, musikari legazpiarrei euren diskoa argitaratzen laguntzea da, eta horretarako, gehienez ere 1.000 euroko laguntza ematen zaie. Elbereth (2009), Hartu arte (2010), Yerko Ortiz (2011), Doinua Musika Eskolako Big Band eta D-Pintxos (2012) eta One Way Rock, Vancouver eta Deaf Squad (2013) taldeek jaso dute laguntza orain arte.

Trikornio txapelketa

Bestalde, Gazteria Sailak, Sorgintxulo taldearen bitartez, Trikornio txapelketa antolatu du datorren larunbaterako, irailak 27, Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan. Domingo Agirre eskolako pilotalekuan izango da, eta LHko 5. eta 6. eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek parte hartu ahal izango dute.

Trikornio txapelketa, hain justu, hiru kirolen txapelketa da; alegia, futbola, eskubaloia eta saskibaloia. Eta kirola gauzatu bitartean, euskaraz hitz egitea izango da helburu nagusia. Goizean goizetik hasiko dira lehian.

Goizeko partidak, zehazki, 9:30ean hasiko dira, eta arratsaldekoak, 16:00etan. Ondoren, askaria izango dute. 

  • Visto: 132
Gaztetxeko teilatua konpontzen

Gaztetxeko teilatua konpontzen

Udalak 41.000 euro inguruko aurrekontua erabiliko du Gaztetxeko teilatua konpontzeko

Legazpiko Gaztetxean itoginak zeuden aspaldian, eta arazoari irtenbidea bilatzeko asmoz, teilatua berritzeko lanak egiten ari da Udala. Aurreikuspenen arabera, irail amaieran amaituko dituzte konponketa lanak, eta 41.000 euro inguruko aurrekontua behar izango du.

Eraikinak zeukan arazo tekniko hori konpondu nahi izan du Udalak, gazteen gune libreak behar besteko baldintzak bete ditzan, eta ondorioz, gazteek euren ekintzak (kontzertuak, bakarrizketak eta bestelako jardunaldiak) antolatzen jarraitu ahal izateko.   

  • Visto: 149