Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 7an Legazpin

Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 7an Legazpin

Irailak 7, igandea, 10:00etan hasita, Gipuzkoako Artzain Eguna ospatuko da Legazpin.
 
Gipuzkoako Artzain Gaztaren 30. lehiaketa, artzainei omenaldiak, sagardo eta gazta dastaketa edota ardi eta aharien erakusketa nahiz artisautzako produktuak izango dira eguneko ekintzetako batzuk. Arratsaldean, berriz, Gipuzkoako 46. Artzain Txakurren Txapelketa egingo da.
 
Gipuzkoako Artzain Egunean izango dira:
-Bittor Oroz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordea, Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna.
-Kepa Urzelai, Legazpiko alkatea

Gipuzkoako Artzain Egunaren web gunera sar zaitez

  • Visto: 207
Agirre Etxeberri parkea inauguratu eta ondoren Lauroba taldea

Agirre Etxeberri parkea inauguratu eta ondoren Lauroba taldea

Irailak 6, larunbata, 18:30ean, Legazpiko Udalak, Agirre Etxeberri parkea inauguratuko du. Ekitaldia parkean bertan izango da eta ekitaldiaren ostean, Musika Parkean egitasmoaren bigarren kontzertua izango da Lauroba taldearekin.

  • Visto: 324
Arantzazura erromesaldia irailaren 8an egingo dute legazpiarrek

Arantzazura erromesaldia irailaren 8an egingo dute legazpiarrek

Urtero bezala, legazpiarrek Arantzazun izango dute hitzordu iralaren 8an, erromesaldia dela tarteko; eta Udalak autobus zerbitzua jarriko du bertara joateko.

 

Goizeko 7:30ean izango da lehen autobusa, Udanatik Arantzazura oinez joan nahi dutenentzat. Saturnino Telleria biribilgunean dagoen geltokian hartu behar dute autobusa, eta Udanaraino eramango ditu. Mendizaleek ez dute hamarretakorik eraman beharko, Ama Birjinaren iturrian salda eta txorizo egongo baita. Bigarren autobusa, berriz, 10:00etan izang da, toki berean, eta honek Arantzazuraino bertaraino eramango ditu erromesak. Bueltan etortzeko autobusa, berriz, 17:30ean irtengo da Arantzazutik, denentzat.

 

Autobus zerbitua erabili nahi duen orok udaletxeko Herritarren Arreta Bulegoan eman beharko du izena, eta doan izango da.

 

Bazkarirako txartelak

Eguerdian, 14:00etan, herri bazkaria izango da Arantzazuko Santutegia Hotelean. Bazkarirako txartelak ere udaltxeko Herritarren Arreta Bulegoan egongo dira salgai, 20€-ren truke.

 

Honako menu hau eskainiko dute: urdaiazpikoa, arrain pudina, paella, legatz frijitua eta pantxineta.

  • Visto: 148