Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Agirretxeberri parkea abuztuaren 4tik aurrera zabalik

Agirretxeberri parkea abuztuaren 4tik aurrera zabalik

Inaugurazio ekitaldi ofiziala irailaren 6an egingo da.

 

Hainbat hilabetetan lanean jardun ondoren, astelehenean irekiko ditu Legazpiko Udalak Agirre-Etxeberri parkearen ateak. Ireki aurretik, baina, hainbat egokitze lan egin dituzte. Batetik, Santikutz kalera ematen duten hormak boda dituzte, parkea bera zein eraikina guztion begietra gera daitezen; beheko aldean (Urola kalea), berriz, horma txikitu egin dute, helburu berberarekin.

 

Besteti, irrisgarritasuna bermatzeko, hainbat arrapala jarri dituzte. Eta ariketa fisikoa egiteko hainbat makina eta gailu dituen gunea ere atondu dute; bereziki adineko pertsonentzat.

 

Parkeak ordutegi irekia izango du; alegia, une oro egongo da irekita. Udalak jakinarazi duenez, eraikina egokitu eta musika eskola bertan jartzea da eman beharreko hurrengo pausua.

 

Parkearen ateak astelehenean bertan irekiko dituzten arren, inaugurazio ekitaldi ofiziala oporren bueltan egingo dute; zehazki, irailaren 6an, 18:30ean.

  • Visto: 188
Musikaz gozatuz giro ederrean. Argazki galeria ikusgai

Musikaz gozatuz giro ederrean. Argazki galeria ikusgai

Eguraldi gorabeherak tarteko, bigarren saiakeran, ‘Musika Parkean’ egitasmoko lehenengo kontzertua egin zen joan den uztailaren 23an. Adin guztietako Legazpiar ugari hurbildu ziren Urtatzazarreko parkera MacJeara´sBand taldearen musikaz gozatzera. Belarretan eserita nahiz etzanda eta otarteko batekin nahiz edateko zerbaitekin lagunduta, musikaz eta naturaz gozatzeko aukera paregabea izan zuten.

Hona hemen kontzertuaren argazki galeria.

Hurrengo hitzordua, irailaren 6an izango da, Agirre Etxeberri parkean 19:00etan.

  • Visto: 173
Zamalanetarako mugaketak Nafarroa kalean

Zamalanetarako mugaketak Nafarroa kalean

Arrazoia: Nafarroa kalean egindako lanak bukatzeko egin beharreko lanak; beraz, horiek egin bitartean mugatuta egongo dira zamalanak.
 
Barkatu eragozpenak!
  • Visto: 212