Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Zea Mays taldearen doinuak, Agorreko Santikutzetan

Zea Mays taldearen doinuak, Agorreko Santikutzetan

Agorreko Santikutzetarako pixka bat falta den arren, Jai Batzordea etxeko lanak eginda joango da oporretara. Izan ere, prest daukate Agorreko Santikutzetarako jai egitaraua. Eta ekintza nagusien artean, Zea Mays taldearen kontzertua dugu nabarmentzekoa.
Bilboko rock taldeak irailaren 13an joko du, larunbata, 23:30ean, Euskal Herria plazan. Hamahiru kantuk osatzen dute Da euren azken diskoa, eta horiek nahiz lehenagoko kantu ezagunak entzuteko aukera izango dute Legazpira joaten diren zale guztiek.
  • Visto: 174
Aztiriko jaiak, Junetorrik zerbitzu berezia igandean

Aztiriko jaiak, Junetorrik zerbitzu berezia igandean

Datorren ostiralean, hilak 18, Aztiriko jaiak hasiko dira, eta igandera bitarte hamaika ekintza eta ikuskizun izango dira. Jaiak direla tarteko, Legazpiko Udalak Junetorri autobusaren zerbitzu
berezia eskainiko du irailaren 20an, igandea. Zehazki, arratsaldez ibiliko da autobusa, eta 3 itzuli egingo ditu. Hain zuzen, 17:30ean, 19:00etan eta 20:30ean aterako da Laubidetik. Itzulerarako, berriz, 18:15ean, 19:45ean eta 21:15ean, Aztirin bertan hartuta. Zerbitzu bereziei buruzko ohar guztiak www.junetorri.com helbidean daude ikusgai, eta nabarmentzekoa da abuztuan autobusak ez duela zerbitzurik eskainiko.
Ekintza ugariko jaiak
Aztiri Bat eta Gazteak elkarteek Legazpiko zein Gabiriako udalen laguntzarekin antolatutako jai hauetan, askotariko ekintzak izango dira. Besteak beste, ostiralean, Meza Nagusia, 11:00etan, eta Elustondo anai-arrebekin erromeria, 23:00etan. Larunbatean, 11:00etan, helduen eta gazteen arteko VIII. Futbol Partida; 16:00etan, Gazteen XXIV. Txirrindulari Proba; eta 18:00etan, ohiko patata tortilla lehiaketa. Igandean, berriz, Aztiriko IX. Mendi Martxa, 11:00etan; ordu berean, Meza Nagusia eta auzoko helduenari omenaldia eta arratsaldeko 18:30ean herri kirol erakustaldia izango dira.
  • Visto: 220
Begirale Ikastaroaren matrikulazioa

Begirale Ikastaroaren matrikulazioa

18 urte beteta eta 2015.urtean zehar beteko duten legazpiar gazteei zuzendua.

Plaza mugatuak: 25.

Matrikulazioa: uztailaren 14tik 24ra, Herritarrentzako Arreta Bulegoan, 11:00etatik 15:00etara.

► ADI! Epe honetan kanpoko gazteei aurre-izenematea egiteko aukera emango zaie.

2014-2015 ikasturteko Aisialdiko Begirale Ikastaroaren gaineko zehaztapenak

Egutegia

Matrikula eskaera-orria

Matrikula fitxa

  • Visto: 173
Aste honetan, obrak hasiko dituzte Elbarrena inguruan

Aste honetan, obrak hasiko dituzte Elbarrena inguruan

Legazpiko  Elbarrena  auzo  inguruan  eraberritze lanak  hasiko  dituzte  aste  honetan.  Zehazki, suhiltzaileen  ingurutik  DIA  supermerkatura bitartean, ia kilometro bateko edateko ur hodia aldatuko dute. Lehenengo fasean, DIAtik Legauto ingurura jardungo dute, eta bigarrenean, zentral elektrikotik  suhiltzaileetara.  Aurreko  astean, zurkaiztu egin dute gunea, lanei ekin ahal izateko. 
 
Gipuzkoako  Urak  enpresa  arduratuko  da  lanak egikaritzeaz,  enpresa  horrek  Legazpiko Udalarekin  daukan  hitzarmenaren  baitan. Izan ere, hitzarmen horren arabera, uraren kudeaketa egitearen  truke,  enpresa  horrek  udalerrian hainbat hobekuntza lan gauzatzeko konpromisoa dauka. 
 
Lanek, printzipioz, ez dute inolako eraginik izango zirkulazioan;  gehienean,  bide  bazterrean jardungo baitute. Alabaina, pare bat bidegurutze  egin  behar  dituzte,  eta  une  horietan  oztopoak izango dira. 
 
120.000 €‐ko aurrekontua izango dute lanetarako (BEZ  barne),  eta  behin  bukatuta,  industrialdeko biribilgunetik  DIAraino  doan  edateko  uraren hoditeria nagusia berrituta geratuko da. 
 
  • Visto: 266
Azarotik irailera aurreratu dute 80 urtetik gorakoen bazkaria

Azarotik irailera aurreratu dute 80 urtetik gorakoen bazkaria

Urteak dira Legazpiko Udalak 80 urtetik gorako pertsonentzako bazkaria antolatzen duela. Hasiera batean, Gizarte Zentroan egiten zuten, baina toki faltagatik, Urbeltz pilotalekura lekualdatu ziren. Orain artean, azaroan egin izan da, baina eguraldi kaskarra dela tarteko eta adineko pertsonak hotzak egon ez daitezen, irailera aurreratzera erabaki du Udalak, eta Agorreko Santikutzetako programaren baitan txertatzea.
 
Hala, irailaren 12an izango da, ostirala, eta hil horren lehenengo egunetik aurrera eman ahal izango dute izena, Gizarte Zentroan, interesa duten pertsona guztiek.
 
  • Visto: 176