Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Zirkulazio eta aparkaleku aldaketak

Zirkulazio eta aparkaleku aldaketak

Hemen klikatu planoa ikusteko.

Hemen klikatu obraren inguruko informazio gehiago ikusteko

ZIRKULAZIOA

KALE NAGUSIA

Sarrera kontrako norabidean Kale Nagusia 25etik-Txoko, gorantz.

Irteera Santikutz kalea 2tik (Serenako aldapa).

NAFARROA KALEA

(7:30etatik-13:00etara) Zamalanak soilik.

Sarrera kontrako norabidean Kale Nagusia 25etik(Txoko) gorantz.

Irteera Saturnino Telleriako biribilgunetik.

APARKALEKUAK

* Kale Nagusia 1etik-15era (taxi geltokitik Elizondo bitartean), zamalanak izan ezik,  ezingo da aparkatu.

*Kale Nagusia 16tik-25ra (farmazitik Aurrera tabernaraino)   Ez dago aldaketarik, gaur egun bezala mantenduko da.

 
  • Visto: 23
Egutegiarekin lotutako seigarren zozketa

Egutegiarekin lotutako seigarren zozketa

Udalak 2014rako ateratako egutegian, herritarrek parte hartzeko moduko joko bat proposatzen da. Legazpiko jaiak dira ardatz nagusi. Hilabete bakoitzean, sasoi horri dagokion jai baten argazkia dugu, eta horrekin lotutako galdera bat. Herritarrek erantzun zuzena eman behar dute, www.legazpiko-udala.info web orriko "Egutegia 2014" izeneko txokoan sartuta edo Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda.
 
Dagoeneko egin dute urteko seigarren galderari dagokion zozketa; alegia, ekainari dagokiona. Hauxe zen galdera: Nola deitzen da Oilar Jokoan txistulariek etengabe jotzen duten doinua? Erantzun zuzena, hain justu, Tranka-tranka da. Ondo erantzundakoen artean zotz egin, eta Jesus Toquero izan da irabazlea. 50 euroko bale bat jasoko du, herriko tabernaren batean otordu batez gozatzeko.
 
Merkataritza eta ostalaritza sustatzea
 
Saria bale moduan banatzen du Udalak, eta ez eskudirutan; izan ere, herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzea du helburu. Hala, irabazleak 50 euroko balea jasoko du, eta berau xahutzen duen saltokiko merkatariak, ondoren, udaletxean aurkeztu beharko ditu nola bale hori, hala faktura, eta hantxe ordainduko dizkiote 50 euroak.
  • Visto: 199
Aizkorri kaleko berrurbanizatzea

Aizkorri kaleko berrurbanizatzea

Hauek izango dira Aizkorri kaleko obraren bidez egingo diren jarduerak:

  • Azpiegiturak berritzea: hodi biltzaile nagusia, hornidura-sarea, euri-urak, herriko argiak (LED), telefono-sarea eta gas-sarea.

  • Patrizio Etxeberria kaletik Garaguneradoan bide-tarteanzoladura berria jartzea.

  • Espaloiak zabaltzea eta 2,50 metrokoak egokitzea.

  • Eremu osoa altuera berean jartzea (Plataforma bakarra).

Obrak uztailaren lehenengo hamasbostaldian hasiko dira eta 4 edo 5 hilabeteko iraupena izango dute.

Obra guztiaren aurrekontua :638.214,38 €, horietatik 260.000€ Gipuzkoako Urak. 

  • Visto: 293
Bide mozketa Brinkola auzoan

Bide mozketa Brinkola auzoan

Goizeko 8:00etan itxiko da bidea eta zubia konpontzeko lanak bukatu arte egongo da itxita, bertan bide osoa hartuko duen kamioi- garabi bat jarri behar delako. Sor daitezkeen eragozpenak barkatuko dizkiguzuelakoan, begirunez agurtzen zaituztet.
  • Visto: 181
Gorka Salmeronen liburuaren aurkezpena

Gorka Salmeronen liburuaren aurkezpena

Liburuaren  aurkezpena  astelehenean izan zen Legazpiko  Kultur  etxeko  areto  nagusian.
 
Legazpiko sorrera  eta  garapena  burdingintzari lotuta  daude  eta  horri  buruzko  argazki  eta  dokumentazio  lana  argitara  eman  du Salmeronek.
  • Visto: 169