Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Arraiza-Gamindek eta Etxegarai-Arrillagak hanka onarekin sartu nahi dute Urrezko Ligara Legazpin

Arraiza-Gamindek eta Etxegarai-Arrillagak hanka onarekin sartu nahi dute Urrezko Ligara Legazpin

Binakako Txapelketa nagusiak Gipuzkoan jarraituko du asteburu honetan eta Aretxabaletako hasiera ederraren ostean, Legazpin izango du bigarren geldialdia. Bertan arituko dira Arraiza-Gaminde eta Etxegarai-Arrillaga, lehiaketaren lehen fasean B multzoan elkarrekin aritutako bi bikote eta Zabaleta-Osesek Aretxabaletan egin bezala, garaipen batekin hasi nahi dute Urrezko Liga hau.

Bi bikote hauek bina punturekin amaitu zuten lehen fasea eta elkarren arteko partida, Legazpitik oso gertu gainera, Oñatin, laugarren jardunaldian eta Arraiza-Gamindek eskuratu zuten garaipena (22-14ko emaitzarekin).

Txapelketako partidaz harago, jaialdia goi mailako beste partida batekin hasiko da. Amaia Aldai-Zabalak Garai-Capellanen aurka jokatuko dute igande goizerako plan ezin hobea biltzen duen eskaintza paregabean.

Noiz: otsailak 16, 12:00etan

Non: Urbeltz pilotalekua

Prezioa: Doan

  • Visto: 103
Jaietako egitarauen azalerako lehiaketako irabazlea Ane Urzelai Olabide izan da

Jaietako egitarauen azalerako lehiaketako irabazlea Ane Urzelai Olabide izan da

Otsailaren 10ean, 17:30ean banatu zuen  saria Jaietako lan taldeko arduradun eta Kultura eta Jaietako zinegotzi den Miryam Galileak, aurten bigarrenez antolatu den Jai Nagusietako egitarauetako azal lehiaketetako irabazleari.

31 egileren 35 lan aurkeztu dira aurtengoan lehiaketara, eta otsailaren 5ean egindako Jaietako lan taldearen bilera irekira bertaratuak egin zuten epai mahai lana eta bozketa bidez aukeratu zen irabazlea.

Honela banatu ziren bozkak:

2- Santikutz jaiak: 8

7- Mende erdi Santikutzak koloreztatzen: 1

9- Herritarren ilusioa: 1

17- Jaiak berriro, elkarrekin ospatzeko giroa! (A): 2

18- Jaiak berriro, elkarrekin ospatzeko giroa! (B): 1

31- Dantzan: 1

34- Kolore: 2

Beraz inolako zalantzarik gabe erabaki zen Santikutz jaiak lema duen 2 zenbakiduna izango dela aurtengo jaietako egitarauetako azala. Lanaren egilea: Ane Urzelai Olabide.

Aurkezturiko lan guztiak, eta irabazlea ere bai noski, ikusgai daude Kultur Etxeko erakusketa gelan otsailaren 3tik 14ra bitartean, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara.

 

  • Visto: 98
“La Bellota” Zentro Extremeñoaren 30. Urteurren festa

“La Bellota” Zentro Extremeñoaren 30. Urteurren festa

Igandean, otsailak 16, Azokako arkupeetan emango dio hasiera, “La Bellota” Zentro Extremeñoak 30. Urteurren Festari.

Sustraiak eta Korosti dantza taldeetako kideek Aurreskua eskainiko dute ekitaldiari hasiera emanez eta jarraian Grupo de Coros y danzas "Nuestra Señora Virgen de la Montaña" talde bizkaitarrarak (Astrabudua- Erandio) bere emanaldia eskainiko du, eguerdi aldera, Azokan. Festak San Inazio auzoan duten egoitzan jarraituko du anai-arreba arteko bazkari batekin.

“La Bellota”-ko kideek herritar guztiekin ospatu nahi du 30. Urteurren hau eta eguerdian egingo den ekitaldira gonbidatu nahi zaituzte legazpiar guztiok.

  • Visto: 101
Emozioei buruzko hitzaldia Kultur Etxean

Emozioei buruzko hitzaldia Kultur Etxean

Marta Madina legazpiarrak hitzaldia eskainiko du otsailaren 11n, bihar asteartea 18:30ean, berak antolaturik eta bere ezagutzak herritarrekin partekatu asmoz, Kultur Etxeko areto nagusian.

Landuko duen gaia:

Emozioak: Zein emoziotan bizi zara? Ezagutu zure mapa emozionala eta ulertu nor zaren.

  • Visto: 176
Zine-Klub saioa Latxartegi Aretoan: “Ciento Volando”

Zine-Klub saioa Latxartegi Aretoan: “Ciento Volando”

Legazpi Zine-Klub elkarteak, otsaileko lehen saioa Chillida 100 urte egitasmoarekin elkarlanean eskainiko du Latxartegi Aretoan urtarrilaren 14an, ostiralean arratsaldeko 19:00etan.

Arantxa Aguirreren  Ciento Volado dokumentala eskainiko dute.

Emanaldian Josean Larrea eta Mikel Chillidak hartuko dute parte.

Sinopsia:

Udako egunsentia. Donostiako neska gazte bat Haizearen Orrazira doa. Eduardo Chillida eskultore zaharra gogoratzen du, txikitatik bertara joaten zena. Gaur egun, harkaitzetan sustraitutako bere hiru eskulturak, itsasoarekin eta haizearekin etengabeko elkarrizketan, bere hiriaren eta euskal kostalde osoaren nortasun-ikur izatera iritsi dira. Egunsentian, Jone gazteak eskultoreaz galdetzen dio bere buruari, eta haren bila joango dela agintzen dio bere buruari.(FILMAFFINITY)

Fitxa Teknikoa:

Zuzendaritza: Arantxa Aguirre

Gidoia: Arantxa Aguirre

Aktoreak: Eduardo Chillida, Jone Laspiur

Argazkia: Gaizka Gourgeaud, Rafael Reparaz, Carlos Arguiñano Ameztoy

Generoa: Dokumentala/ Biografia.

Iraupena: 92 minutu

Sarrera doakoa tokiak bete arte.

  • Visto: 115