Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Eraiki dezagun Legazpi ekimeneko iradokizunen %75,75 bideratu ditu Udalak

Eraiki dezagun Legazpi ekimeneko iradokizunen %75,75 bideratu ditu Udalak

Udal Gobernu taldeak herritarren beharrak, nahiak eta ideiak ezagutzeko asmoa azaldu zuen 2023ko iraila eta urria bitartean aurrera eraman zen Eraiki dezagun Legazpi egitasmoaren bitartez. Bertan, herrian zehar aurrera eramandako topaketatan, legazpiarren 176 iradokizun jaso ziren. Abenduan zehar prozesu honetan parte hartu zuten herritar guztiek telefonoz edo emailez erantzun bat jaso zuten egindako iradokizunaren inguruan, eta hauek aurrera eramateko ere 2024ko aurrekontuetan diru kopuru bat zehaztu zen.

Jasotako 176 iradokizunak sailkatu eta multzokatu egin ziren, horietako batzuk behin baino gehiagotan errepikatzen zirelako eta multzo bakoitzean iradokizun mota desberdin bat kokatuz. Gainera, zerrenda bat osatu zuen Udalak herritarrek horien jarraipena egin ahal izateko.

Hiru multzotan banatu dira iradokizunak:

  • Egiteke, herrian zehar egin beharreko lanak kokatuz.
  • Oharra, Udalaren eskumena ez denean dagokion enpresa edo erakundeari edo partikularrei abisua paratzeko konpromezua hartuz.
  • Aztertzeko, bertan obra eta proiektu handiago bat suposatzen zuten iradokizunak kokatuz.

Semaforo baten bitartez 2024ko urte osoan zehar hauen jarraipena egiteko aukera izan dute herritarrek: berdea, lana eginda, abisua pasata edo hau aztertu denean; laranja, egiteko prozesuan edo azterketa prozesuan dagoenean; eta gorria, egin gabe dagoenean.

2024. urtea amaitu berri, ekimen honen balantzea egin du Gobernu taldeak eta emaitzak herritarrekin partekatu nahi izan ditu.

EGITEKEatalean 83 iradokizun kokatu dira eta hauetatik 61 aurrera eraman dira dagoeneko, eta beste 22ak prozesuan daude. Hau da, iradokizunen %73,49 egin/konpondu dira.

OHARRAatalean berriz, 22 iradokizun kokatu dira eta hauetatik guztiak bideratu dira, beraz %100ean pasa da abisua

AZTERTZEKOatalean 27 iradokizun sailkatu dira. Hauetatik 17 aztertu dira dagoeneko; 9 aztertzen ari gara eta bakarra ez da oraindik aztertu. Hortaz, %62,96 aztertu dira; %33,33 aztertzen ari dira; eta %3,7 ez da oraindik aztertu.

Hortaz, guztira, egiteke, ohar eta aztertzeko dauden iradokizunak ikusita %75,75 berdez aurkitzen dugu, hau da egin edo aztertu da; %23,48 laranjaz daude, hau da, egiteko bidean edo aztertzen; eta %0.76 gorriz, hau da, ez da aztertu.

Emaitzak ikusita Udal Gobernu taldeak oso  positibotzat jotzen du ekimena eta herritarrekin harremanak estutzen jarraituko du parte hartze prozesu edota honekin erlazioa duten ekimenak gauzatzen jarraituz, guztion artean Legazpi hobetzen jarraitu dezagun. Ezin da ahaztu udal langileek egindako lan bikaina, emaitzak hauek beraien esfortzuari esker lortu direlako.

HEMEN JARRAIPENA

  • Visto: 118
Sorgintxulorekin Txuri-Urdinera patinatzera

Sorgintxulorekin Txuri-Urdinera patinatzera

 

Sorgintxulo aisialdi taldeak irteera egingo du LH-6. mailako ikasleekin Donostiako Txuri-Urdin Izotz Jauregira patinatzera.

 

Izen-ematea

Izen-ematea hurrengo asteazkenera arte egin daiteke, otsailak 12, arratsaldeko 14.00ak arte,

Sorgintxulo taldeak burutuko duen ekintza hau Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan kokatzen da, Udaleko Gazteria, Euskara eta Hezkuntza zerbitzuek antolatzen dutena.

 

  • Visto: 36
“On Quixote” Balleta Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan

“On Quixote” Balleta Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan

Ballet emanaldia izango dugu otsailean, Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan,  eta “On Quixote”eskainiko dugu, 2 zatitan.

On Kixote koreografo eta musikari desberdinek sortu duten hainbat balleten izena da baina gaur egun balletaren izenburu hori irakurtzen dugunean Marius Petipa koreografoaren eta Ludwig Minkus musikariaren bertsioa dela esan dezakegu. Balletak aitzinsolasa eta lau ekitaldi ditu eta Moskuko Bolshoi Antzoki Inperialean eskaini zen lehenengo aldiz 1869ko abenduaren 14an. Aldaketa txiki batzuk sartu diren arren, gaur egun ballet bera da ikusi dezakeguna.

Petiparen obra Miguel de Cervantes idazleak idatzi zuen Mantxako On Kixote eleberrian oinarritzen da eta, batez ere, “Camachoren ezkontzak” (Gamache balletean) izeneko obran, bigarren zatiko XIX. kapituluan kontatzen denean; atal horretan Basilio bizarginaren eta Quiteria (Kitri balletean) gaztearen arteko erromantzea kontatzen da.

Rudolf Nureyev eta Robert Helpmann bikotearen On Kixote (1973) berri honi dagokionez, azpimarragarria da zenbat baliabide artistiko erabili diren obra egiteko. Dantzatutako zatia ikusgarria da eta filmaren gauzarik ederrenetakoa, Nureyev dantzariaren eta bere konpainiaren argazkiak egin zituen Geoffrey Unsworth kameralariaren lana da.

Halaz ere, Australian Ballet konpainiaren produkzio honek badu gabezia bat, Gillian Hartnollen esanetan. Bere ustez, ezin da esan filma erabat arrakastatsua izen denik: “filma ordutegi oso mugatuan egin zen eta abioiak gordetzeko hangar batean filmatu zen; bi gauza horiek eragina izan dute azken emaitzan”.

IRAUPENA: 127 min.

Zuz.: Rudolf Nureyev, Robert Helpmann

 

Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.

  • Visto: 92
Legazpiko Udalean euskararen erabilera handitzeko hizkuntza-irizpideak onartu ditu Udal Gobernu Batzordeak

Hizkuntza-irizpideak Udalean

Legazpiko Udalean euskararen erabilera handitzeko hizkuntza-irizpideak onartu ditu Udal Gobernu Batzordeak

Legazpiko Udaleko Gobernu Batzordeak, Udalean euskararen erabilera normalizatzeko 2024-2027 epealdirako Plan Estrategikoa onartu zuen iazko ekainean, euskal sektore publikoan euskararen erabilera normalizatzeko 19/2024 Dekretuari jarraiki.

Orain, dekretu berean jasotakoari jarraituz, Legazpiko Udalean euskararen erabilera handitzeko hizkuntza-irizpideak onartu ditu Gobernu Batzordeak joan den urtarrilaren 27an egindako bilkuran.

Hauek dira onartutako hizkuntza-irizpideen helburu nagusiak:

  • Herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea.
  • Euskararen erabilera normalizatzea eta sustatzea, euskara izan dadin zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza.

Eta helburu horiek lortzeko, hizkuntzak erabiltzeko irizpideak onartu ditu Udalak.

Bestetik, Udalak herrian euskararen erabilera sustatu nahi du eta, ildo horretan bat egiten du Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legeak horri buruz dioenarekin:

 

“Euskararen erabilera sustatzeko, planifikatzeko eta dinamizatzeko eskumenak aitortzen zaizkie udalei, bai udal-zerbitzuen alorrean, bai udalerriko bizitzaren eremu askotarikoetan ere” (…)

Azkenik, herritarrak Udalarekin harremanak euskaraz izatera animatu nahi ditu, gure hizkuntza izan dadin erabilera orokorrekoa gure herrian.

HEMEN HIZKUNTZA IRIZPIDEAK

  • Visto: 144
Ipuin kontaketa saioa Udal liburutegian

Ipuin kontaketa saioa Udal liburutegian

Maite Arrese izango da kontalari, udal liburutegian egingo den 5 urtetik gorakoentzako ipuin kontaketa saioan. Urteko lehen saioa izango da honakoa eta apirilera bitartean hileko saio bat eskainiko da.

Informazio gehiago, liburutegian bertan, telefonoz (943 737 186), emailez Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo., edo whatsappez (639 851 172).

  • Visto: 35