Otsailaren 1ean, larunbatean, Legazpiko Udalak ongietorria egin zien 2024an jaiotako legazpiarrei eta haien familiei


- Visto: 141


Legazpiko Udalak gaixotasun honek dakarren guztiaren baitan eta minbizia diagnostikatu eta tratatzeko terapia farmakologiko eta ez-farmakologikoen ikerketan aurrera egitearen garrantzia gogorarazten du.
Hortaz, otsailaren 4an udaletxea berdez argiztatuko da.
Legazpiko Bertso Olariak Elkarteak, negu bete betean egiten digu proposamena da, klasiko bihurtu den Bertso Afaria.
Aurtengoan, otsailaren 21ean, ostirala, 20:30ean, izango da Laubide jatetxean, eta Andoni Rekondo eta Nerea Elustondo arituko dira bertsotan.
Txartelak salgai daude dagoeneko Laubide jatetxean eta Gurrutxaga tabernan, 27€tan.

Herritarren kezkak eta beharrak jasotzeko aurreko urteetan azaldutako asmoarekin jarraituz, auzoen inguruan lanketa iraunkor bat egiteko beharra ikusi du udalak. Horrez gain, 2023-2027 legealdiko kudeaketa-planean espazio publikoa mantentzeko Plana idaztea eta martxan jartzea aurreikusita ere badago. Bi helburu horiek lortzeko LEGAZPI AUZOETATIK, auzo bira martxan jarriko da datorren hilean.
“Herritarren parte-hartzea sustatzeko eta bizi-kalitatea bermatzeko, auzo-eskala gertutasunetik lantzea ezinbestekoa dela uste dugu”, dio Eric Galvez alkateak, eta zentzu horretan, prozesu hau aurrera eramateko 9 saioetan, bizilagunen egunerokoan zuzenean eragiten duten beharrak jasotzeko saio ezberdinak burutuko dira. Horretarako herria 9 eremutan banatu da:
Lanketa honen helburua, “Legazpiko auzoetako beharrak herritarren ahotik zuzenean jasotzea, horiei erantzuteko ekintza plan bat burutzea eta horiei erantzuteko interbentzio ezberdinak aurrera eramatea da” dio alkateak. “Bizilagun bakoitzak bere ahotsak balio duela senti dezan nahi dugu”.
Auzo bira OTSAILAN abiatuko du Udalak eta hilean behin auzo ezberdin bat bisitatuko da, urtea amaitu bitartean. Hurrengo asteetan deialdi hauen informazio gehiago zabalduko da.
Udalak, Legazpiko herritarrak auzoz auzo garatuko den dinamika honetan parte hartzera gonbidatzen ditu, guztion artean nahi dugun herria izan dezagun!
Urtarrilaren 15eko jaietako lan taldearen bileran jarri ginen martxan,
eta otsailaren 5ean egingo den bilera irekian,
18:30ean Kultur Etxeko ikastaro gelan,
beste batzuren artean Maiatzeko Santikutz jaietako egitaraua osatzen joango gara,
egitarauetako azala aukeratuko dugu, pregoilari proposamenak aurkeztuko ditugu,….
Bilera irekia da, zure iritzia eta proposamenak ezagutu nahi ditugu.
Animatu eta parte hartu!