Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera dugu

Otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera dugu

Aurtengoan ere ohiturari eutsiko zaio Legazpin, eta otsailaren 4an, asteartea, Santikutz Abesbatza, kalez kale ibiliko da makilak eskuan, herriko auzo eta txokoetan barne, 19:00etatik aurrera.

Hona aurreikusi duten ibilbidea, eguraldiak laguntzen badie behintzat:

1.- Euskal Herria plaza, udaletxe atzealdea

2.- Plazaola kalea, erdi aldean.

3.-Saturnino Telleriako Errotondako arkupeetan-autobus geltokian.

4.-Kale Nagusia, farmazia parean.

5.-Kale Nagusia, Gurrutxaga eta Mendi artean.

6.- Euskal Herria plaza, udaletxe aurrean.

7.- Bikuña Plaza

8.- Domingo Agirre plaza

9.- Juanastegi erdi parean.

10.-Juanastegitik San Ignazioko aldapa eta Laubide aldera, Juanastegi 23 parean.

11.-Laubideko Haur parkea

12.-Laubiden, Maiatza eta Eroski artean

13.-Laubide, errotonda aldera dauden tabernen parean.

14.-Santikutz 20,22 eta 24ko atzealdeko plazan. Amaiera.

 

  • Visto: 38
Ikastetxeetan aurkezpen saioak hezkuntza eskaintzaren berri emateko

Ikastetxeetan aurkezpen saioak hezkuntza eskaintzaren berri emateko

Datozen egunetan zehazki, otsailaren 3tik 14ra bitartean izena emateko epea eta, ondoren, matrikulazioa irekiko da, 2025-2026 ikasturtean Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko nahiz itunduetan ikasi nahi dutenentzat.

Hori dela eta, datorren astean herriko ikastetxeek beraien hezkuntza eskaintzaren berri emateko aurkezpen-saioak egingo dituzte:

  • Domingo Agirre Eskola Publikoa:

otsailak 1, larunbata, 11:00etan,

Arantzazu Haur Hezkuntzako geletan (Laubide auzoa, 11).

 

  • Haztegi Ikastola:

urtarrilak 28, 17:30ean eta urtarrilak 29, 17:30ean (euskaraz)

eta urtarrilak 29, 10:00etan eta urtarrilak 30, 17:30ean (gazteleraz).

Saio guztiak Latxartegi Haur Hezkuntzako geletan izango dira (Latxartegi kalea,4-5).

 

Bestalde, aurreko egunetan Udalak 2 urteko eta 12 urteko seme-alabak dituzten familiei Bizikidetza-ziurtagiria igorri die, beharrezkoa izango baita erabakitzen duten ikastetxean izena emateko. Horren helburua da, herritarrei dokumentazio hori ematea, udal-bulegoetara joan beharrik gabe.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza sistemari buruzko informazioa ikusi, hainbat hizkuntzatan

  • Visto: 98
Nola sortu lotura sendoak eta harreman seguruak 0-3 adin-tartean

Nola sortu lotura sendoak eta harreman seguruak 0-3 adin-tartean

Datorren ostegunean, urtarrilak 30, 17:30ean hitzaldi bat izango da Agirre-Etxeberriko areto txikian, honako izenburupean: Nola sortu lotura sendoak eta harreman seguruak 0-3 adin-tartean. Mireia Centeno, psikologoa eta psikopedagogoa izango da hizlaria.

Hitzaldia 0 eta 3 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei zuzendutakoa da eta Agirre-Etxeberrin ireki berria den Izpien Txokoaren ondoko aretoan izango da.

Saioaren helburua da seme-alabekin harreman osasungarriak sortzeko tresnak eskuratzea eta haurraren osasun mentala zaintzeko oinarriak ezagutzea. Aldi berean, lotura-zailtasunak identifikatzen ikastea horiek lantzeko eta lotura-osasungarrien garrantzia ezagutzea.

  • Visto: 90
Jolas Kooperatiboak Sorgintxulorekin, datorren larunbatean, otsailak 1,  Kultur Etxean

Jolas Kooperatiboak Sorgintxulorekin, datorren larunbatean, otsailak 1, Kultur Etxean

Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako ikasleek Sorgintxulo Aisialdiko taldeak gidatuko dituen Jolas Kooperatiboetan parte hartzeko aukera izango dute, datorren larunbatean, otsailak 1, 17:00etan Kultur etxean. Gutxi gorabehera 18:30ak aldera amaituko da.

Izen-ematea online egingo da eta gurasoek bete behar dute, seme-alabek parte hartzeko baimena eman behar dutelako. Epea: ostegunera arte, urtarrilak 30, 14:00ak arte.

Lotura: www.legazpi.eus/jolasak-sorgintxulorekin

Haur eta gaztetxoenaisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak antolatutako ekintza da.

Jolas kooperatibo batean ez dago lehiarik. Parte-hartzaile guztiak helburu bera lortzen saiatzen dira. Hori dela eta, irabazi edo galdu egiten dute, baina talde gisa.

Ekintza honen inguruan azken ordukoren bat gertatuko balitz, Sorgintxulo taldearekin harremanetan jar zaitezkete: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

  • Visto: 94
Legazpi Klima 2030 foroak hilaren 30ean ekingo dio berriz bilerei

Legazpi Klima 2030 foroak hilaren 30ean ekingo dio berriz bilerei

LEGAZPIKO KLIMA ETA ENERGIA PLANAidazteko azkenengo lan bilera izango da hau. Hauxe izango da saio horren gai ordena:

  • 2025ean foroan landuko diren ekintzen proposamena.
  • Planaren Gobernantza eredua.

 Deialdiaren eguna, ordua eta lekua:

  • Urtarrilak 30 (osteguna)
  • 18:00-19:30
  • Kultur Etxean (Areto Nagusia)

 

Espero dugu bileran bertan ikustea!

  • Visto: 69