Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Kursaal Eskura-Doako autobusa: "La Traviata", Verdi (kontzertu dramatizatu bertsioan)¨

Kursaal Eskura-Doako autobusa: "La Traviata", Verdi (kontzertu dramatizatu bertsioan)¨

Otsailak 4, asteartea(Kursaal Auditorioa, 19:00)

Doako autobuserako eta ordu gazterako izen emateko azken eguna: urtarrilak 29

"La Traviata", Verdi
Perry So, musika zuzendaria
Nina Minasyan, Santiago Ballerini, Juan Jesús Rodríguez, Andrea Jiménez...
Orquesta Sinfónica de Navarra
Coro de AGAO
(Kontzertu dramatizatu bertsioan)

Kontzertu dramatizatu bertsioan eskainiko den "La Traviata"-ren melodiak denok ezagutzen ditugu eta, zinez, drama bat da, baina baita bizitzari, desioari, maitasunari eta emozioari egindako kantua ere. Verdiren lanetan espezializatutako soprano nabarmenenetakoa den Nina Minasyanek interpretatuko du, besteak beste, hemeretzigarren mendeko drama hau.
Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera

SARRERAK EROSTEKO

AUTOBUSEAN TOKIA HARTZEKO

Behin sarrera erosita, interesdunek, nahitaez, euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute:

Kultur Etxeko Harreran edo

 Tel.: 943 737202 / Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Autobusa hartzeko tokia eta ordua:

Legazpi: Saturnino Telleria errotondako autobus-geltokitik (17:45)

Ordu Gaztea/Langabetuak:langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da (Legazpi: 943737202). Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina (Ordu Gaztea) edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).

Izena emateko azken eguna(autobusa/ Ordu Gaztea): urtarrilaren 29a.

OHARRA:

Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera utziko dugu (erositako sarreren dirua bueltatuko da hori gertatuz gero).

Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera

  • Visto: 80
TEK Legazpi, Tokiko Energia Komunitatean sartzeko azken egunak!

TEK Legazpi, Tokiko Energia Komunitatean sartzeko azken egunak!

Legazpiko 140 etxe eta establezimendu inguru daude jada ekimen iraunkor eta ekonomiko honetan izena emanda. Oraindik ere badaude plazak, baina mugatuak dira.Izena emateko epea urtarrilaren 31n amaitzen da!

Izena eman 

Legazpiko Tokiko Energia Komunitateak, TEK Legazpik, energia kontsumo jasangarriagoko eredu berri bat bultzatzen du. Udal eraikin batzuetan instalatuta egongo diren eguzki plakei esker, Legazpin sortutako energia % 100 berriztagarria eskuratu ahal izango da, baita fakturan aurrezteko aukera ere, etxebizitzetan edo dendetan obrarik egin gabe.

Bikuña Kiroldegiko eguzki plakak eskuragarri daude, CEIDAkoak aste honetan hasiko dira instalatzen eta Domingo Agirre eskolako kantxakoak otsailean jarriko dira. Aurreikuspenen arabera, TEK Legazpi urte honen erdialdean martxan egongo da.

Informazio guztia 

Nola parte hartu TEK Legazpin

Energia-komunitatearen parte izan daiteke 50 euroko sarrera-kuota ordainduz eta partaidetza bakoitzeko 8 euroko hileko ordainketa txiki bat eginez. Zure udalerrian bertan sortutako eguzki-energia eskuratzeko aukera emango dizu, zure kontsumoaren zati bat estaltzeko, hau da, KM0 energia, Legazpi udalerri jasangarriago bihurtuz.

Izena emateko, gure web orrian dagoen formularioa erabil daiteke: www.comunidadenergeticalocal.eu/proyectos/legazpi/

Edo, nahiago izanez gero, harremanetan jartzeko bi modu daude: batetik, 900 859 695 telefonora DOAN deituz astelehenetik ostiralera 10:00etatik 18:00etara, edo, beste alde batetik, udaletxean dagoen informazio gunera hurbilduz 7: 30etik 15:00etara, astelehenetik ostiralera.

Iraunkortasuna eta ongizate kolektiboa sustatzen dituen proiektu batekin bat egiteko unea da.

  • Visto: 142
Datorren astelehenean beste bilera bat egingo du ALTXA BURUA LEGAZPI taldeak

Datorren astelehenean beste bilera bat egingo du ALTXA BURUA LEGAZPI taldeak

Haur eta nerabeen artean mugikorren erabilera arduratsua sustatzeko asmoz, zenbait bilera egin dira Legazpin urrian familiei, ikastetxeei eta interesa duten pertsonei dei egin zitzaienetik.

Baina, zalantzarik gabe, atzo Kultur Etxean Maitane Ormazabalek eskaini zuen hitzaldiak eragin handia izan du, belaunaldi gazteenak mugikorren erabilera goiztiarrarekin lotutako arriskuetatik nola babes daitekeen bertatik bertara ulertzeko.

Hitzaldia baloratzeko eta ekintza-planeko ekintza berriak zehazteko, ALTXA BURUA LEGAZPIren bilerarako deia egiten zaie interesdunei. Bilera urtarrilaren 27an izango da, astelehena, 18:00etan, Kultur Etxean.

Gainera, urtarrilaren 31n Azpeitian egingo den Altxa Burua Gipuzkoaren VI. Topaketan parte hartuko duen ordezkaritza aukeratuko da.

  • Visto: 97
Latxartegi ingurua biziberritzeko parte-hartze prozesuak pausu berri bat emango du: herritarrekin bilera irekia

Latxartegi ingurua biziberritzeko parte-hartze prozesuak pausu berri bat emango du: herritarrekin bilera irekia

2024ko irailean Udalak, Juntura kooperatibaren laguntzarekin, Latxartegi inguruaren etorkizuna irudikatzeko prozesuari ekin zion ilusioz beteta. Legazpiarrontzako hain garrantzitsua den eremu hau biziberritzeko ideiak elkarlanean jasotzea zen helburua. Horretarako, 2024ko irailaren eta azaroaren bitartean saio ugari antolatu ziren, besteak beste, udal langile, nerabe, auzotar, inguruko ekipamenduetako arduradun, nagusi eta emakumeekin.

Parte-hartzaileen nahiak, beharrizan, ekarpen eta ametsak entzun, bildu eta antolatu ondoren, planteamendu orokor bat marraztu da. Orain garaia iritsi da proposamen hori plazaratzeko.

Urtarrilaren 23an, ostegunean, arratsaldeko 18.00tan Kultur Etxeko areto nagusiansaio bat antolatu da proposamena azaldu eta guztion artean lantzeko. Saioa irekia da eta guztion parte hartzea ongietorria izango da, iritzi eta ekarpenen aniztasunak etorkizuneko Latxartegi ingururako egingo den proposamena aberastuko duelako.

Kontuan izan parte-hartze prozesu honen emaitza, Latxartegi ingurua berriz urbanizatzeko proiektuaren oinarria izango dela. Proiektu hori 2025 urtean zehar idaztea programatuta dago eta aurrekontu handia izango duenez, datozen urteetan faseetan zatituta aurrera eramango da.

  • Visto: 231
ZINE-KLUB saioa Latxartegi aretoan: “Green Border”

ZINE-KLUB saioa Latxartegi aretoan: “Green Border”

Legazpi Zine-Klub elkarteak, urtarrileko bigarren zine-klub saioa eskainiko du Latxartegi Aretoan urtarrilaren 24an, ostiralean arratsaldeko 19:00etan.

Agnieszka Hollanden Grren Borderfilma eskainiko dute.

Sinopsia:

Bielorrusia eta Poloniaren arteko "muga berdea" osatzen duten baso zingiratsu eta traizionatuetan, Europar Batasunera iritsi nahi duten Ekialde Ertaineko eta Afrikako errefuxiatuak Alexander Lukashenko diktadore bielorrusiarrak zinikoki diseinatutako krisi geopolitikoan harrapatuta daude. Europa zirikatzeko ahaleginean, errefuxiatuak mugara erakartzen dira, EBrako urrats erraz bat agintzen duen propagandarekin. Ezkutuko gerra honetan Juliaren bizitzak gurutzatzen dira, bere bizitza erosoari uko egin dion aktibista gazte bat, Jan, mugazain gazte bat, eta siriar familia bat. (FILMAFFINITY)

Fitxa Teknikoa:

Zuzendaritza: Agnieszka Holland

Gidoia: Gabriela Lazarkiewicz-Sieczko, Maciej Pisuk, Agnieszka Holland

Aktoreak: Behi Djanati Atai, Agata Kulesza, Piotr Stramowski, Jalai Attawil,…

Musika: Frédéric Vercheval

Argazkia: Tomasz Naumiuk

Generoa: Drama. Inmigrazioa. Drama soziala. Familia.

Iraupena: 147 minutu

Pelikulen berri zehatza eta sarrerak erosteko 

  • Visto: 79