Legazpiko Udalak, Altxa Burua Legazpi ekimenarekin lankidetzan, osasun mentalean aditu ezaguna den Maitane Ormazabalen hitzaldira gonbidatu ditu herritar guztiak, eta gaurkotasun handiko gai bati helduko dio: mugikorraren erabilerak gure osasun mentalean eta emozionalean duen eragina.
Data: Urtarrilak 20, astelehena Ordua: 18:00 Lekua: Kultur Etxea
Saio honetan, Maitane Ormazabalek telefono mugikorraren erabilerak gure emozioei, harremanei eta bizi kalitateari nola eragiten dien aztertuko du. Gainera, tresna eta aholku praktikoak eskainiko dira, gure egunerokotasunean teknologiaren erabilera osasungarriagoa egiteko.
Beren ongizatea zaindu eta teknologiek eguneroko bizitzan duten eragina hobeto ulertu nahi duten adin guztietako pertsonei zuzenduta dago hitzaldia.
Ez galdu! Aukera paregabea da gai garrantzitsu horri buruz elkarrekin hausnartzeko.
Visto: 105
Escrito por Legazpiko Udala el . Publicado en Albisteak.
Urtarrilaren 12an, igandea 11:00etatik aurrera jokatu zen Latxartegi aretoan, Legazpiko VII. Gazteen Aurresku Txapelketaren ligaxkako lehen saioa.
Sustraiak Dantza Taldeak eta Legazpiko Udalak antolatutako txapelketan 25 neska-mutil aritu ziren, bi sailetan banaturik. Hauen artean Sustraiak Dantza taldeko Araitz Mantxola, June Osinalde, Nora Escudero, Nora Lafuente eta Sara Escudero legazpiarrak aritu ziren.
Bi orduko ikuskizunaren ondoren Idoia Besada, Irati Olaizola eta Katerin Artola epaileen arabera,
A saileko txapelketan irabazlea Lezoko Ane Perez izan zen, bigarren Amaiur Iturbe eta hirugarren Irati Perez, hauek ere Lezokoak. Lehenengo legazpiarraren saria Sara Escuderok jaso du, eta irakaslearen saria Nahia Pikabearentzat izan da.
B sailean aldiz, irabazlea Lezoko Lur Lakasta izan zen, bigarrena Nora Escudero eta hirugarrena June Osinalde izan ziren, biak legazpiarrak. Lehen legazpiarraren saria Nora Escuderok eraman du, eta irakaslearen saria Mikel Esnaolak.
Sariak banatzen Miryam Galilea, Legazpiko Kultura Zinegotzia, Naroa Sanchez, Sustraiak Dantza taldeko kidea eta Idoia Besada, Irati Olaizola eta Katerin Artola, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko epaileak aritu ziren.
Legazpiarrak, bikain aritu ziren guztiak, ikasturtea indar handiz hasi dutela dirudi.
Sustraiak Dantza taldeak txapelketa hau aurrera eramateko laguntza eskaini duten Legazpiko Udalari, Legazpiko Goiz Deia Txistulari Taldeari eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrari eskerrak eman nahi dizkie. Esker hauek dantzari, irakasle eta gurasoei ere luzatu nahi dizkie.
Visto: 117
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Montserrateko monasterioan izan da larunbat honetan Inaziotar Bideko Udalen Elkartearen sorreraren topaketa, Katalunia, Aragoi, Nafarroa, Errioxa eta Euskadiko toki administrazioetako ordezkariekin. Inaziotar Bidea igarotzen den bost autonomia erkidegoetako 60 udalerrik parte hartu zuten Montserraten, Legazpi hauen artean. Ekitaldi horretan, Espainian erakunde berri honen sorreraren berri eman zen, eta hau hazten jarraituko du datozen hilabeteetan, udalerri berriak gehituz. Modu koordinatuan lan egitea da planteamendua, Loiola, Azpeitia eta Manresa lotzen dituen ibilbidea osatzen duten lurraldeen erakargarritasun turistikoak ikusarazteko, espiritualtasunaz eta Loiolako San Inazioren irudiaz haratago, potentzial handia eskaintzen baitu.
Ignaziotar Bideko Udalerrien Elkartearen helburua da ibilbidearen 90 herri eta hiriek aterki berean biltzea. Orain arte, 60 udalerrik egin dute elkartearekin bat, tartean Legazpik. Erakundeak lanean jarraituko du datozen hilabeteetan parte hartuko duten udalen kopurua handitzeko. Montserrateko sortze topaketan honako udalerri hauek izan dira: Bellpuig, Castellnou de Seana, Palau d’Anglesola, Preixana, Soses, Tàrrega, Verdú, Vila-sana, Argençola, Castellbell i el Vilar, Castellgalí, Castellolí, Igualada, Manresa, Marganell, Monistrol de Montserrat, Montmaneu, Òdena y Veciana (Catalunia), Alcalá de Ebro, Cabañas de Ebro, Fuentes de Ebro, Gallur, Luceni, Mallén, Novillas, Sobradiel, Torres de Berrellén y Zaragoza (Aragoi), Cortes de Navarra, Genevilla, Lapoblación, Lodosa y Ribaforada (Nafarroa), Logroño, Calahorra, Agoncillo, Alcanadre, Aldeanueva de Ebro, Alfaro, Arrúbal y Fuenmayor (Errioxa) y Asparrena, Campezo, El Villar, Kripan, Laguardia, Lapuebla de Labarca, Zalduondo, Azkoitia, Azpeitia, Legazpi (telematikoki), Urretxu y Zumárraga (Euskadi).
Inaziotar Bideko Udalerrien Elkarteko presidente eta Manresako alkatea den Marc Aloy Guardiak azpimarratu zuenez, "tokiko indarrak eta determinazioak eta udalerriek batzeko duten gaitasunak posible egin dute barneko, kalitatezko eta urtarokotasunik gabeko turismoa sustatzeko elkarrekin jardungo duen erakunde hau". Elkarte berriak Inaziotar Bidearen potentziala aprobetxatu eta turismo eta aukera motor bihurtu nahi du, ibilbideari laguntzen dioten erakargarritasun historiko, ondarezko, paisajistiko, gastronomiko eta komertzialetatik abiatuta.
Inaziotar Bideko 650 kilometro Inaziotar Bideak Inazio Loiolakoak 1522an Loiolatik (Azpeitia, Euskal Herria) Manresara egin zuen ibilbidea birsortzen du, Lur Santuan bidaiatu aurretik hamaika hilabetez egon zen hiria. Ordutik aurrera, Manresa leku giltzarri bihurtu zen gerora santu izan zenaren bizitzan eta obran. Hiri horretan izan zituen San Inaziok, Jesusen Lagundiaren (Jesuitak) ordenaren sortzaileak, bere obra nagusiaren idazketan inspiratu zuten esperientzia mistiko eta espiritualak: Ariketa Espiritualak. Ibilbidea hogei bat etapatan banatuta dago, eta 650 kilometro egiten ditu bost autonomia-erkidegotan: Euskal Autonomia Erkidegoan, Errioxan, Nafarroan, Aragoin eta Katalunian.
Herriko denda edo ostalaritzako saltokietan erabiltzeko 50 euroko erosketa-bonuaren irabazlea Mirian Delgado izan da.
Hilabeteari dagokion argazkia izango duzue lagungarri, eta dagokion galdera erantzun beharko duzue. Egutegiko azken orrialdean erantzun guztiak aurkituko dituzue, hauek ere lagungarri izango direlakoan.
Horrela, Galdera azpian falta den hitza osatu beharko duzue.
Pentsatu, eragin buruari eta BAIETZ ASMATU!
Urtarrilekoa hauxe da:
Asmatu ezazu erantzuna eta 50 euroko bonuaren zozketan parte hartuko duzu.