Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Guztion artean garbitu dugu Urola ibaia

Guztion artean garbitu dugu Urola ibaia

Joan den larunbatean 50 lagun inguru elkartu ginen Urola ibaiaren garbiketan laguntzeko, eta emaitza ikaragarria izan zen: 244 kilo zabor bildu genituen goiz bakar batean!

Hondakin gehienak plastikoak, latak eta inoiz ibaian amaitu beharko ez luketen beste hondakin batzuk ziren... tabernako hiru aulki ere agertu ziren zabor artean. Hirigunea izan zen zikinkeria gehien pilatu zuen eremua.

Olamendi eskolak, Haztegi ikastolak eta udalak eskerrak eman nahi dizkiegu laguntzera hurbildu ziren guztiei. Atsegin handia da hainbeste jende ikustea ekarpenak egiteko eta gure ingurua zaintzeko gogoz.

Halaber, eskerrak eman nahi dizkiogu Kattagorri elkarteari, hamaiketako goxoa prestatu baitzigun lanaren ondoren indarberritzeko. Eta nola ez, mila esker Agurtzane eta Jon Elustondori! euren trikitixa eta panderoarekin goiza alaitu zigutelako, jai giroa sortuz eta oso polita.

Azkenik, udal brigadako langileen lana ere aitortu behar da, metatu genituen hondakin guztiak biltzeaz arduratu baitziren.

Horrelako egunek erakusten dute elkartzen garenean gauza handiak lor ditzakegula. Eskerrik asko guztioi Urola garbi mantentzen laguntzeagatik!


Gogoratu parte hartu zuten pertsona guztiak larunbat honetan urtegira eta Barrendiolako araztegira bisita gidatua egitera joan daitezkeela:

Barrendiolara joateko autobusa:

9:00etan Laubideko rotondan

9:15ean Saturnino Telleriako rotondan

9:30ean Barrendiolako urtegian

Legazpira itzultzeko autobusa:

12:00etan  Barrendiolako araztegitik-Saturnino Telleriako rotondara

13:00etan  Barrendiolako urtegitik – Aizkorri kalera (Bus parada)

  • Visto: 159
Zerbait galtzen edo aurkitzen badut… zer egin behar dut?

Zerbait galtzen edo aurkitzen badut… zer egin behar dut?

Galdu duzuna aurkitu edo aurkitu duzuna entregatu ahal izateko, Udalak galdutako objektuen zerbitzua eskaintzen du Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ).

Zerbitzu horretan, aurkitu duzun eta norena den ez dakizun objektua entregatu dezakezu, edo galdu duzun eta zurea den objektua berreskuratu dezakegu.

Zerbait galdu badut, zer egin behar dut?

Udalaren 010 doako telefonora edo 943 737030 telefonora deitu eta galdu duzun objektua agertu den galdetu dezakezu. Edo zuzenean HAZera joan zaitezke, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:00etara, eta bertan galdetu ea galdutako objektua jaso den.

Objektuaren jabetza frogatuko duen informazioa eman ondoren, udal-langileek objektua emango dizute.

 

Telefonoz:

Udalerritik bertatik, HAZ: 010

Kanpotik, HAZ: 943 73 70 30

Aurrez aurre:

HAZ bulegoa

Euskalerria plaza, 1

Astelehenetik ostiralera

7:30 - 15:00

 

Zerrenda honetan, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan jasotako objektu galduak ikus daitezke

Ikusi objetuen zerrenda

  • Visto: 41
Urriaren 10era arte eska daitezke eskola-materiala eta ekipo informatikoak erosteko laguntzak

Urriaren 10era arte eska daitezke eskola-materiala eta ekipo informatikoak erosteko laguntzak

Legazpiko familiek urriaren 10era arte eskatu ahal izango dute eskola-materiala eta ekipo informatikoak erosteko laguntza, Udaleko webguneko Egoitza elektronikoaren bidez nahiz aurrez aurre Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda (ordutegia: 7.30-15.00).

Honez gero, 58 eskaera jaso dira. Iaz 101 jaso ziren.

Laguntza hauen helburua bikoitza da: familiei laguntzea seme-alabak eskolatzeak dakarren gastuan, eta tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzea.

Udal Hezkuntza zerbitzutik gogorarazten dute, 5-6 eta 17 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoek edo tutoreek eska ditzaketela laguntza horiek, baldin eta Lehen Hezkuntzako 1.mailatik Batxilergora edo Erdi-mailako Lanbide Heziketara bitartean matrikulatuta eta Legazpiko helbide berean erroldatuta dauden. Beste bizileku batean erroldatuta egoteko legezko arrazoiren bat dagoenean, egiaztatu beharko da.

Laguntzak familia-errentaren arabera izango dira. Horrela, eskola-materiala Legazpiko dendetan erosteko laguntzak 70 eta 140 euro bitartekoak izango diraseme edo alaba bakoitzeko. Informatika-ekipoak Gipuzkoako Lurralde Historikoko dendetan erosteko laguntzak berriz, 100 eta 350 euro bitartekoak izango dirafamilia bakoitzeko.

Ekipo informatikoak erosteko laguntza bi urtekoaizango da. Hau da, aurten ezingo dute ekipamendu informatikoak erosteko laguntzarik jaso aurreko urtean horretarako laguntza eskuratu zutenek. Eskolako materiala erosteko laguntzak urtekoa izaten jarraituko du, eta urtero eskatu ahal izango da.

Familia bakoitzak eskaera BAKARRA aurkeztuko du. Eskabide-ereduarekin batera, fakturak aurkeztu beharko dituzte eta urriaren 10era bitartean egindako erosketen fakturak onartuko dira.

Izapidearen fitxa

  • Visto: 42
“Trikornio txapelketa” urriaren 4an Olamendi eskolako kantxan, LHko 5. eta 6. eta DBHko 1. eta 2.mailakoentzat

“Trikornio txapelketa” urriaren 4an Olamendi eskolako kantxan, LHko 5. eta 6. eta DBHko 1. eta 2.mailakoentzat

Ikasturte berriarekin batera, udalak Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programa ere abian jarri du. Horrela, Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak Trikornio txapelketa antolatu du, Legazpiko Sorgintxulo aisialdi taldearen bidez.

Trikornio txapelketak hiru kirol uztartzen ditu: saskibaloia, eskubaloia eta futbola. Ekintza honek helburu ezberdinak ditu: euskaraz aritzea, kirola eginez ondo pasatzea, herriko beste gazteekin harremantzea eta arauak errespetatzea. Iaz bezala, 2 liga egingo ditugu. Bata, LHko 5. eta 6. mailako ikasleentzat eta bestea, DBHko 1. eta 2. mailakoentzat.

Txapelketa datorren larunbatean, urriaren 4an, Olamendi eskolako kantxan izango da eta 9:00etan hasiko da, baina parte-hartzaileak goizeko 8:30ean agertu beharko dira, antolaketa eta arauen berri izateko. 14:00etan amaituko da eta parte-hartzaile guztiei opari txiki bat emango zaie. Talde irabazleek sari berezia ere izango dute.

Trikornio txapelketak arrakasta handia du. Urtetik urtera, gainera, gero eta handiagoa da nesken parte-hartzea. Guztiak animatzen ditugu parte har dezaten eta gogoratu: LAGUNARTEAN KIROLA EUSKARAZ!!

Izen ematea

Izen ematea online egingo da. Guraso batek egin behar du, eta taldea osatuko duten kideen izen-abizenak emango ditu. Gutxienez 7 pertsonak eta gehienez, 10ek osatutako taldea izatea eskatzen da.

Izen ematea datorren asteazkenera arte, urriaren 2ko 14:00ak arte,egin daiteke esteka honen bidez:

IZEN EMATEA

Baten batek aurretik izena eman ez badu, baina egunean bertan ekintzan parte hartu nahi badu, 8:30ean agertu beharko da. Ezin izango da goiz erdian izena eman.

Izena eman eta gero, baten batek parte ez hartzea erabakitzen badu, Gazteria zerbitzuarekin harremanetan jartzea eskertuko genioke.

  • Visto: 135
Urriaren 6an izango dira Haurrentzako irakurketa kluben bigarren edizioaren lehen saioak, Udal Liburutegian

Urriaren 6an izango dira Haurrentzako irakurketa kluben bigarren edizioaren lehen saioak, Udal Liburutegian

Haurrentzako irakurketa kluba irakurzaletasuna sustatzeko jarduera bat da. Irudimena eta sormena sustatzea du helburu eta talde-dinamiken bidez, baita lexikoa eta adierazpen-moduak hobetzea ere. Horrekin guztiarekin, haurra gehiago sozializatzen da, eta, ondorioz, inguruarekin hobeto komunikatzen da.

Bitartekari baten laguntzarekin mailaren arabera antolaturiko bi talde egongo dira. 2025/2026 ikasturtean LH4 eta LH5 mailetan ibiliko diren haurrentzat dago zuzendua eta beraien kabuz etor daitezen hobesten da.
Liburuekiko, irakurketarekiko, kulturarekiko, artearekiko eta istorioekiko grinak ardaztuko ditu saioak. Hain zuzen ere, grina hori bizirik mantentzea izango da helburua. Desaktibatuta dagoen kasuetan berriro pizteko bidea marraztuz.

Letren harietatik jolastuz eta liburuak, poemak, komikiak, aho-korapiloak eta eskulan-literarioak aitzakia hartuta, irakurmenari (eta zeharka idazmenari, ahozkotasunari eta literaturari) kili-kili egingo diogu.

Irakurketa (eta liburua bera) plazer iturri bezala ulertzeko jolas andana burutuko dituzte.

Saioen egitura Saioek bibliografia bat dute oinarri. Liburu horiek liburutegiak banatuko ditu, haurrek saiorik saio liburu bat etxera eraman dezaten. Saioan zehar liburu hori aurkeztu eta irakurri dezaten bidea erraztuko zaie, eta hurrengo hilabeteko saiorako irakurrita ekarriko dute (horretan ahaleginduko gara behintzat).

Etxera eramateko liburu horiez gain, beste hainbat liburu (eta agian beste artefakturen bat ere) aurkeztuko zaie. Askotariko obrak ezagutzeko eta dastatzeko izango baita espazio hau.

Saioen iraupena eta egutegia 2025ko urritik 2026eko martxora bitartean egingo dira saioak. Hilean bat. Hauek dira aurreikusi diren datak (astelehenak):

urriak 6, azaroak 3, abenduak 1, urtarrilak 12, otsailak 9 eta martxoak 16. Saioen iraupena 40 minutukoa izango da eta lehenengo taldeak, 16:45ean hasi eta 17:25ean bukatuko du. Bigarren taldeak 17:30tan hasi eta 18:10ean bukatuko du.

Bitartekaria: Mireia Delgadoren gidaritzapean egingo dira saioak

Taldeen funtzionamendu egokia bermatzeko arauak Saioetan parte hartzea doakoa da.

Justifikatu gabeko bi absentziaren aurrean, irakurketa taldea uztera gonbidatuko dugu haurra, beste batzuei parte hartzeko aukera emateko.

Haurrak garaiz iristea eta jasotzea eskatzen da. Gurasoek/tutoreek harremanetarako telefono-zenbaki bat eman beharko diote liburutegiari, abisuak eman ahal izateko.

Izen ematea Liburutegian egingo da irailetik aurrera. Informazio gehiago telefono honetan eskuratu ahal izango da: 943737186.

  • Visto: 119