Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
“I due Foscari” Opera Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan

“I due Foscari” Opera Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan

Opera izango dugu urtarrilean urtea hasteko eta Giuseppe Verdiren I due Foscari eskainiko da bi zatitan, urtarrilaren 15ean lehena eta urtarrilaren 22an bigarrena, 18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian.

Hiru ekintzatan banatutako tragedia lirikoa. Libretoaren egilea Francesco Maria Piave da eta seigarren Lord Byron izan zen George Gordon Byron idazlearen “The two Foscari” obran oinarritu zen. Erromako Argentina antzokian eskaini zen lehen aldiz 1844ko azaroaren 3an. 

PERTSONAIAK

Francesco Foscari

(Leo Nucci)

Veneziako Dux-a

Baritonoa

Jacopo Foscari

(Vincenzo La Scola)

Duxaren semea

Tenorea

Lucrecia Contarini

(A. Pendatchanska)

Jacopo Foscariren emaztea

Sopranoa

Jacopo Loredano

(Danilo Rigosa)

Hamarreko kontseiluko partaidea eta Foscaritarren etsaia

Baxua

Barbarigo

(Leopoldo Lo Sciuto)

Senatorea

Tenorea

Pisana

(Birgit Eger)

Lucreziaren lagun mina

Mezzosopranoa

Orkestak, Koroa eta Teatro Di San Carlo (Napoles)eko ballet Konpainia

Zuz.: Nello Santi.

 

Napoliko San Carlo antzokian grabatua, 2000. urteko azaroan.

Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.

  • Visto: 95
Erregeen kabalgata. Eskertza eta argazkiak ikusgai

Erregeen kabalgata. Eskertza eta argazkiak ikusgai

Erregeen kabalgata garaiz atera zen Bikuñatik eta herriko kaleak zeharkatu zituen legazpiar guztiek Maiestateak ikus zitzaten. Aurten inoiz baino morroi gehiago hurbildu ziren parte hartzera, gazte ugari hauen artean, turuta eta danborra jole, errege eta musikariekin batera, Legazpiko kaleak magiaz betetzea lortu zuten.         
Legazpiko Udaletik eskerrak eman nahi dizkiegu urtarrilaren 5eko arratsaldean, argi- zuziak eta instrumentuak eskuetan, haur eta nagusiei gozokiak eta opariak banatu eta herria piztu zuten guztiei. Korosti dantza taldeari ekitaldia antolatzeagatik; Musika Bandari eta Santikutz abesbatzari, oraingoan ere bertan egon direlako; Mikel Osinalderi Jaiotza prestatzeagatik; Errege Magoei eta morroiei; Ormazarreta Zalditegiari; eta Jaiotza osatu zuten haurrei. Era berean, eta nola ez, ibilbidean zehar egon ziren legazpiar guztiei eta plazara hurbildu zirenei ere.

Eskerrik asko guztioi eta datorren urtera arte!

Ikusi argazkiak

  • Visto: 116
BIHAR ARTE SOILIK antzezlana Latxartegi Aretoan. Mikele Arizkorreta legazpiarra oholtzan

BIHAR ARTE SOILIK antzezlana Latxartegi Aretoan. Mikele Arizkorreta legazpiarra oholtzan

Erre Produkzioak-en Bihar arte soilik lanarekin jarriko dugu abian Latxartegi Aretoko 2025eko antzerki programazioa. Lehen emanaldi honetan legazpiar aktore bat izango dugu taula gainean, Mikele Arizkorreta Renedo hain zuzen ere.

“Lagun talde batek bidaia bat egingo du, eta beren nortasunak ulertzen hasiko dira.  Aitziberrek bidaia bat irabazi du supermerkatu bateko zozketan, Karibeko turismoko gune batera. Lau lagunentzat da bidaia. Hauek dira gonbidatuak: Olatz, bikotekidea; Ilargi, Aitziberren eta Olatzen laguna, eta Ekaitz, Ilargiren laguna, azken unean gonbidatua, Ilargik mutil-laguna desleiala izan zaiola jakin ondoren. Bidaian, euren arteko harremana jokoan jarriko duten erronkei egin beharko diete aurre gazteek”.

Bihar arte soilik harreman irekiei eta  sexualitatea ulertzeko modu berriei buruzko proiektua da.  Ikuspegi komiko batetik, baina sakontasunez eta angelu emozionala ahaztu gabe, obrak gogoeta eragin nahi du, harremanak ulertzeko moduan gertatzen diren aldaketei buruz, oro har, eta horrek gazte talde batean izan dezakeen eraginari buruz, bereziki.

  • 60 min
  • KOMEDIA
  • EUSKARAZ       

        

  • Egilea: David Caiña
  • Antzezleak: Lorea Intxausti, Nerea Elizalde, Albar Cirarda, Mikele Arizkorreta
  • Zuzendaritza: Gorka Minguez

Erosi zure sarrera on-line

Sarrerarik geratzen bada, urtarrilaren 17an, aretoko leihatilan jarriko dira salgai 18:30etan.

Sarreren prezioa: 10€takoa izango da.

  • Visto: 95
Argizaiola Trofeoa 2024 Argazki erakusketa Kultur Etxean

Argizaiola Trofeoa 2024 Argazki erakusketa Kultur Etxean

Ostiralean, urtarrilak 10, irekiko da Kultur Etxeko Erakusketa aretoan Ikatza Argazkilari Elkartearen ekimenez, Euskal Herriko Argazki lehiaketetako irabazleen lanak biltzen dituen erakusketa, eta irabazle horien arteko lehiaketan saritutako lanak ere.

Euskal Herriko Argazkilari Taldeen elkartek antolatua, Euskal Herriko lehiaketen lehiaketa dugu Argizaiola Trofeoa. Euskal Herrian egiten diren hainbat lehiaketetako (tartean Legazpi Hiria lehiaketa) lehen hiru sailkatuek jasotzen dute gonbidapena bertan parte hartzeko. Hala, gonbidapena jaso duen argazkilari bakoitzak (gehienez ere hiru gonbidapen jaso ahal ditu), 5 argazki aurkez ditzake lehiaketara, tartean sarituak izan direnak. Horien artean irabazle bat eta bi akzesit banatzen dira, eta erakusketa ibiltaria antolatzeko argazkiak ere hautatzen dira (30 gutxienez).

Afizionatu mailako argazkilari onenen lanak izango dira beraz ikusgai,

Kultur Etxeko erakusketa aretoan, urtarrilaren 24rarte, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara.

Euskal Herriko Argazkilari taldeen elkartea

  • Visto: 122
Legazpik hazten jarraitzen du

Legazpik hazten jarraitzen du

Pixkanaka, Legazpik hazten jarraitzen du. Azken bi urteetako datuak positiboak izan dira herrian, erroldatutakoen kopuruak gora egin baitu. Nahiz eta hildakoen kopurua jaiotzena baino handiagoa izan, gero eta gehiago dira Legazpi bizilekutzat aukeratu eta gure herriko kide izatea erabakitzen dutenak, beste herri eta herrialde batzuetatik etorrita. Hala, 2024an 91 pertsona hil eta 42 haur jaio ziren arren, 2024an baino 50 gehiago gara gaurkoan.    

         
Azken urteetako datuak:

URTEA

ERROLDATUTAKOAK

AURREKO URTEAREKIN ALDEA

2020

8.372

-

2021

8.336

-36

2022

8.343

+7

2023

8.421

+ 78

2024

8.471

+50

  • Visto: 37