Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Dantza ikastaroa. "Inauteri Herri Konpartsak 35 urte"

Dantza ikastaroa. "Inauteri Herri Konpartsak 35 urte"

2025eko inauteri igandean kaleratuko den  Konpartsa Herrikoian parte hartzeko dantza ikastaroa azaroaren 13an hasi zen. Gabon egunetako etenaldiaren ondoren, urtarrilaren 4an, larunbata ekingo zaie berriz ere ikastaroko saioei. Saioak asteazkenetan 20:15ean eta larunbatetan 17:00etan egingo dira Sustraiak Dantza Taldeak duen lokalean.

  • Visto: 90
Udal brigadak ibilgailu % 100 elektriko berria eskuratu du

Udal brigadak ibilgailu % 100 elektriko berria eskuratu du

Legazpiko Udalak L2 H1 furgoneta %100 elektrikoa erosi du udal obretako brigadarentzat. Kontratazio-aurrekontua 50.000 eurokoa zen, eta enpresa bakarra aurkeztu zen lizitaziora. Horrela, Gaursa Autoak S.L.ri erosi zaio 49.953,83 eurotan.


Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legea betez (2019ko otsailaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen), udalak ibilgailu % 100 elektrikoa erosi du, hiri-mugikortasun jasangarria aurrera egiten laguntzeko.

  • Visto: 82
Gabon Erronden argazki bilduma

Gabon Erronden argazki bilduma

Abenduaren 24ean Gabon errondak ospatu genituen Legazpin. Goizean, iragarritako eguraldi txarragatik ikastetxeen erronda bertan behera geratu bazen ere, ekitalditxo bat aurrera eraman zen Azokan, aurretik gaztetxoek eta Udal Korporazioak Santikutz egoitzara bisita eginez. Arratsaldean berriz Erronda Herrikoiaz gozatzeko aukera izan genuen, Goierritik abiatuta. Bi erronda hauen argazkiak hemen dituzue ikusgai.

GOIZEKO ERRONDA

https://www.flickr.com/photos/125263463@N05/albums/72177720322824408

ERRONDA HERRIKOIA

https://www.flickr.com/photos/125263463@N05/albums/72177720322803175

  • Visto: 93
BIHAR ARTE SOILIK antzezlanarekin ekingo zaio antzerki programazioari Latxartegi Aretoan

BIHAR ARTE SOILIK antzezlanarekin ekingo zaio antzerki programazioari Latxartegi Aretoan

Erre Produkzioak-en Bihar arte soilik lanarekin jarriko dugu abian Latxartegi Aretoko 2025eko antzerki programazioa. Lehen emanaldi honetan legazpiar aktore bat izango dugu taula gainean, Mikele Arizkorreta Renedo hain zuzen ere.

Lagun talde batek bidaia bat egingo du, eta beren nortasunak ulertzen hasiko dira.  Aitziberrek bidaia bat irabazi du supermerkatu bateko zozketan, Karibeko turismoko gune batera. Lau lagunentzat da bidaia. Hauek dira gonbidatuak: Olatz, bikotekidea; Ilargi, Aitziberren eta Olatzen laguna, eta Ekaitz, Ilargiren laguna, azken unean gonbidatua, Ilargik mutil-laguna desleiala izan zaiola jakin ondoren. Bidaian, euren arteko harremana jokoan jarriko duten erronkei egin beharko diete aurre gazteek.

Bihar arte soilikharreman irekiei eta  sexualitatea ulertzeko modu berriei buruzko proiektua da.  Ikuspegi komiko batetik, baina sakontasunez eta angelu emozionala ahaztu gabe, obrak gogoeta eragin nahi du, harremanak ulertzeko moduan gertatzen diren aldaketei buruz, oro har, eta horrek gazte talde batean izan dezakeen eraginari buruz, bereziki.

60 min
KOMEDIA
EUSKARAZ               

Egilea: David Caiña

Antzezleak: Lorea Intxausti, Nerea Elizalde, Albar Cirarda, Mikele Arizkorreta
Zuzendaritza: Gorka Minguez

Sarrerak aurrez salgai, https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/ loturan.

Sarrerarik geratzen bada, urtarrilaren 17an, aretoko leihatilan jarriko dira 18:30etan.

Sarreren prezioa: 10€takoa izango da.

  • Visto: 106
Erregeentzako gutun bilketa eta Kabalgata, urtarrilaren 4an eta 5ean

Erregeentzako gutun bilketa eta Kabalgata, urtarrilaren 4an eta 5ean

Korosti Dantza taldeak kudeatuko ditu bi ekitaldi horiek.

Urtarrilaren 4an, Errege Magoen pajeak Azokan egongo dira, gutunak jasotzen 18:00etatik 19:30etara, eta ohi denez gaztaina erreak izango dira itxaronaldia goxatzeko.

Urtarrilaren 5ean berriz, 18:00ean abiatuko da Bikuña Kiroldegi paretik aurtengoan ere Korosti Dantza taldeak kudeatu duen Errege Kabalgata. Bi geldiune egingo dira, lehena Laubide kalean, eta bigarrena Euskal Herria plazan, eta ez da dantzarik faltako bietan ere. Euskal Herria plazako geldiunean, kabalgataren amaiera izango dena, jaiotza egongo da jarrita eta eskaintza ondoren, udaletxeko balkoian izango ditugu Erregeak.

Kabalgatan parte hartu nahi duten legazpiarrek 17:00etan Kiroldegian azaldu beharko dute eta opariak kabalgata bitartean banatzea nahi dutenek, 16:00etatik 17:30etara bitartean eraman beharko dituzte opariak Kiroldegira.

Eguraldiak lagunduko ez balu, Azokan egingo litzateke amaiera ekitaldia, gainerako guztia bertan behera utziz.

  • Visto: 109