Datozen egunetan Junetorri zerbitzuan aldaketa txiki batzuk egongo dira Gabonak direla medio. Horrela, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da zerbitzurik egongo; beste egunetan ohiko zerbitzua mantenduko da.
Visto: 73
Escrito por Legazpiko Udala el . Publicado en Albisteak.
Eguraldi euritsu dela eta, abenduaren 24ko Ikastetxeen Gabon erronda bertan behera geratuko da. Horren ordez, ikasleek Azokan kantatuko dute.
Aurretik ohitura den bezala, goizeko 11:00etan Mari Domingi eta Olentzero, udal ordezkariekin, Goiz Deia Txistulariekin, Doinua Musika eskolako txistulariekin eta LH5. eta LH6.mailako ikasleekin batera Santikutz egoitzara joango dira.
Goizeko 12:00etan, berriz, Azokan ekitaldi bat egingo da.
Aurretik, ikasleak mailen arabera 3 gunetan elkartuko dira:
Urbeltz pilotalekuaren azpiko arkupetan: HH2, 3, 4 eta 5.mailetako ikasleak
Parrokiko arkupetan: LH1, 2 eta 3.mailetako ikasleak
Danborradako lokal azpiko arkupean: LH4, 5, 6 eta DBHko ikasleak
Edukiera mugatua denez, ikasleak baino ez dira sartuko Azokan. Familiak kanpoan itxoingo dute.
Ikasleak Azokan sartuko dira poliki-poliki Mari Domingi eta Olentzero agurtzera eta Doinua Musika eskolako musikarien doinua jarraituz, hainbat kantu kantatuko dituzte.
Sarrerak horrela egingo dira:
HH2, 3, 4 eta 5.mailetako ikasleak erdian kokatuko dira
LH1, 2 eta 3.mailetako ikasleak, Xarpot aldera ematen duen arkutik sartuko dira.
LH4, 5, 6 eta DBHko ikasleak, Urbeltz aldera ematen duen arkutik.
Mari Domingi eta Olentzeroren hitzak entzun ondoren, kanta pare bat kanta kantatuko dituzte eta Goiz Deia txistulari eta Doinua Musika eskolako txistulari eta trikitilarien doinuaz dantzan amaituko dute.
Ikasle txikienak azokan bertan geratuko dira, familiak beraien bila gerturatu arte. LH1,2 eta 3. mailakoak parrokiko arkupetara joango dira eta LH4, 5, 6 eta DBHko ikasleak danborradako lokal azpiko arkupetara.
Arratsaldeko Erronda Herrikoiak momentuz bere ibilbidea mantenduko du eta 17.30ean Goierri paretik abiatuko da.
Visto: 119
Escrito por Legazpiko Udala el . Publicado en Albisteak.
2025eko urtarrileko kultur agenda prest dago eta ikusgai dago dagoeneko zehaztu dugun loturan.
Bertan hilabeteko ikuspegiaz gain, egunez eguneko ekitaldien jarraipena ere egin dezakezu.
KZguneari dagokionez lotura horretan aurkituko duzue ikastaro plangintza. Urtarrilaren 7tik aurrera Legazpiko KZguneako begiralea goizez egongo da 9:00-13:00etara. Abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra ITXITA egongo da.
Legazpiko Udalak, Jaietako lan taldearen bidez, 2025eko Santikutz Jai Nagusietako (maiatzekoak eta agorrekoak) egitarauetako azala aukeratzeko lehiaketa deitu du. Oraingoan ere azala bakarra aukeratuko da bi jaientzat.
Lehiaketan 16 urtez gorako legazpiarrak, edo Legazpin lan edo ikasten dutenak, hartu ahal izango dute parte.