Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Legazpik gabonetako erakusleihoen lehiaketako sariak banatu ditu

Legazpik gabonetako erakusleihoen lehiaketako sariak banatu ditu

Atzo banatu ziren 2024ko Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketako sariak. Hauek izan dira saritutako saltokiak:

• 1. saria, 500 €-koa: TXIMAK ILEAPANDEGIA
• 2. saria, 300 €-koa: ATTIKO
• 3. saria, 200 €-koa: BETIEDER ESTETIKA ZENTROA
• Herritarrek emandako 200 €-ko saria: MAITIA


Daniela Uribeetxebarriak, Alberto Velascok eta Mikel Okarizek osatutako epaimahaiak lehiaketara aurkeztutako erakusleihoen kalitate handia, eta dekorazioen sormena eta irudimena azpimarratu ditu.

Udalak 18 saltokien lana eta inplikazioa eskertzen ditu. Ekimen garrantzitsu honetan parte hartzeak Legazpiko kaleak animatzen eta herriko merkataritza dinamizatzen laguntzen baitu.

Erakusleihoez gozatu ahal izango dugu Gabonak amaitu arte. Animatu zaitezte ikustera!

Saridunen eta erakusleihoen argazkiak

  • Visto: 81
Bi erakusketa gabonetan

Bi erakusketa gabonetan

Gabon egun hauetan bi erakusketa izango dira ikusgai Kultur Etxeko Erakusketa gelan.

Batetik, Gabon Irudi Lehiaketara aurkezturiko lanak, Arkatza Elkarteak sustaturik joan den abenduaren 14an egin zen lehiaketara aurkeztuak, saridunak barne.

Bestetik, Irule Ehungintza eta eskulan elkarteko kideek, eta kudeatzen dituzten ikastaroetako ikasleek eginiko lanak ere izango dira ikusgai.

Abenduaren 20tik urtarrilaren 3ra izango,  17:00etatik 20:00etara; larunbat, igande eta jai egunetan itxita egongo da.

  • Visto: 66
Abenduak 31, Legazpiko San Silbestre lasterketa

Abenduak 31, Legazpiko San Silbestre lasterketa

Datorren abenduaren 31an, arratsaldeko 17:00etan Legazpiko San Silbestre Lasterketa herrikoia ospatuko da 5. urtez. 16 urtetik gorako pertsonek parte hartu ahalko dute eta 2 modalidade egongo dira: lasterketa indibiduala edo bikotekoa. Mozorroturik parte hartzeko aukera ere egongo da, mozorro onenak saria izango duelarik.

Ibilbideak 4,6 Km izango ditu eta Kale Nagusian izango du irteera eta helmuga.

Izen ematea abenduaren 30erarte egongo da zabalik www.kronoak.com web gunean. Ordaindu beharrekoa: 6€ partaideko. Partaide kopurua mugatua da beraz, gehienekora iritsi ezkero, izen ematea lehenago itxiko litzateke.

Lehen sailkatuentzat, Ane Urzelai Legazpiarrak diseinaturiko sariak egongo dira eta gainontzeko partaideen artean sari ezberdinak zozketatuko dira.

Animatu eta parte hartu, lagunartean, famili artean, bakarka…helburua ondo pasatzea eta Legazpiko kaleak alaitzea da, urtea festa giroan amaituz!

 
  • Visto: 89
Gabon Irudi Marrazki Lehiaketa – Sari banaketa abenduaren 19an

Gabon Irudi Marrazki Lehiaketa – Sari banaketa abenduaren 19an

Abenduaren 14an jokatu zen gabon irudi lehiaketa eta iragarri moduan, sari banaketa ekitaldia abenduaren 19an aurrera eramango da, ostegunean,

Kultur Etxeko Areto Nagusian, baina 18:00etan izango da, bere garaian iragarri baina ordubete lehenago.

(Argazkian aurreko edizioaren irabazleak)

  • Visto: 82