Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Alaitasuna Errondailaren emanaldia Gizarte Zentroan

Alaitasuna Errondailaren emanaldia Gizarte Zentroan

Urte berezia du aurtengoan Alaitasuna Errondailak, 60. Urteurrena ospatzen ari baita. Hala ere, eta eskaini dituzten emanaldi bereziez gain,

Gabonak gerturatzearekin Alaitasuna Errondailak urteko azken emanaldi irekia eskainiko du ohi bezala, Abenduaren 14an, larunbata, arratsaldeko 19:00etan Gizarte Zentroan (Jubilatuen etxea).

Aurretik hala ere, 17:30ean Santikutz Egoitzan izango dira bertako egoiliar eta familiartekoentzako saioa eskaintzeko.

  • Visto: 30
Nerea Elustondo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean

Nerea Elustondo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean

Bertsozale Elkarteak, 1991n antolatu zuen lehen aldiz Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, aurrez Euskaltzaindiak gauzatua. Lau urtetik behin egiten da.

1959an du aurrekaria baina 67an bere bidea etenda, 1991n abiatu zen berriro Bertsozale Elkartearen eskutik. Esan bezala, lau urtetik behin gauzatzen da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, hain zuzen, Txapelketa Nagusia ez dagoen laurtekoaren erdian egokituz.

Aurtengoa irailaren 14an hasi zen eta 15 saio jokatu eta gero, abenduaren 14an Donostia Arenan (Ilunbe) jokatuko den finalarekin amaituko da. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da Donostiako finala, eta bertan izango dugu Nerea Elustondo Plazaola legazpiarra beste zazpi bertso-lagunekin lehian.

Zuzenean sailkatutakoak:

Puntuazioz sailkatutakoak:

Sarrerak eskuragai

Bestalde, ETB1en zuzenean jarraitzeko aukera ere egongo da. Ilaski Serranok aurkeztuko du saioa, Jon Martin aditua alboan duela.

  • Visto: 134
Erakusleiho onenari eman botoa!

Erakusleiho onenari eman botoa!

Bozkatzen duten pertsonen artean 100€ko bonoa zozketatuko da.
Abenduaren 11n, asteazkenean, arratsaldeko 15:00etan, Legazpiko Gabonetako erakusleiho onenari botoa ematen hasteko aukera zabalduko da; eta bozketak abenduaren 17an amaituko dira, arratsaldeko 15:00etan.

Aurten Legazpiko Udalak antolatutako Gabonetako Erakusleihoen lehiaketan herriko 18 erakusleihok parte hartu dute, eta abenduaren 9tik aurrera hauetaz gozatzeko aukera egongo da, gure kaleak alaituz.


Lau sari emango dira: plaka oroigarri bat eta diru-sari bat, honela banatuta:
Lehen saria: 500 €
Bigarren saria: 300 €
Hirugarren saria: 200 €
Herritarren Saria: 200 €


Herritarren boto gehien jasotzen dituen erakusleihoak jasoko du Herritarren saria. Gainera, kanpaina honetan botoa emanez parte hartzen duten herritarren artean 100 €-ko bonu bat zozketatuko da, aurtengo lehiaketan parte hartzen duten 18 saltokietako batean gastatzeko. Parte-hartzaileak honako hauek dira:
• Arantzazu optika
• Arku Boutique
• Attiko
• Betieder
• Didare mertzeria
• Hegialde botika
• Kabutzia arrandegia
• Laga tindategia
• Maitia
• Mimaru floristerie
• Oskarbi optika
• Sorgin Orrazi
• Sustrai (Laubide)
• Sustrai (Nafarra kalea)
• Tximak ileapaindegia
• Urcelay oinetakoak
• Xaloa estetika
• Zuzen Zerbitzu grafikoak

Eman zure bozka abenduaren 11tik 16ra 

Botoa telematikoki emateko zailtasunak izanez gero, Herritarrentzako Arreta Zerbitzura (HAZ) hurbildu, 7.30-15.00etara, laguntza jasotzeko.

  • Visto: 121
Liburu aurkezpena: “Santa Maria kalea”. Egilea: Felix Ibargutxi, Burdinola elkartearen eskutik

Liburu aurkezpena: “Santa Maria kalea”. Egilea: Felix Ibargutxi, Burdinola elkartearen eskutik

Burdinola Elkarteak, berak argitaratuta, Felix Ibargutxik egin duten lana herritarrei aurkezteko liburuaren aurkezpen ekitaldia antolatu du datorren abenduaren 14an.

“Santa Maria kalea” du izenburu argitalpenak eta herritarrek Kale Zaharra izenez ezagutzen dugun kale horren nondik norakoak aurkezten dira bertan. Gaur egun Nafarroa kalea du izen ofiziala, Santa Maria kalea zen horren zatirik esanguratsuenak.

Ekitaldi ondorenean liburua eskuratzeko aukera izango da aretoan bertan.

  • Visto: 131
Ezkurreneako belaunaldien arteko etxebizitza komunitarioak

Ezkurreneako belaunaldien arteko etxebizitza komunitarioak

2024urte hasieran hasitako prozesuak, Ezkurrenea eraikinean belaunaldien arteko etxebizitza komunitarioak garatzeko proiektuak, bidean aurrera jarraitzen du. Uda aurretik, Ezkurrenea eraikinean garatuko den etxebizitzak izango dituen ezaugarriak zeintzuk izango ziren zehazteko, saio ireki ezberdinak burutu ziren. Saio horietan eraikinak bertan jasoko zituen erabilerak; etxebizitzak izango zuen izaera; espazioek izango zuten antolamendua; bertara sartzeko baldintza eta funtzionamenduaren inguruan aritu ziren herritarrak.

Bertan landutakoa udalean maila teknikoan aztertu ondoren, saioek emandakoa eta udal mailan emandako aurrerapausoen berri emango zaie herritarrei. Horretarako, abenduaren 11, asteazkena arratsaldeko 18:00etan Ezkurrenea eraikinean bertan egingo den itzulpen saiora hurbiltzera gonbidatu nahi ditugu herritarrak.

Herritarren saioak emandakoak partekatzeaz gain, orain arte egin dena azalduko da eta proiektuak jarraituko dituen urratsak elkarbanatuko dira herritarrekin.

  • Visto: 243