Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Udal egutegiaren lehiaketa. Azaroko galderaren erantzuna: PLAZAOLAN

Udal egutegiaren lehiaketa. Azaroko galderaren erantzuna: PLAZAOLAN

 
Azaroko argazkiaren inguruan…
 

“Patrixio Aundi” (Patrizio Elorza), papelerako nagusia, bere bi seme-alabekin: Plaxida eta Inazio. Plazaola baserria dagoen ingurutik aterata dago argazkia. Elizaren atzeko arkupeak egin gabe zeuden garai horretan. Atzean ikusten diren etxe guztiak desagertu dira: Gerranea (gaur egungo apaiz-etxea), Etxaestu (hiltegi zaharra), Ibarrategi edo Muruanea (Garin okindegia dagoen etxea), Beatakoa edo Nikasionea (Okela harategia dagoen etxea), Bikarioetxea (loteria-administrazioa dagoen etxea), Konpiterokoa eta Txortxikonea (oraingo Nafarroa kalea, 6).

  • Visto: 127
Haize-orraziaren sehaska-kanta

Haize-orraziaren sehaska-kanta

Emanaldian, Pello Ramirez, musikaria, eta Andoni Salamero, olerkariak, sortutako emankizunean ere Legazpiko Ikatza Argazki Elkarteak parte hartuko du, haien irudi zoragarriak aurkeztuz.

Emanaldiak, Chillidaren irudi ospetsuaren, “Haize-orrazia”-ren, kanta izateaz gain, irudiarekin bat egiten duten bestelako elementuen gorazarrea izan nahi du, alegia, imajina bera biltzen dituen suarena, metalarena, urarena, harkaitzarena, lurrarena, eta jakina, elkar hartze sakonean, irudia itxuratuz joan zen irudigile edo eskultorearena. Naturari egindako omenaldi berezia da emanaldi hau.

Hitza, irudiak, txeloaren hala nola bestelako instrumenturen-shakuhachiaren, soinu-handiaren…- bidez, girotuko dugu sentikari hauxe.

Fitxa artistikoa:

  • ANDONI SALAMERO: hitza
  • PELLO RAMIREZ: txeloa, shakuhachia, soinu-handia
  • IKATZA ARGAZKI ELKARTEA: irudiak

Emanaldia doakoa izango da

Eguna: 2024-12-08

Tokia: Kultur etxeko areto nagusian.

Ordutegia: 12:00etan, aretoko ateak 11:30etan irekiko dira.

  • Visto: 100
Bikuña kiroldegiak tarifa berriak izango ditu 2025ean

Bikuña kiroldegiak tarifa berriak izango ditu 2025ean

2025ean aldaketa garrantzitsu bat egingo da Bikuña Kiroldegiko tarifen egituran, egungo errealitatera hobeto egokitzeko (baita etorkizunera begira ere) eta ordainketen kudeaketa errazteko. Horrela, datorren urtetik aurrera, ordainketak ez dira urteko ordainketa bakarrean ordainduko, eta hilero kobratuko dira. Modalitate berri horrek malgutasun handiagoa eta plangintza hobea ahalbidetzen die abonatuei.   
Duela egun batzuk, kiroldegiko abonatuek gutun bat jaso zuten, 2025erako onartutako tarifa berriak jasotzen zituena. Legazpiko Udalak barkamena eskatu nahi die akats bat egin dugulako, hau berehala zuzendu dugularik. Horrela, adierazi behar da tarifek hilean 24,91 euroko gehieneko muga izango dutela (urtean 299 euro) etxebizitza bakoitzeko, kide kopurua edozein dela ere. Elkarrekin bizi den familia edo bikote batek ez du hori baino gehiago ordainduko.

2025 urtea

                                            Tarifa

1.- ABONUA

 

Hilabetea

Matrikula

 1.1. Abonu arrunta

 Helduak >24 urte

 

         15,00 €

         50,00 €

 1.2. Gaztea Abonua

 12-23 urte 

 

         12,00 €

         40,00 €

 1.3. Haur Abonua

  4-11 urte 

 

           9,00 €

         30,00 €

 1.4. Haurtxo Abonua 0-3 urte

 

           0 €

           0  €

 1.5. Haur Abonua gurasoetako bat abonatua denean

 

           6,00 €

         20,00 €

 1.6. Haur Abonua bi gurasoak abonatuak direnean

 

           3,00 €

         10,00 €

 1.7. Gaztea Abonua, gurasoetako bat abonatua denean

 

           8,00 €

         30,00 €

 1.8. Gaztea Abonua, bi gurasoak abonatuak direnean

 

           4,00 €

         15,00 €

 

Erabiltzaile batzuek esandakoaren arabera matrikularen kontzeptuak nahasmena eragin du. Matrikula urte berean bigarren aldiz alta ematen dutenei bakarrik kobratuko zaie. Adibidez, pertsona edo familia batek udako hilabeteetarako bakarrik alta ematen badu, ez du matrikularik ordaindu behar, dagokion hileko tasa baino ez du ordaindu beharko.
Era berean, jakinarazten da Udalak kirol-instalazioetan inbertsioak egiten jarraituko duela. Azken urte eta erdian igerilekuko edalontzia, kiroldegiko pistako zorua, futbol-zelaiko belarra eta, 2025ean, gimnasioa aldatuko dira. Gimnasioak leku gehiago izango du, irekiera-ordutegi luzeagoa (06:00 – 23:00) eta makineria berritua. Bide batez, egindako ekarpen guztiak eskertu nahi dizkizuegu herritarrei, instalazio hobeak izaten lagunduko baitigute, zalantzarik gabe. Bestalde, obrek dirauten bitartean, hala eskatzen duten abonatuek kobrantza etetea eskatu ahal izango dute, eta berriro alta emango zaie, aipatutako obrak amaitu ondoren, matrikula ordaindu behar izan gabe.
Berriro ere barkamena eskatu nahi dugu sortutako nahasmenagatik.

Zalantza guztiak argitzeko, Bikuña Kiroldegia: 943 731 243.

  • Visto: 105
Euskararen geroa ehunduz

Euskararen geroa ehunduz

Euskararen Nazioarteko Eguna baliatu nahi du Udalak herritar guztiei gogorarazteko euskarak guztion premia duela eta, guztiok elkarrekin egin behar dugula euskararen alde, hizkuntz berdintasunaren alde, eta, funtsean, gizarte kohesioaren eta bizikidetzaren alde.

Euskararen eguna ospatzeko, aldarrikatzeko eta euskararekiko konpromisoa adierazteko eguna izatea nahi dugu, euskararen erabilera normalizaziotik urrun baitago oraindik.

Guztion konpromisoa behar du euskarak baina hori baino gehiago da euskarak behar duena: erabiltzea, ahoz-aho, egunero, une oro eta arlo guztietan. Horretara gonbidatzen zaituztegu, izan dadin Legazpi euskaraz bizitzeko herria.

Ikusi EUDELen Adierazpen instituzionala 

Egun honen baitan, udaletxea berdez argiztatuko da gaur.

  • Visto: 113
Legazpiko Udalak 150 landare banatuko ditu doan

Legazpiko Udalak 150 landare banatuko ditu doan

Egun hauetan udako denboraldiko landareak kendu dira herriko lorategietatik, laster negukoak jartzeko. Orain arte, urtaro aldaketarekin lorategietatik kentzen zituzten landareak Sasietako zabortegira eramaten ziren. Beste bizi-aukera bat emateko eta, aldi berean, hondakin bihur ez daitezen, Udalak 150 ale banatuko ditu herritarren artean, doan.      
Besteak beste, udal langileek dragoi-begoniak kendu dituzte lorategietatik, eta bihar, asteazkena, herritarrei doan banatuko dizkiete udaletxearen atzealdean (eguraldi txarra egiten badu Azokan), 12:00etatik aurrera. 150 landareak datozen egunetan herrian landatuko diren neguko loreak zeramatzaten loreontzietan banatuko dira. Horrela, lorategietatik kendutako landareei beste bizi-aukera bat emateaz gain, loreontzi horiei ere emango zaie erabilera.
Hortaz, Udalak herritarrei dei egiten die asteazken eguerdian plazara hurbil daitezen ale horietakoren bat jasotzera. Herritarrei beren poltsarekin joateko eskatzen zaie.      

Nola zaindu dragoi begoniak
Landare honek zainketa gutxi behar ditu, baina oso espezifikoak hainbat urtez mantentzeko. Kontuan izan behar da udaberri-udako landarea dela; beraz, neguari eutsi diezaiokeen arren, ez du 0 gradutik beherako izotzik jasaten. Hala, etxe barruan gorde beharko da izozteek irauten duten bitartean.   
Nola ureztatu dragoi begonia bat?   
• Karerik gabeko ura erabili (euri-ura edo edateko ura).     
• Substratua goiko aldean lehor sentitzen denean bakarrik ureztatu.        
• Ez busti hostoak edo loreak gaixotasun fungikoak prebenitzeko. 
• Ez utzi ura substratuan edo oinarri-platertxoan geratzen.
• Neguko denboraldia igarotakoan, arrasean kimatu, kimu berriak ernetzen has daitezen.

  • Visto: 100