Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Euskarazko produktuen katalogoa

Euskarazko produktuen katalogoa

Urtero, Euskarazko produktuen katalogoaren berri ematen die Udalak 0-12 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei. Aurten, ez da paperezko katalogoa banatuko; horren ordez katalogoa on-line kontsultatzeko esteka eskaini nahi diegu herritarrei.

Zorionez, gero eta produktu gehiago egiten dira euskaraz, eta horien aukeraketa bat biltzen da katalogoan, erosketak egiterakoan lagungarri izan dadin. Denetarik aurkituko duzue bertan: jostailuak eta jokoak, musika, DVD filmak, APP-ak, aldizkariak, liburuak, gurasoentzako materiala,…

Ondorengo helbidean kontsultatu daiteke katalogoa eta bertan jasotzen diren azken nobedadeak

www.katalogoa.eus

Gozatu aisialdiaz euskaraz! eta aurtengo Gabonetan, oparitu euskarazko produktuak!

  • Visto: 38
Ipuin kontaketa saioa Udal liburutegian

Ipuin kontaketa saioa Udal liburutegian

Adi, egunez aldatuta dator abenduko saioa. Euskararen egunarekin bat egin eta ASTEARTEAN, abenduaren 3an izango da.

Maite Franco izango da kontalari, 3-5  urte bitartekoentzako entzuleentzat, udal liburutegian egingo den ipuin  kontaketa saioan.  18:00etan hasiko da eta puntualtasuna eskatzen da.

Informazio gehiago:

  • Visto: 23
Santa Zeziliako kontzertu bikaina. Argazki galeria

Santa Zeziliako kontzertu bikaina. Argazki galeria

Larunbatean Urbeltz Pilotalekuan ospatu genuen Santa Zezilia kontzertua. Bertan Goiz Deia Txistulari taldea, Alaitasuna Errondaila, Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika banda izan genituen hauek ikuskizun bikaina eskaini zutelarik.

Musika taldeek sustaturik, DANA-k kaltetutakoentzat diru bilketa aurrera eraman zen, jasotakoa Gurutze Gorrira bideratu zutelarik, Valentzian aurrera eramaten ari diren lanetan laguntzeko. Guztira 1205,15€ bildu ziren.

Eskerrik asko Legazpiar guztioi zuen aletxoa jartzeagatik!

Ikusi kontzertuan ateratako argazkiak

  • Visto: 81
AMAraun Ikuskizuna Latxartegi Aretoan. Amatasunaren inguruko hausnarketa

AMAraun Ikuskizuna Latxartegi Aretoan. Amatasunaren inguruko hausnarketa

Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.

“(Ama) izan ala ez izan” erabakitik abiatuko da emanaldia, eta horrek amatasunaren esperientzia batzuk agertzeko bidea eskainiko digu, ezagutzen ditugun ereduen eta gustatuko litzaizkigukeen ereduen arteko joan-etorrian. Enpatia eta aitortza ariketa bat amatasun mota guztiekiko, eta hausnarketa bat gizartean figura horrek betetzen duen paperarekiko.

“Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik. Ez dugulako bertsoa dantzatuko, edo dantza bertsotan emango. Istorio bat kontatuko dugu eta horretarako eskura dugun lengoaia guztia baliatuko dugu: musika, gorputza, ahotsa, hitza, espazioa, eszena... Erronka gisa ikusten dugu figurak lausotzea ere, dantzaria kantura ekarriz eta bertsolaria dantzara”, azaltzen dute.

Fitxa artistiko-teknikoa

  • Sorkuntza eta Gidoia: Oihana Iguaran eta Amaiur Luluaga
  • Koreografia: Amaiur Luluaga
  • Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran
  • Musika ekoizpena: Eñaut Zubizarreta
  • Jantzitegia: Ramón García, Maridomingi
  • Argi diseinua: Junki Mayo
  • Irudia: Iurre Aranburu
  • Nori zuzendua: Gazteei eta helduei

Sarrerak on-line erosteko

Sarrerarik geratzen bada, abenduaren 4an, aretoko leihatilan jarriko dira 18:30etan.

Sarreren prezioa: 5€takoa izango da.

  • Visto: 102
Altxa Burua Legazpiren bilera irekia

Altxa Burua Legazpiren bilera irekia

Badira aste batzuk Altxa Burua Legazpi taldea martxan jarri zela. Lehenengo urratsa Altxa Burua Gipuzkoan sartzea izan zen, eta Gipuzkoan abian dauden ekimen ezberdinak aztertzea.

Udaletik, haur eta nerabeen artean mugikorren erabilera arduratsua sustatzeko interesa duten familia, irakasle eta komunitateko kide guztiak gonbidatu nahi ditugu bilera ireki batera.

Data: Abenduak 3, asteartea

Ordua: 18:30

Lekua: Kultur Etxea

Topaketa horretan, elkarrekin hausnartuko dugu gailu mugikorrek belaunaldi berrietan duten eraginari buruz, eta horiek erabiltzeko zein ohitura osasungarriak sustatzeko estrategiak planteatuko ditugu.

Ikastetxeen eta haien familien lankidetzari esker egindako diagnostikoari buruzko informazioa ere emango dugu.

Ahaleginak batzeko eta gure gazteriarentzat etorkizun hobea eraiki dezagun!

  • Visto: 91