Legazpiko Udalak gogotsu iragarri nahi du "Izpien txokoa" espazio berriaren irekiera 0 eta 3 urte bitarteko seme-alabak dituzten familia legazpiarrei zuzendua, jolasa, sormena eta ikaskuntza sustatzeko espazioa izanik. Proiektu hau Udalak herriko familiekin duen konpromisoaren parte da, leku estali, seguru eta dibertigarri bat eskaintzen duelarik, non txikienek euren garapenaz gozatu ahal izango duten.
Haurrentzat pentsatutako espazioa
"Izpien txokoa" tokiko hainbat eragilerekin egindako lanari esker definitu da, hala nola, haurreskolekin, ikastetxeekin eta Doinua Musika Eskolarekin; zehazki, Agirre-Etxeberriko areto handiaren espazioa diseinatu da eta bertan 4 txoko ezberdin bereizi dira:
- Motrizitate-txokoa: Montessoriren zurezko materialekin, motrizitatea garatzeko.
- Lasaitasunaren txokoa: txoko honetan, ukimena, gozotasuna, trukea, lasaitasuna... landuko dira.
- Txoko artistikoa: sormenean murgiltzeko baliabideak emango dira.
Zerbitzu berri honek familientzako topagune eta Legazpiko haurren ongizaterako eta hezkuntzarako funtsezko baliabide ere izan nahi du.
Zerbitzuaren ordutegia astelehenetik igandera izango da, 9:30tatik-20:30ra, eta uztailaren hasierara arte egongo da zabalik.
Udaleko Hezkuntza zerbitzuak sortu eta sustatutako gune hori zerbitzuan interesa duten familiek kudeatuko dute.
Abenduaren 2an hiru saio antolatuko dira zerbitzuaren funtzionamenduari buruzko informazioa emateko. Bilera hauetara bertaratzeko Interesa duten pertsonek galdetegi honen bidez eman dezakete izena, bileraren ordua aukeratuz.
Galdetegia betetzeko azken eguna azaroak 26 izango da.
Azaroak 25. Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira Urola Garaiko eskualdean ekintza desberdinak aurrera eramango dira.
Legazpi Zine-Klub elkarteak, bigarren lehen zine-klub saioa eskainiko du Latxartegi Aretoan Azaroaren 22an, ostiralean arratsaldeko 19:00etan.
Viggo Mortensenen “Hasta el fin del mundo” filma eskainiko dute.
Sinopsia:
Vivienne Le Coudy, emakume guztiz independentea, Holger Olsen izeneko etorkin daniar batekin harremanetan hasiko da. Olsen San Frantziskon ezagutu ondoren, Viviennek bere etxera bidaiatuko du berarekin, Elk Flats herri lasaitik gertu. Hala ere, Gerra Zibilak banandu egiten ditu, Vivienne bakarrik utziz Alfred Jeffries rantxero boteretsuak eta bere seme bortitz eta bidegabe Westonek kontrolatutako leku batean. (FILMAFFINITY)
Movember mugimendua 2003. urtean jaio zen, eta gaur egun hedatzen ari den mugimendua da; helburu nagusia gizonek azaroan (moustache) bibotea hazten uztea da, gainerako pertsonei prostatako eta barrabiletako minbiziaren eta gizonezkoen depresioaren inguruan kontzientzia sortzeko asmoz.
Legazpiko Movember taldeak ekintza desberdinak antolatu ditu hilabetean zehar eta ostiralean azaroaren 22an “Prostata eta testikular minbiziaren prebentzioa” hitzaldia ospatuko da, arratsaldeko 18.30tan Kultur Etxean, Peralta doktorearen esku (ekintza guztiak kartelean).
Legazpiko Udalak, #Movember mugimenduarekin bat eginez, azaroaren 18tik 24era bitartean gorriz argiztatuko da udaletxea.
Movember mugimendua
Movember mugimendua gazte talde txiki batekin hasi zen, bibotea hazten eta gizartea kontzientziatzeko dirua biltzen hasi zena. Urtebete igaro ondoren, 2004an, Movember Fundazioa erregistratu zen; 2012. urtean, Global Journal-ek X munduko 100 GKE garrantzitsuenetako bat bezala izendatu zuen Movember. Azaroan zehar, milaka gizonek bibotearekin partekatzen dituzte argazkiak sare sozialetan, #Movember erabiliz.
Gaixotasun posibleak garaiz detektatzeko gizonei, aldizka, urologo batekin azterketa medikoetara joan behar dutela ohartarazteaz gain, hilabete honetan ere dirua biltzen da tratamendu eta ikerketetarako.