Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Legazpiko Udalak egindako eskariak badu lehenengo fruitua

Legazpiko Udalak egindako eskariak badu lehenengo fruitua

Lurraldebuseko linea berrian Legazpi kontutan hartzeko bi aukera eskaini ditu mugikortasun diputatuak

Linea berri hau soilik 2025eko foru aurrekontuak onartzen badira egingo dela gogoratu behar da

Gipuzkoako Kontseilu ibiltaria izan genuen Legazpin atzo, azaroak 12, eta foru diputatuen bisita aprobetxatuz Azahara Domingez mugikortasun diputatuarekin bilera bat ospatu zuen Legazpiko alkateak Lurraldebus linea berriaren inguruan aritzeko.

Lurraldebuseko linea berrian Legazpi kontutan hartu dezaten eskaria egin zuen idatziz alkateak pasa den astean. Eskari honen ondorioz, astelehenean bertan idatziz ere jaso zuen erantzuna eta han emandako bi aukerak berretsi zituen diputatuak atzo.

Bilera honetan emandako bi aukera hauek ere publikoki ezagutaraztea eman zituen Azahara Dominguez diputatuak komunikabide desberdinetan.

Gogoratu behar da linea berri hau 2025 foru aurrekontuak onartzearen menpe dagoela beti ere, horiek gabe ez baita autobus linea berririk egongo, ez Legazpirako, ez beste inorako ere.

Beraz, Legazpiko udala pozten da jasotako erantzunarekin eta oso positiboki baloratzen du, baina zuhurtasunez jokatuko du gai honekin, eta lanean jarraituko du Legazpik ahal den zerbitzurik onena izan dezan.

  • Visto: 83
Foru Aldundiko Diputatuen Kontseilua  Legazpin batzartu da

Foru Aldundiko Diputatuen Kontseilua Legazpin batzartu da

Legazpin elkartu zen atzo Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseilua, legegintzaldi honetan egiten ari diren saio ibiltarien barruan, lurraldeko udalerrien beharrak, erronkak eta proiektuak bertatik bertara ezagutzeko eta horiekin lankidetza estutzen jarraitzeko, herritarrei erakundearen jarduera hurbiltzeaz gain. Eider Mendoza diputatu nagusia buru dela, foru diputatuek Chillida Lantokin egin dute beren asteroko batzarra.

Kontseilua egin aurretik, Eider Mendozak eta Eric Galvezek, Legazpiko alkateak, lan-topaketa bat egin zuten, herriko desafio eta proiektu nagusiak bertatik bertara ezagutzeko. Herriko hainbat elkartetako ordezkari eta eragileekin elkartzeko okasioa ere izan zuen diputatu nagusiak, haien beharrizanak zuzenean jaso ahal izateko. Kontseiluaren ondoren, berriz, Chillida Lantoki gunea ezagutu ahal izan dute foru diputatuek, eskultorearen biloba Mikel Chillidaren eskutik. 

"Hurbiltasuna eta erakundeen arteko lankidetza ezinbestekoak dira". "Legazpik proiektu eta erronka asko ditu, eta, horregatik, oso garrantzitsua da Aldundiaren laguntza izatea horiek gauzatu ahal izateko. Legazpik erkidegoko zahartze-tasa handienetako bat duela kontuan hartuta, Ezkurrenea proiektua (lehengo pentsioa) nabarmendu behar da, Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Maite Peña diputatuak ondo ezagutzen duten ekimena. Bakardadean sentitzen diren pertsona eta gazteen arteko elkarbizitzarako espazio bat sortzea da gure helburua. Gure ustez, proiektu hau bat dator Aldundiaren Hariak estrategiarekin. Beraz, proiektu hau aurrera eramateko eta beste asko posible izan daitezen, ezinbestekoa da Aldundiaren parte-hartzea ", iradoki zuen Eric Galvez alkateak.

“Herriaren proiektu eta estrategiak ezagutzera eta gureak partekatzera etorri gara Legazpira, baita herritarrek izan ditzaketen “kezka eta ekarpenak” jasotzera ere, azaldu zuen Eider Mendoza diputatu nagusiak. “Gipuzkoa plazatik Gipuzkoa osora zabalik lan egiten ari gara, ahalik eta herri, auzo, enpresa eta eragile gehienekin elkartzeko. Kontseilu ibiltariak bezalako ekimenek erakusten digute zein aberasgarria den maila ezberdinetan martxan jarritako elkarlan egitasmoak”, gehitu du Mendozak. “Esperientzia oso emankorra eta aberasgarria izaten ari da, bai guretzat, bai udalerrientzat”, amaitu zuen Mendozak.

  • Visto: 281
Junetorri ofiziala azaroaren amaierara arte egongo da zerbitzuz kanpo

Junetorri ofiziala azaroaren amaierara arte egongo da zerbitzuz kanpo

Joan den azaroaren 5ean, Cuadrabus enpresak Udalari jakinarazi zion abiadura-kaxaren transferrarekin lotutako autobusaren akatsa. Ibilgailuaren diagnostikoa eginda,  eta konpontzea ezinezkoa zela egiaztatu ondoren, ostegunean mekanismo berri bat jartzea erabaki zen. Honez gero Junetorria azaroaren amaierara arte zerbitzuz kanpo egongo da. Bitartean, Cuadrabus-ek zerbitzua ematen jarraituko du ordezko autobus batekin, kontratuaren baldintza-agirietan jasotzen den bezala, legazpiarrok udal bus-zerbitzurik gabe gera ez gaitezen.

Autobus ofiziala eta ordezkapen-autobusaren prestazioak berdinak ez direla onartuz, Udalak ahal duen guztia egingo du Junetorri ofiziala ahalik eta lasterren zerbitzuan jartzeko.

Barkatu eragozpenak.

  • Visto: 114
Azaroan Musika. Ikus-entzunezkoa. KUXKUXTU: PAREAN, ONDOAN, ELKARREKIN dokumentala

Azaroan Musika. Ikus-entzunezkoa. KUXKUXTU: PAREAN, ONDOAN, ELKARREKIN dokumentala

Kuxkuxtu txarangari buruzko dokumentala eskainiko da, Ikus-entzunezkoen programaren barnean eta Azaroan Musikarekin bat eginez.  Ideia Iparra-Hegoa elkarteko Peio Aranzabalek izan zuen, eta Mondragon Unibertsitateko ikasle Arri Iraeta Irigaraik egin du. Bere gradu amaierako lana izan da.

Kuxkuxtu taldea egun batez gelditu aitzin, halako herri txaranga baten historia kontatu behar zen. «Utzi behar zuten zerbait, herri honek jakin dezan izan dela txaranga hau. Kantua erabili du transmisiorako, sentimenduak pizteko, bestarako; eta egin du modu militantean».

Dokumentalean jasotzen da «nola egiten dituzten gauzak, zer ondo pasatzen duten elkarrekin eta zein lagunak diren beren artean; eta zer ekarpena egiten dioten herri honi, isilean, oharkabean». Kuxkuxturen irudi oso gutxi zeudela konturatu ziren lanean hasi orduko. Direnak, lagunek sakelako telefono batekin hartuak direla. Kuxkuxtuk jotzen zuen lekuetara joan da, beraz, Iraeta kamerarekin. «Ibili da sanferminetan, Santomas egunean, sagardotegian Kuxkuxturekin». Legazpin ere arituak dira Santikutz jaietan, Zingi-Zangoren ekimenez.

Musikan aritzeko, bizitzeko, transmititzeko beste era bat azalduko zaigu dokumentalean.

Ekitaldia Legazpiko Kultur Etxeko areto Nagusian izango da, 19:00etan. 

  • Visto: 140
Aizkorri kalearen hegoaldeko zatia eraberrituko da

Aizkorri kalearen hegoaldeko zatia eraberrituko da

Uda aurretik Aizkorri kalearen hegoaldeko zatia berriz urbanizatzeko obren proiektua eta lan osagarriak idazteko kontratua esleitu zion Udalak Salaberria Ingenieritza S.L. enpresari.

Kontratu horren helburua da Aizkorri kalea 14 atariaren paretik Bikuña Txikiko biribilgunera arteko zatia eraberritzea. Lurzoru gainean irisgarritasuna eta segurtasuna bermatzeko jarduketak egingo dira, zoladura guztiak berriztu eta bidegorriari jarraipena emango zaio, errepidetik banatutako trazadurarekin. Horrez gain, euri urak modu jasangarrian jasotzeko sistemak ere jarriko dira. Lurzoru azpian ere obra garrantzitsuak egingo dira; bereziki, euri-ur eta ur zikinen saneamendu sarean, zein ur horniduran.

Uztailetik urria amaierara azterketa lan sakona egin du enpresa esleipendunak eta horren emaitza azaldu nahi die Udalak bizilagunei. Horretarako egun berean bi bilera antolatu dira;

biak Latxartegi aretoan azaroaren 21ean (osteguna) ospatuko direlarik:

1. Aizkorri kalea 20-22-24-26 atarietako bizilagunekin, arratsaldeko 17.00tan.

Bilera horretan jabekideei azalduko zaizkie zein den eraikinaren saneamenduaren egoera eta, horren ondorioz, urbanizazio obren proiektuaren baitan jaso daitezkeen aukerak.

( bakarrik Aizkorri kalea 20-22-24-26 jabekidentzako)

2. Aizkorri kalea, Bikuña-enea plazakoeta Plazaolako bizilagunekin, bilera irekia, arratsaldeko 18.00tan.

Proiektu osoaren nondik norakoak adieraziko dira saio horretan. 

(Auzotar guztientzako)

Bilera horietara joateko izena-eman beharko da esteka honetan

Eman izena

  • Visto: 88