Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Udazkeneko bertsolari jaialdia

Udazkeneko bertsolari jaialdia

Urtero legez udazkena iristean,

Bertso-Olariak elkarteak sustaturik,

bertsolari jaialdia izango da.

Aurtengoan, ostiralean, azaroaren 15ean, 19:00etan Latxartegi Aretoan egingo den saioan  Julio Soto, Ane Beloki, Aitor Mendiluze eta Ane Zuazubiskararituko dira

Aizpea Garmendia gai jartzailearen aginduetara.

Sarrerak 10€tan, gazteak 5€, jarriko dira

salgai leihatilan saioa baino ordu erdi lehenago.

  • Visto: 23
Patricio Echeverriako langileek Radio San Sebastián Bikaintasunaren Saria jaso zuten atzo

Patricio Echeverriako langileek Radio San Sebastián Bikaintasunaren Saria jaso zuten atzo

Aurten, Eduardo Chillidaren 100 urteurrenean, "Artea eta Kultura" saria eman zaie "Eduardo Chillidaren Artisauei". Sari banaketa ekitaldian, Gipuzkoako artearen eta industriaren arteko lotura nabarmendu zen. Era berean, Patricio Echeverriako langileek "Haizearen Orrazia" bezalako lan enblematikoak gauzatzeko egin zuten lan garrantzitsua nabarmendu zen; izan ere, lan horiek erronka teknikoa izan ziren eta gure herritarren lan onaren erakusgarri dira.

Ondare horrek bizirik dirau Chillida Lantoki museoan. Gune aparta da, bakarra, museo bihurtutako lantegi zahar bat, arteak eta industriak duten harremana erakusten duena.

Kursaal jauregian gauzatu zen sari banaketan, Eric Galvez alkatea, Amaia Aizpurua Turismo zinegotzia, eta Agurtzane Elustondo Lenbur Fundazioko zuzendaria izan zituzten bidelagun. 

  • Visto: 88
Bizilagunek eta merkatariek izena eman dezakete jada Legazpiko Tokiko Energia Komunitatean

Bizilagunek eta merkatariek izena eman dezakete jada Legazpiko Tokiko Energia Komunitatean

TEK Legazpi proiektuak, Legazpiko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatua eta Edinorrek diseinatua, izena emateko epea irekitzen du,lau pausu jarraituz.

Horretarako, aldez aurretik ondorengoa eduki behar da eskuragarri:

- Faktura elektroniko bat CUPS zenbakia identifikatu ahal izateko

- Kontu korrontearen zenbakia

- Telefono mugikor zenbakia

- Posta elektroniko bat.

IZENA EMATEA 

Legazpiko Tokiko Energia Komunitatea eredu bakarra da merkatuan, eta energia kontsumitzeko modu eraginkorragoa eta jasangarriagoa eskaintzen die herritarrei, udalak lagatako udal-estalkietan instalatuko diren plaka fotovoltaikoei esker. Proiektu honekin bat egiteak onura ugari ekarriko dizkie bizilagunei, fakturetan aurrezteaz gain; adibidez, merkatuko argiaren tarifa onenak eskuratzea edo % 100 energia berriztagarriaz gozatzeko aukera, etxebizitzan edo merkataritzan obrarik egin gabe.

Legazpiko herritarrek 50 euroko sarrera-kuota eta hileko kuota txiki bat izango dute eguzki-energiarako, eta hori teilatuan bertan plakak jartzea baino askoz ere aukera merkeagoa izango da. Gainera, egoera energetiko ahulean dauden familiei sarbidea erraztuko zaie, udalerriko bizilagun guztiengana iristeko, haien egoera ekonomikoa edozein dela ere.

Etxebizitzetan eta/edo saltokietan obrarik behar izango ez duten 3 instalazio jarriko dira, estrategikoki hautatutako eraikin publikoen estalkietan jarriko baitira, udalerriko herritar guztiek energia horretaz goza dezaten(Domingo Aguirre Eskola, Bikuña Kiroldegia eta CEIDA). Lanak 2025aren hasierarako bukatuta egotea espero da.

Proiektuari buruz informazio gehiago jasotzeko interesa duten herritarrek egun hauetan antolatuko diren informazio-hitzaldietara hurbildu daitezke:

- Azaroak 26, asteartea, 18:00etan, Gizarte-zentroan

- Azaroak 28, osteguna, 18:00etan, Domingo Agirre Eskolan

Informazio gehiago 

  • edo deitu doan 900 859 695 telefonora, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 18:00etara
  • edo mezu elektroniko bat bidali helbide honetara: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Bestetik, azaroaren hirugarren astetik aurrera, udaletxean informazio-gune bat jarriko da, aurrez aurre alta emateko eta edozein zalantza argitzeko, Herritarren Arreta Zerbitzuaren ordutegian (astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:00etara).

TEK Legazpiko energia komunitateari esker, udalerriak CO2ren milaka tona isurtzea ekidin ahal izango du, 4.765 zuhaitz baino gehiago landatzeak izango lukeen antzera.

  • Visto: 268
Inauteri Igandeko Konpartsa 2025: Herri Inauteri konpartsak 30 urte

Inauteri Igandeko Konpartsa 2025: Herri Inauteri konpartsak 30 urte

Inauteri Konpartsa Herrikoian

parte hartzeko dantza ikastaroaren lehen saioa

azaroaren 13anegingo da,

2025eko inauteri igandean kaleratuko den

Inauteri Konpartsak 30 urte betetzen dituelarik.

2025eko herri konpartsan, 30 urte hauetan kaleratu diren

Euskal Herriko tradiziozko Inauteri desberdinak kaleratu nahi dira.

Saioak

asteazkenetan 20:15ean eta

larunbatetan 17:00etan egingo dira

Sustraiak Dantza Taldeak duen lokalean.

Adin guztietako herritarrei irekita dago.

Anima zaitez eta parte hartu.

  • Visto: 79
“Parsifal” Opera Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan

“Parsifal” Opera Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan

Opera izango dugu azaroan eta Richard Wagnerren Parsifal eskainiko da bi zatitan, azaroaren 13an lehena eta azaroaren 20an bigarrena, 18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian.

“Parsifal” Wagner musikagilearen azkeneko obra da eta egileak berak honela definitu zuen: “jaialdi eszeniko sakratua”. Joan den 1882an eskaini zen lehen aldiz. Abiapuntua Chrétien de Troyesez Perceval ou le Cone du Graal izeneko obra da eta horretan oinarritu zen Wolfram von Eschenbach Parzival izeneko poema idazteko; ondoren “Parsifal” opera Grialari buruzko erdi aroko legendetan dago oinarrituta.

Eduki sinboliko handiko obra da eta Wagnerren obra osoan eragina izan duen berrerorpenaren ideia azaltzen du. “Parsifal”, zoro kastua, norberekeriari eta pasioei uko egitearen bidez gizadia askatzera dator.

PERTSONAIAK

Parsifal (Siegfried Jerusalem)

Jatorri ezezaguna duen gaztea

Tenorea

Kundry (Waltraud Meier)

Sorgina

Sopranoa

Gurnemanz (Kurt Moll)

Grialeko zaldun beteranoa

Baxua

Amfortas (Bernd Weikl)

Grial erreinuko gobernadorea

Baritonoa

Klingsor (Franz Mazura)

Aztia

Baxu-baritonoa

Titurel (Jan-Hendrik Rootering)

Amfortasen aita

Baxua

The Metropolitan Opera Orchestra and Chorus

Zuz. / Dir.:James Levine

Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.

  • Visto: 85