Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Bihar, hilak 5, Latxartegiko igogailuaren ezponda egonkortzeko obrak hasiko dira

Bihar, hilak 5, Latxartegiko igogailuaren ezponda egonkortzeko obrak hasiko dira

Joan den udaberrian, herritarren dei baten ostean, udal teknikariek egiaztatu ahal izan zuten Latxartegiko igogailuaren ezpondaren lurrak mugitu zirela. Behin berehalako arriskurik ez zegoela bermatuta, ezponda hori egonkortzeko proiektua idazteko eskatu zitzaion Hirigintza S.A. enpresari.

Proiektu horretan definitutako lanak bihar hasiko dira. Laburtuta, igogailuaren pasabidearen zapata indartu eta ezpondan, arbelaren gainean, dagoen lurra egonkortuko dira. Lanek hiru aste iraungo dute, eguraldiak laguntzen badu. Horien kostua 48.367,95 eurokoa da eta Excavaciones Francisco Javier Rodriguez S.L. enpresak gauzatuko ditu.

Lanen ondorioz hainbat momentutan Latxartegiko igogailua itxi beharko da, baina egun eta ordu zehatz horiek aurrez jakinaraziko dizkie Udalak herritarrei.

Eskerrik asko ulertzeagatik!

  • Visto: 116
Azaroan Musika. Giltzarri Abesbatza (Bortziriak)

Azaroan Musika. Giltzarri Abesbatza (Bortziriak)

Azaroan Musika zikloko hirugarren kontzertu hau ere Santikutz Abesbatzaren eskutik datorkigu.

Giltzarri Abesbatza 1996 urtean sortu zen Abesbatzen musika bultzatzeko asmoz. Isabel Lacar izan dugu hasieratik zuzendari. 27 urte hauetan , mota guztietako errepertorioak landu ditugu, XVI. Mendeko musikatik hasi eta gaur egungo konposatzaile berrien musika ere kantatuz Josu Elberdin, David Azurza, Eva Ugalde, Xabier Sarasola, René Zugarramurdi edo Javier Bustoren lanak abestuz, bai “a capella” nola pianoz lagunduta edo sinfoniko-koralak diren ikuskizunetan ere parte hartu duelarik,

Giltzarri Abesbatzak urtero Bortzirietako haurren “kantu Taillerra” antolatzen du eta bertze Abesbatzekin ere Topaketa bat egiten dugu, aurtengoa 6gna izango delarik.

Giltzarrik , bai Nafarroan, bai Euskal Erkidegoan , nola Kataluña, Gaztela -León, Austria edo Frantzian eskaini ditu  bere kontzertuak .

Gaur egun, Giltzarri 40 bat lagunek osatzen dute, Bidasoa inguru guztietatik etorriak, Baztanetik Hendaiaraino , astero elkartzen direnak bere errepertorioak landu eta berritzeko.

ISABEL LACAR ABRIL. Zuzendaria

Musika Teorian, Musika Teknikan eta piano-akonpainamenduan lizentziatua, Pedagogia Musikalean lizentziatua eta gaur egun Elizondo, Sunbilla, Urruña eta Giltzarri Bortzirietako Abesbatzen Zuzendaria.

Musikenen Abesbatza pilotu gisa  abesten du eta Tolosako KEA Ahots Taldeko Kontraltoa da.

  • Visto: 93
Udal egutegiaren lehiaketa. Urriko galderaren erantzuna: BIKUÑA

Udal egutegiaren lehiaketa. Urriko galderaren erantzuna: BIKUÑA

 
Urriko argazkiaren inguruan…
 

Egutegiaren oinean izenak nahastu genituen. Felix Ibargutxiren ikerketaren arabera, hauek dira argazkian azaltzen direnak: Ramona Makibar Agirre, Angela Makibar Gordillo (Mexikotik aberastuta etorri eta Pedro Regalado Segurarekin ezkondua), Ventura Oria (Bikuñaneko Lazkanotegi etxean bizi zena eta beste emakumeen tartekoa) eta Bittori Makibar Agirre.

 
  • Visto: 79
2030 Agendaren Foroaren hurrengo bilerarako deialdia

2030 Agendaren Foroaren hurrengo bilerarako deialdia

LEGAZPIKO KLIMA ETA ENERGIA PLANA idazteko bigarren lan bilera aurrera eramango da datorren astean. Hauxe izango da saio horren gai ordena:

  • Diagnosiaren ondorio nagusiak.
  • Inkestaren emaitzen aurkezpena.
  • Udala “Klima eta Energiaren aldeko alkateen itun globalari” atxikitzeari buruzko informazioa.
  • Planaren Helburu eta Erronken aurkezpena.
  • Planaren zirriborroaren aurkezpena, eta proposamenak eta iradokizunak biltzea.

Deialdiaren eguna, ordua eta lekua:

  • Azaroak 7 (osteguna)
  • 18:00-19:30
  • Kultur Etxean (Areto Nagusia)

Espero dugu bileran bertan ikustea!

  • Visto: 29
Bikuña Kiroldegiko Whatsapp kanal berria abian

Bikuña Kiroldegiko Whatsapp kanal berria abian

Kiroladegiko abisuak momentuan jasotzeko aukera eskaini nahi zaie herritarrei eta honetarako Whatsapp kanal berria sortu dute udaleko kirol departamentutik.

Honetara atxikitzen diren herritarrak Legazpiko kirol instalakuntzetan sortzen diren abisu eta albisteak bat batean bere mobilean jasotzeko aukera izango dute.

Kanala gaur bertan jarriko da martxan.

Jarraitu Bikuña kiroldegiko Kanala 

  • Visto: 135