Azaroaren 10ean Frontenis txapelketa bat jokatuko da Legazpiko Urbeltz pilotalekuan. Gehienez 16 bikotek parte hartuko dute, taldekako lehiaketa sistema erabiliko da eta tanto bikoitza kontuan hartuko da.
Bikote bakoitzak 20,00€ ordainduko ditu.
Izena-emateak telefono hauetan:
646 759 668 – Eneko
650 200 155 – Axi
Visto: 102
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Parranda los Paperos kultur elkartea 1991n sortu zen Gran Canariako Valleseco udalerrian, "Manolín Falcón" izenez ere ezaguna den Manuel Falcón Rosarioren eskutik. Parranda honek ahots-talde ertaina du, Kanarietako eta Latinoamerikako folklore-estiloen berezko instrumentazioa, eta 25 kide inguru. Urteetan zehar, taldeak bere estilo berezia landu du pixkanaka, Manolin sortzaileak konposatutako abesti ugari interpretatuz, baita Kanarietako eta Latinoamerikako musika tradizionaleko beste abesti herrikoi batzuk interpretatuz ere.
30 urteko ibilbidearekin, duela gutxi berritu dute XX. mende hasierako baserritar janzkera, kolore urdinari leial izanik, hau ere bere nortasunaren ikur.
Kontzertuaren aurretik, 12:00etatik 14:00etara Kale Nagusian eskainiko dute ekitaldia, eguraldiak laguntzen badu.
Hona eskainiko duten egitaraua:
BIMBACHES (Ritmos y melodías de la Isla del Hierro)
AIRES DE LA GOMERA (Santo Domingo y Jota Gomera, letra de Raúl Falcón)
BERLINA DE TIJARAFE (de la Isla de La Palma)
DE LOS CANTOS CANARIOS (Isa y Tanganillo de Tenerife)
MALAGUEÑA DE LANZAROTE
SORONDONGO MAJORERO (de la Isla de Fuerteventura)
BONITA ES GRAN CANARIA y SERENATA A LOS BALCONES (bi
pasodoble “parrandero”por Manolín Falcón-ek osatutakoak, gure fundatzailea)
FOLÍAS DEL ABUELO (Folías de Gran Canaria Manolín Falcón-ek konposatua)
Datozen asteetan Plan Orokorra idazteko helburu eta irizpideak onartzeko asmoa du Udalak. Horiek izango dira Legazpiko Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren agiria idazteko oinarriak.
Labur-labur Planak bete beharko dituen helburu estrategikoak hauek dira:
1. Hiri-eredua trinkoa, konplexua eta kohesionatua izatea
2. Urola Garaiko ekonomia aktibatzen eta udalerriko ekonomia dibertsifikatzen laguntzea
3. Legazpiko natura, landa, kultura eta paisaia ondareari balioa ematea
4. Lurralde iraunkor eta energetikoki eraginkorra bultzatzea
5. Legazpi pertsona guztiena eta guztientzat izan dadin bultzatzea (zeharkako helburua)
Herritarrek agiri horri ekarpenak egiteko aukera dute udal web orrian jarri den atalean,
Urriaren 19 eta 26ko sarrera ekitaldi bikainen ondoren, azaroaren 1ean sartuko gara bete betean Azaroan Musika Zikloan. Lehen emanaldi hau Santikutz Abesbatzak sustatu eta kudeatuko du. Zikloa ofizialki irekiko duen lehen kontzertu honetan, In Tempore Abesbatza & Ensemblek “Mixturas” ikuskizuna eskainiko ditu Legazpiko Parrokian.
Konpositore garaikide handien obren mugimenduen sorta bat biltzen duen emanaldia izango da, abangoardiako musika, maila artistikoan nahiz kontzeptualean, tradizio klasikoa eta tonala, musika zinematografikoa eta nazioarteko folklorearen sonoritateak, harmoniak eta erritmoak nahasten dituena.
Proposamen musikal hibrido honen testuekin bizitzeko, justiziarako, elkarrenganako errespeturako eta gizarte guztiz teknifikatu eta indibidualista bati eragiten dioten gaitz handietatik askatzeko grina bizian murgilduko gara.
Era berean, In Temporek ikus-entzunezko sorkuntzak ditu ezaugarri;
izan ere, musika-proposamen orotan txertatzen ditu eta IkusArteko sortzaileek programa bakoitzerako berariaz diseinatzen dituzte. Argiztapenak esperientzia artistikoa are aberatsagoa bilakatu eta ikuslea zentzumenentzako bidaia batean murgiltzen dute.
Hona eskainiko duten egitaraua:
Karl Jenkins
Stabat Mater
V. Sancta Mater (5')
VII - Virgo virginum (3')
XII. Paradisi gloria (8')
Dan Forrest
Requiem for de living
IV. “Sanctus” (8')
Kim André Arnesen
Tuvayhun
II. “The Merciful” (8')
V. “The Pure in heart” (10')
Dan Forrest
Lux the dawn from on high
III. “The sun never soys” (5')
Ola Gjeilo
"The lake isle” (7')
Visto: 87
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Datorren larunbatean, azaroak 2, Gau Beltza dela-eta, Nerabeentzako Zerbitzuan ospakizun berezi bat izango dute: froga bereziak, iluntasunean jolasak, pizza afari beldurgarria eta scape room bat.
Ordutegia: 16:00-21:30
Parte-hartzaileak: nerabeak, DBHko 2.mailatik aurrera
Plaza kopurua: 30-35 pertsona
Kostua: 3 euro.
Izena emateko azken eguna: urriak 27, igandea, Gazte-txokoan.