Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Gaztelerazko Irakurketa taldearen saioa

Gaztelerazko Irakurketa taldearen saioa

Gaztelerazko irakurketa taldearen saioa urrian.

Hitzordua:

Urrian 30, asteazkena:

18:00ean Udal Liburutegian.

Gidaria: Mónica Leiva.

Landuko den liburua: Corazón tan blanco/Javier Marías.

Gogora ekarri nahi dugu, Irakurketa taldeak irekiak direla baina parte hartzeko komeni dela aurrez izena ematea

  • Udal Liburutegian bertan
  • edo telefonoz: 943737186
  • e-postaz: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
  • edo WhatsaAppez: 639851172.
  • Visto: 24
Kultur Albisteak ZINE-KLUB saioa Latxartegi aretoan: “RADICAL”

Kultur Albisteak ZINE-KLUB saioa Latxartegi aretoan: “RADICAL”

Legazpi Zine-Klub elkarteak, hileko bigarren   zine-klub saioa eskainiko du Latxartegi Aretoan Urriaren 25ean, ostiralean arratsaldeko 19:00etan.

Christopher Zallaren “Radical” filma eskainiko dute.

Sinopsia:

Benetako istorio batean oinarrituta, abandonuz, ustelkeriaz eta indarkeriaz betetako Mexikoko mugako hiri bateko maisu baten istorioa kontatzen du. Bere ikasleen jakin-mina eta potentziala desblokeatzeko metodo erradikal berri bat frogatzen du, baita bere distira ere.(FILMAFFINITY)

Fitxa Teknikoa:

Zuzendaritza: Christopher Zalla

Gidoia: Christopher Zalla

Aktoreak:Eugenio Derbez, Daniel Haddad, Jennifer Trejo, Mia Fernanda Solis, Danilo Guardiola,..

Musika: Pascual Reyes, Juan Pablo Villa

Argazkia: Mateo Londono

Generoa: Drama. Benetako gertaeretan oinarritua. Hezkuntza.

Iraupena: 127 minutu

Sariak:

2024: Premios Platino del Cine Iberoamericano: 2 izendapen.

2024: Festival de Málaga: Mejor película Iberoamericana. 2 izendapen.

Pelikulen berri zehatza eta sarrerak erosteko

  • Visto: 103
Hil Arte Bizi. Heriotzaren aurrean ere, gure era

Hil Arte Bizi. Heriotzaren aurrean ere, gure era

Legazpin “Hil Arte Bizi” tailerrak aurrera eramango dira, herritarrak heriotzaren aurrean dituzten eskubideak ezagutu eta erabakiak hartzen laguntzeko helburuarekin. Gizarte Zerbitzuko Sailak egindako apustua dugu hau, egungo gizartean heriotzaren gaia naturalizatu eta gai honen inguruan herritarrak ahalduntzeko asmoz.

“Hil Arte Bizi” tailerrek heriotzaren aurrean herritarrek dituzten eskubideak ezagutzera eman, gogoeta bultzatu eta hartu ditzaketen eta hartzea komeni diren erabakiak hartzen lagunduko die, 4 tailerretako prozesu baten bidez. Modu errazean landuko dira gaiak.

Legazpiko Udalak antolatzen ditu tailer hauek, Gizarte Zerbitzuen bidez, gaia erraza ez dela jakin arren, herritarrek heriotzaren aurrean dituzten eskubideak ezagutu eta baliabideak eskuratzen laguntzeko apustua eginez. Egitasmoaren sortzailea eta tailerren bideratzailea Nere Erkiaga izango da,  Tanatologian, parte hartze dinamiketan eta kultur transmisioan aditua. 

“Tailer hauek bizi garen gizartean heriotzaren aurrean erabakitzeko eskubideak eta aukerak ditugulako egiten ditugu, eta hala ez egiteak kalteak ekarri dezakeelako. Heriotzari diogun beldurra zeharkatu daitekeelako. Eta heriotzaren inguruan naturaltasuna lortuz gero, hobeto bizi ahal delako”, dio Nere Erkiagak.

Aurkezpen hitzaldia: urriaren 22an, asteartea, 18:00etan, Kultur etxeko aretoa nagusian.

  • Tailerrentzako izen ematea: Urriaren 22tik 29ra, biak barne. Plaza mugatuak.
  • Eman izena formularioa betez
  • Udaletxean bertan, HAZ-en
  • Telefono bidez: 943 73 70 30

Tailerrak azaroan hasiko dira martxan.

  • Egunak: azaroak 5, 12, 19 eta 26.
  • Ordutegia: 17.30ean
  • Lekua: Kultur Etxeko Areto nagusian.
  • Prezioa: Doan.
  • Hizkuntza: Gaztelaniaz

  • Visto: 105
ERAKUSKETA. Ignacio Agirre Montegi (1900-1912). Essaouiratik Rhineraino.

ERAKUSKETA. Ignacio Agirre Montegi (1900-1912). Essaouiratik Rhineraino.

Burdinola Elkarteak herriko ondarearen zabalkundean jarraitzen du etenik gabe. Hala erakusketa honekin legazpiar jatorria duen Ignacio Agirre Montegiren bildumara argazki berriak gehitu dituztela eta Gorka Salmeron Murgiondo, elkarteko kide eta argazkilariak, erakusketa berri hau prestatu eta jendaurrean ikusgai jarri dute.

Argazki gehienak ezagunak badira ere, multzo nagusia 2006. urtean egindako kopiak dira, 2021. urtean berreskuratutako materialarekin eta ahaide batek 2023an partekatu zituen zenbait irudirekin osatu da.

Erakusketaren irekiera ekitaldia urriaren 25ean, ostirala, 19:00etan egingo da, Ignacio Agirre Montegirern ahaideak bertan direla.

  • Visto: 119
Ardanbidetako erromeria egingo du Kimu Berri elkarteak urriaren 27an

Ardanbidetako erromeria egingo du Kimu Berri elkarteak urriaren 27an

Azken urteetako ohiturari jarraituz Urriko azken igandean ospatuko dute Ardanbidetako erromeria Kimu Berri aterpetxearen inguruan, Lakiolan. Zingi Zango euskara elkarteak urteetan antolatu zuen erromeria Agorreko Santikutzetan eta Kimu Berri elkarteak lekukoa hartu zion. Igandean goizetik arratsaldera ekintzak egongo dira.

Honako egitaraua prestatu du egun horretarako:

09:00:              Mendi irterra Ardanbidetara Izadi Zaleak elkartearekin.

10:00-11:30:   Salda eta txorixo banaketa

11:00:              Arku- erakustaldia eta tiraketak Luma taldearen eskutik.

12:00:             Zaldi paseotxoak Ormazarreta zalditegiarekin

12:30:              Erronka haur eta helduentzat (txingak, oskolak etab.)

14:30:              Bazkaltzeko Patatak txorizoarekin 100 lagunentzat, Lekanazpi Elkarteak prestaturik.

16:00:              Sokatira mundiala.

Musika, trikitilariak eta taberna zerbitzua egongo da egun guztian zehar eta Hegialdeko biribilgunetik autobusa egongo da Ardanbideetara goiz eta arratsaldez, 10:00etatik aurrera.

  • Visto: 40