Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Urriaren 16an, “ate irekiak” Nerabeentzako Zerbitzuan

Urriaren 16an, “ate irekiak” Nerabeentzako Zerbitzuan

Ikasturte berriarekin batera, Legazpiko udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak nerabeak eta gurasoak gonbidatzen ditu Nerabeentzako Zerbitzua ezagutzera emateko antolatutako “ate irekiak” saioetan parte hartzera.

Horrela, gaur urriaren 16an goizean, eskola-ordutegian, DBH-ko 1. mailako ikasleek, irakasleekin batera, lanean ari diren profesionalak eta zerbitzuaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izango dute. 10:30ean Haztegi ikastola eta 11:30ean Olazabal institutua.

Arratsaldean, 18:00etan Gazte-txokoan, DBH-ko ikasle guztien, hau da, 1. mailatik 4. mailara bitarteko ikasleen gurasoen txanda izango da. Gertutik ezagutuko dute eskaintzen den zerbitzua eta nerabeak dauden tokietan eskaintzen dela, hau da, Gazte-txokoan, kalean eta sare sozialetan.

Gogora ekarri nahi dugu 11 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzendutako zerbitzu sozio-hezitzailea dela. Gazteek aukera paregabea dute euskaraz modu aktiboan parte hartzeko, aisialdiaz gozatzeko eta lagunekin egoteko.

Behean zehazten dira batetik, gurasoei arreta emateko ordutegia eta, bestetik, eremu bakoitzean nerabeei arreta emateko ordutegia:

Gurasoentzako arreta:

Asteazkenetan 11.00 – 13.00

Nerabeentzako arreta:

  • Gazte-txokoan

Asteazkena eta osteguna   17.00-19.30

Ostirala, talde proiektua      14.00-17.00

Larunbata eta igandea        17.00-20.00

  • Kalean

Asteazkena      14.00-14.45

Osteguna          16.00-17.00

Ostirala             18.00-19.00

Larunbata         16.00-17.00

Igandea             16.30-17.00

  • Sare sozialetan

Asteazkena       16.15-17.00

Osteguna          15.30-16.00

Ostirala             17.00-18.00

Larunbata         15.30-16.00

Igandea            16.00-16.30

  • Visto: 93
Juan Mari Ansaren “El Circo de Lescun, unas montañas de ensueño” ikus-entzunekoaren eta liburuaren aurkezpena

Juan Mari Ansaren “El Circo de Lescun, unas montañas de ensueño” ikus-entzunekoaren eta liburuaren aurkezpena

Urriaren 18an, El Circo de Lescun, unas montañas de ensueño ikus-entzunekoa eta liburua aurkeztuko dizkigu Juan Mari Ansa mendizaleak. 

Gailur garrantzitsuenetako igoerak erakutsiko dizkigu, hala nola Anie, Hiru Erregeen Mahaia, Petrechema edo Acherito.

Bestalde, bigarren atal batean, artzaintzarekin lotutako zenbait kultura-gai ere jorratuko ditu, Le Chemin de la Mâture, Ansabère-ko orratzetara igotzearen gorabeherak edo eta Bigarren Mundu Gerran zehar Passeurs eta iheslarien istorioak ere jorratuko ditu.

Ekitaldia Legazpiko Kultur Etxeko areto Nagusian izango da, 19:00etan. Aurkezpena eta solasaldia euskaraz izango dira.

  • Visto: 128
LTDa arazorik gabe ikusi ahal izateko jarduketak

LTDa arazorik gabe ikusi ahal izateko jarduketak

Gure inguruan belaunaldi berriko (4G eta 5G) telefonia mugikorreko zerbitzua hasi ondoren, lurreko telebista digitalaren (LTD) harreran eragina izan zezaken. Arazo horiek konpontzeko eta telefonia mugikorreko oinarri-estazioak martxan jartzeak LTDari eragiten ez diola bermatzeko, LLEGA700 erakundeak beharrezko jarduera teknikoak egiten ditu LTDko erabiltzaileak hartzeko instalazioetan.
Jarduketa horiek doakoak dira herritarrentzat. LTDaren erabiltzaileek erasanez gero, jarduketak eskatzeko epea sei hilabetekoa da, telefonia mugikorreko estazioak zerbitzuan jartzen direnetik zenbatzen hasita. Epe hori amaitzear dago.

Hala, urriaren 31n amaituko da behin betiko LTDaren erabiltzaileek doako jarduerak eskatzeko epea, 4G eta 5G nodoek eragin ditzaketen kalteak direla-eta.

Gorabeherak konpondu ahal izateko, 900 833 999 doako telefonora deitu beharko da.

Informazio gehiago- Llega700

  • Visto: 100
Osasun mentalaren nazioarteko eguna

Osasun mentalaren nazioarteko eguna

Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu gaur, urriak 10, eta Udalak honekin bat egingo du eraikina berdez jantziko delarik.

Osasun Mentalaren Munduko Egunari buruzko sentsibilizazio-ekintzak lan-eremuan osasun mentala lehenestearen garrantzian oinarrituko dira aurten, lanean osasun mentala zaintzeko beharra aldarrikatzeko eta kolektiboko pertsonen laneratzea sustatzeko batez ere.

Osasun mentalak pertsona guztiei eragiten digu zeharka, adinaz, jatorriaz eta abarrez harago. Buruko gaitzen bat duten pertsonek zaintzeaz gain, guztiok hartu behar dugu kontuan.

Hain zuzen ere, OMEk ohartarazi du 4 pertsonatik 1ek nahasmendu mentalen bat izango duela bizitzan zehar.

  • Visto: 31
Legazpiko mintzalagunean izena emateko epea irekia dago

Legazpiko mintzalagunean izena emateko epea irekia dago

Legazpiko mintzalagunak hasi dira elkartzen ohitura duten bezala, eta gonbidapena luzatu dute inork interesik balu, izena eman dezan. Lauzpabost laguneko taldeak izaten dira eta kideen beharrak eta nahiak kontuan hartzen dira taldeak osatzeko. Parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar, baina gutxieneko maila behar da saioetan euskaraz aritzeko.

Izena emateko:

bete formularioa

843 74 00 90 zenbakira deitu,

edo euskaltegira joan

Mintzalagunek asteroko saioez gain, irteerak eta bestelako ekintzak ere egiten dituzte urtean zehar.

Hain zuzen ere, joan den ostiralean azokan erosketak egin ondoren, Telleriarteko Uztarri elkartean bazkaldu zuten lagunartean ikasturteari hasiera ederra emateko.

  • Visto: 106