Galdu duzuna aurkitu edo aurkitu duzuna entregatu ahal izateko, Udalak galdutako objektuen zerbitzua eskaintzen du Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ).
Zerbitzu horretan, aurkitu duzun eta norena den ez dakizun objektua entregatu dezakezu, edo galdu duzun eta zurea den objektua berreskuratu dezakegu.
Zerbait galdu badut, zer egin behar dut?
Udalaren 010 doako telefonora edo 943 737030 telefonora deitu eta galdu duzun objektua agertu den galdetu dezakezu. Edo zuzenean HAZera joan zaitezke, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:00etara, eta bertan galdetu ea galdutako objektua jaso den.
Objektuaren jabetza frogatuko duen informazioa eman ondoren, udal-langileek objektua emango dizute.
Legazpiko Udalak antolatuta, San Silbestreko antolatzaileekin eta Atzegirekin batera, “Gure txanda da: Adimen desgaitasuna eta kirola” hitzaldia ospatuko da ostegunean Kultur Etxean. Hitzaldia doakoa izango da.
Hizlaria: Ion Tapiz, Atzegiko teknikaria Urola Garaian
Eguna: urriak 10 osteguna
Lekua: Kultur Etxeko Areto Nagusia
Visto: 133
Escrito por Legazpiko Udala el . Publicado en Albisteak.
Kaleratu da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu Mintegiaren, “Haur eta gazte literatura irakur gida 2023”. Legazpiko Udal Liburutegiko arduraduna Mintegiko kide da.
Urte horretan euskaraz argitaratu diren haur eta gazteentzako ia fikziozko liburu guztiak irakurri eta baloratu ondoren, aukeraketa baten emaitza da. Formatu digitalean argitaratu da eta paperean ale batzuk baditugu liburutegian.
Aurtengoan ere udazkenarekin batera hutsik egin gabe dator Asteburu Mikologikoa. Ekitaldia Lekanazpi Elkarteak kudeatuko du.
Hona egitarau osoa:
OSTIRALA (urriak 11)
17:00-20:00 Norbanakoek bildutako perretxikoen jasotzea Lekanazpi elkartean. Aranzadiren gomendio jasangarriak jarraituz perretxiko bakoitzaren ale bat edo bi jasotzea/ekartzea eskatu nahi dugu, garrantzitsua delako perretxikoak basoan geratzea. Antolatzaileekin harremanetan jartzeko deitu 611 040 487 telefonora.
LARUNBATA (urriak 12)
IBILBIDE MIKOLOGIKO GIDATUA
9:30-12:30 Ibilbide mikologiko gidatua. Perretxikoen inguruan zerbait ikasteko prest daudenentzat. San Martingo arkupean elkartuko gara 9:30etan eta bi-hiru ordu inguruko ibilbidea egitea aurreikusten dugu. Aurrez izena ematea ez da beharrezkoa. Ez dago plaza mugarik. Adin guztiei zuzendutako ibilbidea da; bakarrik, lagunekin, taldean edo familiarekin egiteko plana da. Ibilbide bikaina, azoka gunean amaituko da (salda eta txorizoa denontzat). Jende asko elkartuz gero, talde desberdinak osatuko dira. Ibilbidean perretxikoen mundu zoragarrira gerturatuko gara. Aurkitzen ditugun perretxikoak bereiztu eta ezagutuko ditugu. Perretxikoek ekosisteman eta bizitzaren zikloan duten garrantziaz arituko gara. Ziur gaude ibilbide honetan, hainbat mota desberdinetako perretxikoak aurkitu eta bilduko ditugula. Jasotako perretxikoak erakusketa antolatzeko erabiliko ditugu, gure inguruko espezie ohikoenak erakusteko asmoarekin.
PERRETXIKO JASOTZEA AZOKAN
11:00-14:00 Perretxikoak jasoko dira azoka gunean. Perretxikoen truke salda eta txorizoa eskainiko da. Goizeko ibilbide mikologiko gidatuan bildutako perretxikoez gain, norbanakoek euren kaxa basoan bildutako perretxikoak jasoko dira. Aranzadiren gomendio jasangarriak jarraituz perretxiko bakoitzaren ale bat edo bi jasotzea/ekartzea eskatu nahi dugu, garrantzitsua delako perretxikoak basoan geratzea.
“TXANPI SOLIDARIOAK” AZOKAN
13:00-14:30 eta 19:00-21:00 Txanpi Solidarioen banaketa. Bildutako dirua HOTZ LEGAZPI elkartearentzat izango da.
HOTZ LEGAZPI errefuxiatuekin konprometitutako boluntarioen talde bat da, etagogor lan egiten dute euren egoera hobetzeko ahal den neurrian laguntzen. Arropa eta janari bilketa, dokumental proiekzioak, hitzaldiak, sentsibilizazio jarduerak eta abar antolatzen dituzte. Kulturen arteko bizikidetza sustatzen dute eta giza eskubideak defendatzen dituzte, bereziki asilo eskubidea.
13:00-14:30 Musika emanaldia zuzenean, Legazpiko “Ai ze taldea”-ren eskutik.
PERRETXIKO SAILKAPENA ETA ERAKUSKETA AZOKAN
15:00-18:30 Perretxiko sailkapena Aranzadi zientzia elkartearen eskutik. Perretxiko bakoitzari bere izena jarriko zaio, bakoitzaren berezitasunak aipatuz. Gainera denbora tarte honetan interesa duten perretxiko biltzaileek, Aranzadi elkartekoei zuzentzeko aukera izango dute. Zalantzak argitzeko eta galdera mikologikoak egiteko tarte librea izango da.
18:30-22:00 Perretxikoen erakusketa. Era guztietako perretxikoak jarriko ditugu bistara, hartara, herritarrek horien arteko ezberdintasunak ikus ditzaten, eta jatekoak direnak bereiz ditzaten. Jasangarritasun irizpideak jarraituz, 100 mota desberdin sailkatzea/erakustea hobetsiko da.
19:00-21:00 “Upelgilearen begia” apustu-Jokoa.
21:00 Saskia pisatzea eta sari banaketa. Irabazleak perretxikoz betetako saskia, makila eta labana jasoko du (“saskia bete bihotz”).